Skip to Content

Eskola euskaldun burujabea: elkarretaratzea UPNren egoitzaren aurrean

2012/02/03 19:00

eheHeldu den otsailaren 3an, arratsaldeko 19:00etan, elkarretaratze bat deitu du EHEk UPNren egoitzaren aurrean, "Euskaraz bizi nahi dugulako, eskola euskaldun burujabea" lelopean. Iruñerriko auzo eta herrietatik eragile eta elkarte ugarik eman dio babesa elkarretaratze honi, eta gaur eman duten prentsaurreko batean Sortzen-Ikasbatuaz, Iruñerriko AEK eta Ikasle Abertzaleak-ek ere euren babesa agertu dute.

Epaiketa politikorik EZ!!

eleakJoan den urtarrilaren 20an, 2010eko txupinazoko istiluengatik auziperatutako adingabeak errugabetzen zituen epaiaren berri izan genuen. Akusazioak istilu publikoak eta agintarien kontrako erasoa ziren, baina aske utzi dituzte frogarik ez zegoelako.

“Eleak” mugimenduak oroitarazi nahi du heldu diren hilabeteetan beste 11 gazte epaituko dituztela gertakari berberengatik. Eta berriz esan dezakegu epaiketa politikoa dela, oraingoan ikurrinaren kontrakoa. Ez dezagun ahaztu ikurrina sinbolo erabat legala dela, baina Iruñeko Udalak, eta horretan UPN buru, sanferminetatik desagerrarazi nahi izan du azken urteetan.

ENERGIA JASANGARRIAREN NAZIOARTEKO URTE

eguzkiONUak 2012a Energia Jasangarriaren Nazioarteko Urtea izatea erabaki du. Honekin batera, energia ekoizten duten enpresa handien merkatutik kanpo dauden herriek, energia lortzeko modu bakarra energia jasangarriak garatzea dela azpimarratu du ONUak. Beraz, hartutako erabakiaren oinarria energia jasangarria lortzeko aukera izateak pertsona askoren bizi kalitatea hobetuko duela da.

Hau, energia berriztagarrien alde eta energia ekoizteko metodo kutsakorrak eta energia iturri ez berriztagarrietan oinarritutakoak, alde batera uztearen alde egiten dugunontzat albiste positiboa da.

7 katu gaztetxearen kanta kalean da!

7katuZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO DENOI!

Sentituz: Proiektu hau sentitzen dugun gazteak gara. Bizi eredu eta ideia batzuen alde nahi duguna egiteko eta lortzeko gai garela sentitzen dugunak. Sentituz, sinetsiz gauza ikaragarriak egiteko gai garela ikusi dugu. Autogestioaren bidetik, asanbladen indarrez eta denon parte hartzearekin geldiezinak garela erakutsiko dugu berriro ere, eman dizkiguten golpeen gainetik, desalojo eta erasoen gainetik gure ametsek eta sentimenduek dirauten bitartean gelndiezinak garela erakutsiko diegu.

V. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia

2012/02/24

soziolinguistikaSoziolinguistika Klusterrak gonbidatu nahi zaitu urteko Euskal Soziolinguistika Jardunaldira. Aurten bosgarren edizioan jarri gara eta ilusio berrituarekin ekin diogu prestaketa-lanari.

Horretarako bidelagun izan ditugu hainbat kide, eta azpimarratu nahi dugu Mondragon Unibertsitateko SORGUNEAK Ikertegiak eman digun laguntza. Izan ere, aurten euskal kulturgintza aztertu nahi dugu, euskararen garabidean eragile nagusienetako den modura.

Ohikoa denez, bertan egingo dugu topo teknikariak, irakasleak, sustatzaileak, ikasleak eta beste hainbat lagunek. Kasu honetan, ahalegin berezia egingo dugu kultur eragile zuzenak erakartzen. Zer diote kutur teknikariek? eta kulturaz arduratzen diren politikariek?

UTZI AMA ITXASOA BAKETAN!!!

2012/01/28 13:30

ezBILBOKO PORTUKO AGINTARITZAK PORTUAREN ABRA II GUNEAREN IPAR ALDEAN 50 MILLOI METRO KUBIKO DRAGA ERRALDOIA GELDITU!

