Skip to Content

Gazteria

Gazte Eguna Indautxun

2010/09/18

Egunari hasiera emateko 11:00etan txupinazoa egingo da gosariarekin batera. 12etan Indautxu plazan herri kirolak izango dira, sokatira, arto bilketa eta txingekin aurkezle alaitsu batekin. 13:30etan poteoa egingo da auzoko tabernetatik triki eta panderoakin. 15:00retan bazkaria egingo da menu goxoarekin eta ondoren Antton kantautorea izango da gurean, kopak hartzen ditugun bitartean. Ondoren karaoke dibertigarria egingo dute.

19:30etan kalejira batukadarekin burutuko da auzotik zehar, Ahaten parkerarte ailegatuko dena eta bertan kontzetuak eta ekitaldia izango da. Eta egunari bukera emateko, goizeko ordu txiak arte DJ Street Warriors egongo da ska reggae doinuekin Kirruli Kultur Elkartean.

Astindu bandera gorria! Goazen Independentziara! Zarautzen

2010/09/09 19:00

Aurtengo udan ere gazteon aldarria herriz herri eta festarik festa zabaldu dugu. Urtero egiten dugun moduan, herriko festetan jaia eta borroka uztartu ditugu, zer ospatu ez ezik, zer aldarrikatu ere badugulako, oraindik ere gazteon aurkako erasoak egunerokotasunean pairatzen ditugulako. Honen ispilu izan da aurtengo uda ere; jai eredu herrikoi eta aldarrikatzaileen aurkako erasoak herrietan, gure senide, lagun eta kide diren presoen argazkien sorgin ehiza, “herri garbiaren” izenean egindako adierazpen askatasunaren aurkako ordenantzak, epaiketa fartsak eta nola ez, polizia espainiar eta frantsesaren eskutik mehatxuak, kontrol beldurgarriak, jipoiak eta atxiloketa zein estraditazioak. Hauexek izan dira etsaiaren armak, gureak aldiz, kaleak, indarra, konbentzimendua, konpromisoa eta behin eta berriz erakutsi dugun berrantolatzeko gaitasuna. Beraz, argi izan ezin gaituzuela gelditu!

Gazte eguna Erandioko jaien

2010/08/28

Kaixo! Badatoz berriro ere Erandioko San Agustin Jaiak! Eta honetarako nola ez herriko gazteok badugu zer ospatu eta aldarrikatu. Txozna gunean asteazken gaua ondo hasteko Bunker8 eta Kantuki erromeriaren musikaz gozatu ahal izango dugu.

Bestetik, ostegunean 4. urtez ohikoa bilakatu dugun Gala Afaria izango da zeinetan 250 pertsona batzen ohi dira (sarrerak agortuta daude jadanik) eta ostean txoznetan Dj Bull eta Dj Munzak dantzan jarriko gaituzte.

Ostiral gauean La Pegatina talde katalanaren emanaldia eta Tximeleta erromeria.

Larunbatean egun osoan zehar Erandioko 4. Gazte Eguna! aerobitoia kaletatik, "misa menor" eta gazte bazkaria txoznetan eta 19:00etatik aurrera Zaparrada batukadarekin poteoa herritik. Gauean Siroka eta Esne Beltzaren kontzertuekin jaiak agurtzen joango gara.

Gazte, ametsak eraiki! Jaiak herritik eta herriarentzat! Gora San Agustin!

ERANDIOKO GAZTE ASANBLADA

Okupatutako "Sebendenea" etxea desalojatu dute Tolosan

Gazteak etxeei bizia ematera joan arte ez duela erabiltzeko asmorik agertzen leporatu diote bertako udalari.

Tolosako Inpernu Gazte Asanbladaren oharra:

Urtebete pasa da Tolosako Inpernu Gazte Asanbladako kideok lehen aldiz Korazonisten eliza okupatu genuenetik. Jakingo duzuenez ez dugu han jarraitzen. Izan ere, eraikina "ruina" egoeran deklaratu zuten, maniobra honekin bertara gazteok ezin sartzeaz aparte, orduko gure ametsa zapuztu zuten. Baina ez zuten lortu gu gelditzerik.

Gaur, abuztuak 17, "Sebendenea" etxea okupatu dugu. Hutsik zegoela ikusirik erabilpen on bat emateko asmoz. Baina, 12:30ak aldera "sebendenea" etxearen jabea eta Tolosako udaltzaingoa joan dira bertan zeuden gazteak ateratzera, guztiak identifikatuak izan dira. Argi gelditu da berriro ere, okupazioen aurka dagoen joera.

Gazte Eguna Goizuetan

2010/08/13 12:00

Amabirjin jaiei hasiera emateko herriko gazteok egun osoko egitaraua osatu dugu aurten ere. 2005ean lehenengo aldiz antolatu zenetik, jaietako egitarauean ederki finkatu da Gazte Eguna eta ez dugu dudarik egiten aurtengoak ere arrakasta izango duela herriko gazte eta gazte ez direnen artean.

