Skip to Content

Tallarra Gaztetxia desalojo arriskuan

Tallarra gaztetxia botatzia nahi dabe, trenbidian zabaltzia aitzakitzat hartuta, iñungo informaziorik eman barik. Gaztetxiak martxan jarraitxuko dau desalojo mehatxuan gaiñetik, pasioz betetako bide hontatik, aurrera, okupazioa eta autogestiñua zabaltzen. Beraz adi egon eta TALLARRAtik pasa?.

Tallarra

Gaur goizeko 7retan Eibarko Polizia Munizipalaren 9 bat kide azaldu dira gaztetxean, mailu handi bat eskuan zutela. "Venimos a desalojar" esan digute, inolako paper ofizial edo agindu judizialik erakutsi gabe. Ezetz erantzun diegu, noski. Gaztetxearen desalojoaren aurrean (gainera era ilegalean) ez genuela alde egingo esan diegunean alde egin dute. Bertan gaztetxea botatzeko prest zeuden hainbat hondeamakinek ere ospa egin dute momentuz...

Gogoratu gaur, Urtarrilak 27, eguerdiko 12etan eta arratsaldeko 18:30 etan asanblada informatiboak egingo ditugula Urkizuko Parkean

TALLARRA AURRERA! AUTOGESTIOA AURRERA!

Jeitsi komunikatua pdf formatuan

Informazio gehiago gure webgunean jartzen joango gara.

http://tallarra.squat.net/