ARGIA: Euskal Herriko astekaria
Updated: 10 horas 5 min ago
Osl, 2009/11/27 - 2:11pm
Telebista pantailan ikusi genuen joan den azaroan. Koldo Izagirre eta Joseba Tapiarekin batera Buckingham Palacen ikusi genuen, Euskal Herriko ikastolen ordezkariekin eta Ingalaterrako printzearen eskutik entsalada-ontzia jasotzen. Diana Lindsayren begien argiak gurea ez beste arraza bat adierazten digu. Ingelesa zelakoan geunden. Ingeles hiztuna da, baina eskoziar leinukoa. Munduaren lau kornerrak ibilitakoa, Euskal Herrian zainak egin dituen arte.
Osl, 2009/11/27 - 2:11pm
Bateria gabe aritu nahi zenuten? Gure apustua bateriarik gabeko formatu akustikoaren alde egitea da, eta ez da bateria jotzailerik aurkitu ez dugulako bakarrik. Kontzertuak egiterakoan ere [...]
Osl, 2009/11/27 - 2:11pm
Zein da Austerren azken lanaren berezitasuna? Behin, birritan eta hirutan irakur daitekeen liburua dela. Istorio dentsoa da. Irudi literario bat egin beharko banu, bada, Brooklyngo [...]
Osl, 2009/11/27 - 2:11pm
Ortuellan jaio zen (Bizkaia),1959an. PSE-EEko Bizkaiko idazkari nagusia eta Eusko Legebiltzarrean bozeramalea da Euskal Sozialistak taldearen izenean. The Times egunkariak Iñaki de Juanarekin egindako elkarrizketa ezagutu aurretik aritu ginen, eta Batasunak Hego Euskal Herrirako autonomia proposamena egin baino lehenago. Bake eta normalizazio prozesuari buruzko bere berbak irmoak izan dira.
Osl, 2009/11/27 - 2:11pm
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) 16 urte daramatza Euskal Herriko hainbat udalerritan euskararen egoera normalizatzen. Aurtengorako bi helburu nagusi finkatu ditu: etorkinen euskalduntzeari buruzko plana osatzea, eta udal hauteskundeen ostean, UEMAko aginte organoak modu demokratikoan eta normaltasun osoz aukeratu ahal izatea.
Osl, 2009/11/27 - 2:11pm
Utopia hitza literaturaren esparruan sortu zen, orain dela ia bost mende, eta literaturan landu da batik bat hark adierazten duen ideia. Baita, teknologiak horretarako beta ematen duenetik, zineman ere. Hortik kanpo, mundu errealean alegia, ez da behin ere gauzatu eta ez da gauzatuko, hitzaren esangurarik zabalduenean etimologia ere bat dator- horixe delako utopia: egoera desiragarri bezain ezinezkoa. Askoz berriagoa da, ez du oraindik mendea bete, distopia edo utopiaren kontrakoa, hori ere literaturaren alaba: inola ere desiragarria ez den etorkizuna. Are beldurgarriagoa da, ordea, distopia eta utopia bereizten dituen beste ezaugarri bat: distopia ez da ezinezkoa, gerta liteke. Ehunka edo milaka azterketa egin dira, zorrotzak batzuk, erdipurdikoak asko, garai bateko distopiagileek zertan asmatu zuten jakiteko. Hona lan eskerga horren laburpen xumea.
Osl, 2009/11/27 - 2:11pm
Ia bostehun metroko garaieran kokaturik, Bizkaia eta Gipuzkoa banatzen dituen mugatik oso gertu, Gipuzkoako udalerririk altuenetakoa da Elgeta eta hamaika mendi tontorrez inguraturik ageri da. Nola bestela. Ez da, alferrik, euskal mendizaletasunaren ohorezko hiriburu. Espainiako gerra zibilak gure herrian bizi izandako gerra pasarte gogoratuenetako batzuren lekuko izan ziren mendiak bisitatuko ditugu ibilbide zirkular eder honetan. Historia dario alde guztietatik mendigune honi. Gure herriaren historia.
Osl, 2009/11/27 - 2:11pm
Euskal armadak oso gutxitan izan zuen jite erasotzailea. Legutiano hartzeko burutu zuen erasoaldi antzua kenduta, bakanka egokitu zitzaion aurrera egitea lurrak edo helburu militarrak eskuratzeko eta gerrak iraun zuen bitartean, ohikoena defentsari eustea izan zen. Erasoaldi bakan horietako bat Santander eta Asturiasko errepublikanoekin batera egindakoa dugu, Asturias aldean 50 egun iraun zituena.
