Events
| Atr | ||
|---|---|---|
Hasiera: 2010/07/20 11:00
Azken aldi honetan ikur arrotzen inposaketa areagotu egin du 2009ko martxoaren iruzurraren ostean Ajuria-Enea bere gain hartu duten PSOEk eta PPk osatutako frente espainiarrak. Eraikin ofizialetan Frankok ezarritako banderaren ugalketaren bidez zein Espainiako monarkiaren eledunen etengabeko etorreren bidez, Euskal Herria Espainiako administrazioren pean dagoen lurraldea dela azpimarratu nahi dute. Aipatutako obsesioak, aldiz, kontrakoa adierazten du: bere burua espainoltzat hartzen ez duen lurralde batean gaudela, bere etorkizunaren jabe izan nahi duena. Hasiera: 2010/07/20
Patxi Lopezen Eusko Jaurlaritzak, Espagne izena gehitu dio Euskaltel-Euskadi txirrindulari taldeari
Euskaltel-Euskadi txirrindulari taldearen ibilgailu guztietan Espagne izena gehitu dio dekorazio orokorrari. Hasiera: 2010/07/20
Prentsaurrekoan esan dugu Tourmalet berezia izango dela, bertan 2 etapa jokatuko direlako eta lehenENgo aldiz, Euskal Euskadi taldeak, auto eta autobusetan, Spain-Spagne jarrita eramango duelako" Hori dela eta ESAITek ekimen berezia antola du euskal festa barruan. UZTAILAK 20 " BIZIKLETA MARTXA GOIZEKO 11:00etan Ø LA MONGIE-TOURMALET (5 km) UZTAILAK 21 " MENDI MARTXA GOIZEKO 10:00etan Ø TOURMALET-MIDI DU BIGORRE(2615m) " EUSKAL JAIA ARRATSALDEKO 17:00etan v Soinua, bertsoak, pintxoak, sagardoa, garagardoa,.. | ||


Ikur arrotz eta ez demokratikoak ezartzeko politikak aurrera darrai. Datorren asteartean Espainiako printze eta printzesa Bilbora ekarriko dute, berriro ere. Espainiako kultur sariak banatzea da oraingo honetan asmatu duten aitzakia.
Patxi Lopezek urrats bat gehiago eman du euskal nortasun ikurren aurkako gurutzadan.