Hainbat ekitaldi izango ditugu egun osoan zehar eta beraz, animatu ostiral honetan Goizuetako jaiei hasiera emango dien Gazte Egunera! Ahaztu gabe besarkadarik beroena aurten herriko festetan izango ez ditugunei, eta batez ere, herritik urrun bahituta daukaten Iñigori!

Jaiak bai, borroka ere bai! Jaiak herritik herriarentzat!!

Uribe Kostako Martxa "Gazte borrokaz, Uribe Kosta eraiki"

2010/08/17
2010/08/19

Irailaren 17, 18 eta 19an burutuko da aurtengo Uribe Kostako Martxa, "Gazte borrokaz, Uribe Kosta eraiki" lemapean. Erandion hasi eta Plentzian amaituko da martxa, eskualde osoa independentziaren aldeko gazte olatuaz buztiko duelarik.

Ibilaldi soil bat izatetik haratago, asteburuan zehar martxan parte hartuko duten gazteek gaur egungo sistema kapitalista patriarkalaren aurrean euskal gazteriak duen aukera posible bakarra independentzia dela irudikatuko dute.

Egitaraua:

Ostirala:

  • 18:30 Harrera ekitaldia (Erandioko metroko plazan)
  • 19:30 Palestinaren inguruko hitzaldia (Leioako Boulebarrean)
  • 21:00 Afaria
  • 22:00 Drogen inguruko solasaldia

Larunbata:

Gazte Eguna Mutrikun

2010/08/07

Egun, Euskal Herriaren eskubideak zapalduak direla agerikoa da. Ez dira soilik ordea herri baten eskubideak zapalduk, gaur egun, euskal herritarren eskubideen errespetua ere ez da bermatzen. Eta guzti horren ondorioz da egun Euskal Herrian sortu den aldaketa nahia.

Ezin dugu ahaztu, ordea, aldaketa hori norabide bitan eman daitekeela. Etsaiak, gizartearen asimilazio estrategia baten bitartez, gaur egun bizi dugun eskubide urraketarekin jarraitzea du helburu, haien poltronak mantenduz, eta horren ageriko dira haiek sortutako krisi hau gainditzeko jartzen ari diren bitartekoak. Gazteok benetako aldaketa baten aldeko aldarrikapena egin beharra daukagu.

Txorierri Busturialdea eta Uribe Butroiko gazte martxa

2010/08/04
2010/08/06

Txorierri, Busturialdea eta Uribe Butroiko gazte independentistok, egunez egun errealitate ezberdin bati aurre egiten diogu herri eta sistema bati alternatibak eraikitzeko.

Hala ere, guztiok helburu bera daukagu udako gazte martxa honetan: gure arteko elkar ezagutza, herrien arteko elkarlana, aisialdia bizitzeko beste eredu bat, elkarrengandik ikastea eta egunez egun eraikitzen ari garen herriarekiko konpromezua eta maitasuna lau haizetara zabaltzea.

Helburu hauek egi bihurtzeko, egitarau zabaleko gazte martxa antolatu da: sozioekonomiaren inguruko hitzaldia; jolasak; errepresioaren inguruko eztabaida; bertsolariak; egungo egoera politikoaren hausnarketa; jatorduak; natxituko gazte eguna; gai ezberdinen inguruko mahainguruak,.... eta nola ez!Martxa!

 

nafarroako gazte martxa

2010/08/06
2010/08/08

Uharte Arakilen hasi eta Altsasun amaituko da martxa. Egitarau txukuna osatu dute gazteek 3 egunetarako. Bonoak herrietan eskuratu ahal izanen dira 25 euroren truk eta azken eguneko bazkarira joan nahi duenak 10 eurotan bazkaltzeko aukera izanen du.

“Bizi gera eta hemen gaude, zutik, borrokan jarraitzeko prest!”

Amaitu da Gipuzkoako Gazte Martxa. Indartsu amaitu da gainera. Ekitaldiko mezua garbia izan da: kolpeak kolpe, garai berrietara egokitu eta “borrokan jarraitzeko prest” dago euskal gazteria.
Jarraipen berezia martxak.topatu.info

"Bandera gorria izan dugu iparrorratza eta lortu dugu tontorrean ipintzea.” Hala adierazi dute gazte independentistek Zaldibian gazte martxaren amaiera ekitaldian. Independentziaren aldeko lana hedatzen ari den garaiotan “inoiz baino ozenago” independentistak eta sozialistak direla aldarrikatu dute gazteek, “txanpon beraren bi aldeak baitira”. “Euskal Estatu Sozialista eraikitzeko determinazio osoa daukagu, eta horretan dihardugu”, gaineratu dute.