Osl, 2009/11/27 - 2:11pm
Ezagutu nuenean, 2002ko abuztuan, Argentinako hedabideetan etengabe agertzen zen Alberto Spagnolo (Buenos Aires, 1965). Lau presidente bota zituen matxinadak eta langabetuen elkarretaratze batean poliziak eragindako sarraskiek argi utzi zuten Argentinako politikan piketeroek zuten garrantzia. Spagnolo Behargin Langabetuen Mugimenduko (MTD) partaidea da eta gertaera haiek guztiak bete-betean bizi izan zituen. Beti mota guztietako beharretan dabil sartuta, eta beti dago solasaldirako prest..
Osl, 2009/11/27 - 2:11pm
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak aurten beteko ditu 25 urte eta jakina denez, 25. urtebetetzeak ez du aurreko ospakizunen antzik izaten. Mende laurdenaren koska gainditu izanak urteen aberastasuna ematen dio berez gazte eta fresko denari. EOS gaztea da adinez; heldua berriz, urte hauetan guztietan bizi izandakoak kontuan hartuz gero.
Osl, 2009/11/27 - 2:11pm
2007tik aurrera, atzerriko bi multinazionalek bereganatu dute jada euskal siderurgiaren zatirik handiena. Batetik, Gerdau brasildarrak dagoeneko kontrolpean ditu altzairu berezien taldeak (Sidenor eta GSB) eta bestetik, Mittal Steel indiarrak Euskal Herrian lantegi garrantzitsuak dituen Arcelor talde europarraren kapitalaren ia %100 lortu du.
Osl, 2009/11/27 - 2:11pm
Teknologia berriek eta Internetek bideak erraztu dizkiete beren ikus-entzunezko lanak argitaratu nahi dituzten sortzaileei. Sarea aurrerapauso garrantzitsua izan da alor horretan ari direnentzat, norberak egindako film laburrak «eskegitzeko» aukera ematen duten web gune ugari sortu baitira. Horien artean azken urteetan nazioarteko sortzaileen artean oihartzuna lortu duen Nontzeberri (www.nontzeberri.com) atari euskalduna dago.
Osl, 2009/11/27 - 2:11pm
Afrikako Nairobin urtarrilaren 20-25ean Munduko Gizarte Foroa burutu da zazpigarrenez. Hara bildutako militante altermundialista, Gobernuz Kanpoko Erakunde, sindikatu, alderdi, mugimendu eta komunikatzaileek eginiko balantzeen artean, «OpenDemocracy»k egin duena dakargu orriotara.
Osl, 2009/11/27 - 2:11pm
Ez nuen latinik ikasi nik eskolan eta harritzen nau ene Ttakun-kideen jakitateak. Oroitzen naiz anaiak eta biok nola ziminokatzen genuen mezan entzuniko latin apurra loriapatriefilioizpirituisanto [...]
Osl, 2009/11/27 - 2:11pm
Aspaldion, frankismoaren biktimak gora eta behera, artikulu ugari idatzi da, ekitaldi askotxo antolatu eta baita oroitarriren bat ezarri ere. Esan gabe doa ederto baino edertoago [...]
Osl, 2009/11/27 - 2:11pm
Duela ehun urteko Euskal Herriaren postala: industria indartzen batik bat Bizkaia eta Gipuzkoan. Sabino Aranak «Euzkotarren aberria Euzkadi da» borobildu berritan, EAJ eta Athletic Club [...]
Osl, 2009/11/27 - 2:11pm
I Zibilizazioa gauza ederra pakea egiteko behar du gerra (bis) galtzaileen bandora ez zaitez lerra. II Izan eszeptikoa, izan alaia zure eskutan dago zure talaia (bis) lorategia edo guda zelaia. III Zelai zabalak nola burdin hesia zibilizazioak demokrazia (bis) bidetik kanporako dena sasia. IV Sasiaren lorea da lehiakorra izenak [...]
Osl, 2009/11/27 - 2:11pm
Partez berri batek poztu du gure ingurua. Baigorriko Filipe kanpoan ikusteko aukeran gara. Hilaren hamalauan utziko du presondegia hemeretzi urte pasa igaro ondoren. Dagoeneko lagunak [...]
Osl, 2009/11/27 - 2:11pm
Horrelako mirariak egin ohi ditu botereak. Orain ageriago, orain gordeago, baina presente beti. Botere larria ikusten dugu hedabideetan, politikeroak elkarri bostekoa ematen edo enpresaburuak elkarri [...]
Osl, 2009/11/27 - 2:11pm
Hona hemen azken borondatea: neure etxean hil nahi dut, musika goxoarekin, lagun umoretsuak inguruan, eta irribarre lasaiarekin ezpainetan, Les invasions barbares filmeko protagonista bezala. Kontua [...]