Bilboko Portuak. Punta luzerotik gertuko kanpo itxasoan, “Abra II” izeneko hondoan, hondar eta itsas-hondoko materialen 50 milloi metro kubikoren erauzketa egiteko proiektua du.

Ideia bat egiteko, xurgatu edo erauzi nahi den material horren kopuruaz, horren bolumenaren baliokidea Getxo udalerriaren azalera osoan 4 metroko alturan lurra kentzeak emango ligukena izango zen, edo Supersurraren obrak sortu duen hondakin bolumena bost aldiz, edo 230 aldiz San Mameseko zelaia 30 metroko alturaraino betetzea litzateke.

Etxeratek Iñaki Erro eta gaixotasun larriak dituzten euskal preso politikoak askatzeko eskatu du

etxeratIñaki Erro euskal preso politikoa Almeriako ospitalean ingresatu zuten pasa den astean kardiopatia iskemiko larri baten ondorioz. Iñaki Errok 25 urte daramatza espetxean, eta 2011n zigor osoa bete zuen, baina 2010eko maiatzean Entzutegi Nazionalak 197/2006 doktrina aplikatu zion; ondorioz, kalean egon beharko lukeen arren espetxean jarraitzen duen presotako bat da.

Azken Ostiralea

2012/01/27

Presoen eskubideen aldeko mobilizazioak burutuko dira urtarrilak 27an Azken Ostiralean

ELA eta LAB sindikatuek egin dute azken ostiralerako deialdia Algortan<

Egin Dezagun Bidea ekimenaren Algortako Herri Bilguneak luzatutako gonbiteari erantzunez, ELA eta LAB sindikatuek parte hartuko dute euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko hilaren 27ko elkarretaratzean, 20:00etatik aurrera, Telletxe plazan. Urte bukaerara arte egin bezala, Etxerat elkarteak herriko eragile eta elkarteen esku utzi ditu hileko azken ostiraletako deialdiak, presoen eskubideen babesa herriari dagokiolako.

Espainiako Barne Ministroak toxikazioa erabili behar du bere jarrera inmobilista justifikatzeko

Barne Ministro espainiarrak egindako adierazpenei erantzun nahi die Ezker Abertzaleak.

Mantentzen duen jarrera immobilista justifikatu ahal izateko toxikazioari eutsi behar izan dio berriro ere Barne Ministerioak. Aurreko astean bertan, beste toxikazio saiakera baten aurrean, Fernandez Diaz jaunak berak ETAk aurreko urrian eginiko adierazpenari sinesgarritasun osoa onartu behar izan zion.

Barne Ministroak, baina, berriro ere jukutria mediatikoak erabili ditu ETAren adierazpena zalantzan jartzeko eta Euskal Herrian irekiriko agertoki berriari ekarpen positiborik ez egiteko.

Ezker Abertzalearen iritziz erabat arduragabea da jokabide hori. Are arduragabeagoa Estatu espainiarra denean ETAk ikuskatzerako erakutsiriko borondateari uko egin diona.

Beraz, dei egiten diogu Gobernu espainiarrari eta Fernandez Diaz jaunari immobilismoaren lubakia utz dezaten eta eragile proaktiboan bilaka daitezen, gatazka politikoaren konponbiderako dagoen aukera historikoa probestuz.

Ezker Abertzalea, 2012ko urtarrilak 23

Euskaraz Bizi Eguna 2012

2012/03/17

ehe"Euskal Herrian Euskaraz herri mugimenduko eragile euskaltzaletik heldu den martxoaren 17an Donostian egingo dugun Euskaraz Bizi Eguna aurkeztu nahi dizuegu.

Euskaraz bizitzearen aldeko hautuari behar duen bultzada emateko eguna dugu Euskaraz Bizi Eguna; norbanako zein komunitate, euskaldunok sasi artetik salto egin eta garenaz harro gaudela erakusteko eguna dugu Euskaraz Bizi Eguna; herri euskaldunaren eta euskararen alde egotetik  harago, horren alde egiteko prest gaudela adierazteko eguna dugu Euskaraz Bizi Eguna.

