Skip to Content

Events

Seleccione los térmios del evento por los que va a filtrar
Seleccione el tipo de evento por el que va a filtrar
« Thursday Uztaila 29, 2010 »
Ost

cartelUztailaren 26tik Abuztuaren 1era.
Abiadura Handiko Trenaren aurkako XV. akanpada uztailaren 26tik abuztuaren 1era egingo da aurten, Antzuolan (Bergaratik gertu dagoen Gipuzkoako herria). Egungo gizarte kapitalista eta jasangaitzari aurre eginez, kanpaldian diskurtso kritikoa landu eta mobilizazioz hornitua egongo den topaketa partehartzaile eta asanblearioa eratzeko deialdia zabaltzen dugu beraz. Aste osoan zehar jarduera ezberdinak burutuko dira, eztabaidak, tailerrak, protesta eta informazio ekintzak, eta musika eta antzerki ikuskizunak, besteak beste. Halaber, uztailaren 31ean, larunbatarekin, Bergaratik AHTren obretara egingo den  manifestaziora biltzeko deia luzatzen dugu, udalerri horretan berriki hasi dituzten obrak direla-eta eragiten ari diren txikizioa bertatik bertara salatzeko.    

Syndicate content