Aurtengo ikasturtea ez dela erraza izan onartu ostean, gazteria beti egon izan dela “etsaiaren jo puntuan” azaldu dute, “izaera errebeldea, ameslaria eta inkonformista dela eta.”

Proiektu politiko guztien defentsan… inkomunikaziorik ez! Epaiketa politikorik ez!

2010/06/19 17:30

Donostiko Gazte Auziperatuek prentsaurrekoak irakurritako testua:

2007ko urriaren 30etik abenduaren 4ra bitarte, donostialdeako 26 gazte atxilotu gintuen polizia espainolak. 11 inkomunikatu gintuzten eta tratu txarrak jasan genituen. 13 espetxean egon gara, 192.000 euro ordaindu ditugu fiantzetan eta egun, 18 gazte epaiketaren zai gaude. Segi gazte erakundeko kide izatea egozten digute eta 8 urteko kartzela zigorra eskatu digute bakoitzari. Epaiketa, ekainaren 28tik uztailaren 8ra bitarte burutuko da Madrilgo Auzitegi Nazionalean.

Hala ere, gure kontrako epaiketa ez da kasu isolatu bat. Azken urteotan ugariak izan dira Segiko kide izatearen aitzakipean atxilotuak izan diren gazteak, hoietako batzuk 6 urteko kartzela zigorra ordaindu eta ordaintzen ari direlarik. Epaiketa politiko honen aurrean, honako hau adierazi nahi dugu bai gu eta baita euren babesa eskaini diguten eragile guztiek ere.

ETEN DITZAGUN ILEGALIZAZIOAK ETA DEBEKUAK. PROIEKTU POLITIKO GUZTIEN ALDE.

“Elkarlanean, lortuko dugu ametsa zena errealitate bihurtzea!”

 

bruselako manifestazioa

Ehunka gaztek eraman dute independentziaren aldeko deiadarra Bruselara. Espero baino beranduago hasi da manifestazioa Roi Albert II bulebarretik; hiru ordu'terdiko atzerapenez hain zuzen ere. Azken autobusak iritsi direnerako ehunka lagun zituzten zain gogotsu.

Independentziaren aldeko ohiu ozenez hasi da martxa “Freedom for the Basque Country. Civil & political rights for the basque youth” lema zuen pankartarekin. Atzetik “Independentzia!” zioen beste pankarta bat eta azkenik euskal gazteria nazioarteko eragileekin, kolore biziko banderola eta kamisetez jantzita.

GaztEHerriak eginiko Bruselarako deiari babesa adierazi diote ezker abertzaleak eta Independentistak sareak

Euskal Herriaren askapen borrokan gazteriaren indarrak duen garrantzia azpimarratu dute

www.gazteherria.net:

Independentistak sareak ere larunbatean Bruselara joateko deia egin du, independentziaren aldarrikapena hara eramatearekin guztiz bat egiten baitu euren helburuarekin. Hala esan du Alex Marañonek gaur goizean Bilbon GaztEHerriarekin batera egindako prentsaurrekoan.

Aurrez, ordea, GaztEHerria eta Independentsitak sareko kideek bilera bat burutu dute bakoitzak bere ibilbidea azaldu eta etorkizunean elkarlanean aritzeko oinarriak jartzeko asmoz. Bi aldeek positiboki baloratu dute bilera eta finean bien helburua bera dela adierazi dute: independentziaren aldarrikapenaren pean herritarrak aktibatzea eta lanean jartzea.

Zentzu horretan Independentistak sareko kideek herri honen etorkizuna gazteok garela azpimarratu nahi izan dute eta beraz, gazteon ekarpena Independentistak sarean beharrezkoa eta ezinbestekoa dela adierazi dute. Gazteei sarean parte hartzeko deia ere luzatu diete.

 

JUDIMENDIKO GAZTETXEAREN AURKAKO EPAIKETA BERTAN BEHERA UTZI DUTE

Azken egunotan, albiste ikaragarri ona jaso dugu Judimendiko gazteok. Izan ere, Judimendiko Gaztetxearen okupazioaren lehenengo urteurrena ospatzen dugun hilabete honetan, horren desalojoaren harira lau gazteren aurka (horien artean espetxean dagoen gure kide Jagoba Apaolaza) ireki zuten prozesu judiziala  artxibatu eta bertan behera utzi dutela jakin izan dugu.

Berri honen aurrean, oztopo hau gainditu ostean auzoko gazteriarentzako lokal autogestionatu baten alde gure gogoa eta borroka indartu besterik ez dugula egingo adierazi nahi diegu auzoko gazteriaren zapaltzaile orori.

Gainera, bihotzez eskerrak eman nahi dizkizuegu gure ondoan egon zareten guztioi, eta bereiziki gure aldarrikapenak errealitate bilakatzen lagundu duzuen guztioi.