"Eraldaketa politiko eta sozialeko prozesuak Lata ekarpen sindikala" tinoamerikan e

2012/02/01 09:30

labOtsailak 1 de febrero, 9:30etan Bizkaiko Batzar Nagusian (Hurtado de Amezaga, 6) BILBO

Hizlariak-Ponentes

Juan Castillo, Coordinador Nacional del PIT-CNT de Uruguay

Julio C. Gambina, profesor de universidad e integrante de la central sindical argentina CTA

 Egitaraua

AHT-ren inguruko hitzaldia

2012/01/25 19:30

aht ezDATOZEN HILABETEETAN EGIN NAHI DEN DINAMIKA PROPOSAMENA 

2.1 Tuteran, Sakanan eta NUP-en AHT-ren inguruko errentagarritasun sozial eta ekonomikoaren Txostenaren egileekin bilerak egitea adosten da. Hitzaldi hauek, bertako kideek ala iritzi badiote, ahalik eta anitzenak eta partehartzaileak izan ditezen saiatu behar da. 

TURKIAKO KONTSULARI GUTUNA

Urtarrilak 24, abokatu jazartuaren nazioarteko eguna dela eta, honako gutuna publiko egiten dugu Eskubideak Euskal Herriko Abokatuen Elkartearen aldetik:

TURKIAKO KONTSULARI GUTUNA

16 Europako herrialdetan baino gehiago ordezkariak dituzten abokatu eta juristen elkarte diren AED (Europar Abokatu Demokraten Elkartea) zein parte Eskubideak elkartea den, hainbat euskal abokatu kide diren ELDH (Munduko Giza Eskubideen Aldeko Abokatu Europarren Elkartea) eta IDHAE (Giza Eskubideen Institutuaren Europar Ordena)-ek 50 abokatu kurdu baino gehiagoen atxiloketaren berri izan dugu, Turkiako hainbat hiri eta probintzietan. Horien artean, Abdullah Öcalanen defentsa abokatuak eta ÇHD elkarteko (ELDHko kideak) abokatuak ere.

JAI AGENDAREN AURKEZPENA

gora iruñaEgun on, gaurkoan gure agenda ofizialki aurkeztearren deitu zaituztegu hona. Agenda honek, Iruñean 2012 urtean antolatuko diren 100 baino gehiago ekitaldi kultural eta jaien datak biltzen ditu. Gora Iruñea! plataforma osatzen duten eragile guztiek antolatuko dituzten ekitaldi kulturalak eta jaiak, alegia.
   
Datez gain, eraso sexistak salatzeko telefonoa ere ageri da. Argi gera dadin erasotzaileek gure artean lekurik ez dutela eta gogor eta elkarrekin erantzun sendoa emanen diegula, guztiak desagertu arte.

     Gora Iruñea! sentsibilitate anitzeko plataforma da, hainbat esparru ezberdinetan lan egiten duten eragilez osatua dago. Eta eragile guzti hauek 2012 urtean burutuko dituzten jaiak, ekitaldiak, saioak... biltzen ditu agenda honek. Non eta noiz dagoen edozein ekitaldi jakiteko, beti eskura izanen dugun tresna.

Kontseiluak haurrak euskaraz bizitzeko aukera emango dien ereduan matrikula ditzaten dei egin die gurasoei

kontseiluaNafarroan une honetan matrikulazio garaian gaudela-eta, Kontseiluak euren seme-alabak non matrikulatu erabaki behar duten gurasoei, D ereduaren alde egin dezaten deia egin nahi die. Izan ere, gaur gaurkoz eredu horrek soilik bermatzen du ikasleak euskaraz bizitzeko aukera izatea.

Aurten ez da desfile ofizialik izango

Bilboko inauterietan ez da desfile ofizialik izangoAurten Bilboko inauterietan ez da desfile ofizialik izango. Hau izan da Bilboko Konpartsak hautatutako erabakia. Hala eta guztiz ere, deia luzatu du Alde Zaharrera eta Bilbo Zaharrera mozorrotuta jaistera.

Hurrengoa da prentrsaurrekoan irakurritako testua:

Beste urte bat....honek historio amaigabearen ipuina dirudi, inauterien inguruko ika-mikak berriro ere, eta are deigarriagoa dena, filme honetako aktore guztien adostasuna aurreikusten zenean eta prentsan botatako mezuak bateratzearen aldekoak zirenean. Irtenbideak bilatzeko eta zubiak eraikitzeko.

Beraz, guk azpimarratu nahi dugu akordioaren bila joateko gure asmo tinkoa adierazten ari garela, orain eta beti.

Baina zer gertatu da?

Jai Batzorde Mixtoan biltzen gara, teorian desadostasunak konpontzeko eta bideak zabaltzeko markoa delako eta berriro ere....ur hotza gure gainean. Deseingainu itzela!!

Euskaraz bizitzeko nahia film labur bihurtzeko lehiaketa antolatu du Kontseiluak

Kontseilua ha organizado un concurso de cortometrajes sobre el deseo de vivir en euskaraKontseiluak euskaraz bizi nahi dut dinamikaren barruan film laburren lehiaketa antolatu du. Aurkezpena Donostian egindako prentsaurrekoan egin dute Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok eta zinema zuzendari Imanol Rayok. Rayo epaimahaikideetako bat izango da. Martxoaren 18ra bitartean aukera du nahi duen orok euskaraz bizitzeko nahia gai hartuta film laburra egin eta lehiaketan parte hartzeko.

Euskaraz bizi nahi dut dinamika urriaren 28an aurkeztu zen Donostian. Paul Bilbaok gogoratu du dinamika honek jatorria 2010eko maiatzaren 15ean egindako manifestazioan duena. Dinamikak honen jarraipena izan nahi duela esan du, "euskararen normalizazio prozesuan urrats kualitatiboak eman nahi baldin baditugu, beharrezkoa da eraldaketa soziala ematea eta eraldaketa sozial horretan guztiok dugu zer egina eta zer esana", azaldu du Kontseiluko idazkari nagusiak.

Ongizate estatua JOPUNTUAN.

2012/02/04 18:00

Badira hiru urte Gobernu desberdinek murrizketen bideari ekin ziotela. Neurri hauekin Iangabezia, clesberdintasun eta pobrezia handiago baino ez dago. Zerga-herstura, aurrekontu-diziplina eta doitze-neurriek botere ekonomikoa baino ez dute faboratzen.

Nazioarteko instituzio ekonomikoek  NDF, EBZ) eta Europar Batasunak (Sarkozy-Merkel buru direlarik) euro zonaldeko ekonomiek jarraitu beharreko norabidea ezarri dute. Azken gertaerek eta datu ekonomikoek garbi eta argi adierazten dute ez garela krisitik ateratzen ari, aitzitik, atzeraldi berri batean gaudela azken atzeraldiko hutsak ordaintzen ari garenean.

V.Topaketa feministak

2012/03/02
2012/03/04

Emakume abertzaleen V. topaketa feministak gauzatuko dira martxoaren 2, 3 eta 4an Leitzan

Hausnarketa eta ospakizunetan murgilduko dira Euskal Herriko emakume abertzale eta feministak martxoko lehen asteburuan Leitzan. Izan ere, Euskal Herriko Bilgune Feministak 10 urte bete ditu, eta hamaika egiteko ari direla jakinarazi dute. Izen ematea zabalik dago jada.

Topaketetako kuña

Euskal Herriko Bilgune Feministaren oharra:

 

Hamaika egiteko ari gara

12 amets, 11 borroka, 10 urte… Bilgune Feministaren errotak aurrera darrai etorkizuneko erronkak, elkarlanaz eta proiektu sendoz bultzatuta.

Amets, ilusio eta konpromisoz hasitako errekatxoa, pixkanaka handitzen, ibai bihurtzen doa ideiak eta aldarrikapenak ehotuz.

Iñaki Erro euskal preso politikoa Almeriako ospitalean dago kardiopatia iskemiko larri baten ondorioz

Iñaki Erro euskal preso politikoa Almeriako ospitalean ingresatu zuten asteazkenean, kardiopatia iskemiko larri baten ondorioz. Iñaki Errok 25 urte daramatza espetxean, zigorraren 3/4 beteta du eta Parot doktrina aplikatua du.
 
Egun batzuk lehenagotik bularreko mina sentitzen bazuen ere, modulu aldaketa baten ondorioz min hori areagotu zitzaion, eta azkenik urgentziaz ospitalera eraman behar izan zuten.
 
Senideek ez zuten jakin zer zuen Iñaki Errok ostegun eguerdian espetxeko zuzendariak deitu zien arte. Honek Iñaki Erro ondo zegoela, baina hiru zain obstruituak zituela jakinarazi zieten. Dagoeneko kateterra egin diote, eta hiru stent ezarri dizkiote. Lesioa larria da.
 
Syndicate content