Gazteria herri honen geroa dela eta beraien eskubide zibil eta politikoak errespetarazi behar direla adierazi dute

Atzo egin zuten prentsaurreko bat Iruñeako gazteek beraien eskubide zibil eta politikoak errespetatzeko eskatuz. Hori dela eta manifestazioa izango da larunbatean Iruñean.

Prentsaurrekoan irakurritako testua:

Gu euskal gazte independentistak gara, Euskal Herria da guk nahi dugun estatua, eta horren alde lan egiten dugu gure auzo eta herrietan. Arlo ezberdinetan egiten dugu lan: ama lurraren alde, hezkuntza euskaldun eta publikoaren alde, jai herrikoien alde, parekidetasunaren alde... etorkizuneko Euskal Herria eraiki nahi dugulako. 

Horregatik terroristak deitzen gaituzte. 

Baina estrategia errepresibo guztien gainetik hemen gaude, eta egongo gara, lan berdina egiten, nahi dugun Euskal Herria lortu arte. Ez dezala inork duda izpirik izan. 

Espainar eta frantziar estatuek gure eskubide zibil eta politikoekin jolasten dute, beraienak balira bezala. Gugatik erabakitzen dute zer egin behar dugun eta zer ez, zer egin ahal dugun eta zer ez. Utz gaitzatela guri erabakitzen, aitortu eta errespetatu ditzatela gure lana eta gure eskubideak, hori da nahi duguna. 

GaztEHerria Flandiako Parlamentuan izan da

GaztEHerriako bozeramaileak, maiatzaren 29rako deitu den manifestazioaren harira, Bruselara joan gara Flandriako parlamentura gure proiektua aurkeztera. Bidaia honek bi helburu zehatz dauzka: bata, gazteok ditugun eskubide politiko, zibil eta sozialak adieraztea eta  bigarrena indenpendentziaren proiektuaren aldeko aldarria egitea.

Gaur, Bruselan gauden lehen egun honetan, GaztEHerria parlamentu Flandiarrera joan gara.
Han, bertako gazte erakunde den N-VA Youth-eko gazteekin bazkaldu dugu eta elkarrekin hitz egiteko parada izan dugu, gaur egungo egoerari buruz. Bai Euskal Herriko egoerari buruz baita Flandriako gazteriaren egoeraz ere.
Bazkal ostean, Flandiar parlamentuko kide diren batzuekin hitz egitera joan gara. GaztEHerriak, hitza hartu dugu eta beronen sorrera eta Euskal Herriaren egorera azaldu diegu. Ondoren, berairek zituzten galderei erantzunak eman dizkiegu.

Behin bilera bukatuta, parlmentu barrura joan eta argazki bat atera dugu, bi bozeramaileek, Flandriako gazte erakundeko kideak eta parlamentariak.

Euskal Gateria aurrera!

2010/05/13
Euskal gazte independentisten oharra:

Lehenik eta behin, besarkada handi bat luzatu nahi diegu pasa den ostegunean frantziar poliziak atxilotutako Karlos, Olatz, Asier eta Gaizkari. Eta baita, independentziaren alde egunero herrietan lanean diharduten gazte guztieri ere.

Pasa den ostegunean gazteok eraso berri bat pairatu genuen, independentziaren proiektuak eraso berri bat pairatu zuen.

Espainiar zein frantziar estatuek, gazteon kriminalizazioa eta independentziaren proiektuaren aldeko lana deuseztatzeko estrategia errepresiboaren beste kapitulu baten aurrean aurkitzen gara berriro ere. Gazteok aski ezagunak ditugun sasi operazio berri baten aurrean, beraz.

Gaztetxe martxa Ezkerraldean

2010/05/15

Eskualdeko gaztetxe eta gazte asanbladek antolatuta hurrengo maiatzaren 15ean eskualdeko gaztetxe eguna ospatuko da Ezkerraldean Santurtzitik irten eta Barakaldon amaituko den martxa batek lau herriak zeharkatuko dituelarik.

Oharra:

Barakaldoko Gazte Asanblada, La Kelo gaztetxea, Portugaleteko Gazte Asanblada, Sestaoko Gazte Asanbladak antolatuta, hurrengo maiatzaren 15ean, zapatua, eskualdeko gaztetxe eguna ospatuko da Ezkerraldean. Santurtzitik irten eta Barakaldon amaituko den martxa batek eskualdeko herriak zeharkatuko ditu, hauetako bakoitzean zenbait ekimenen bidez gazteriari sistema zirikatzeko deia eginez. Hurrengo astean, maiatzaren 22an, Altsasun egingo den Euskal Herriko gaztetxe egunaren aurrekari bezala ospatuko da eskualdeko ekimena.

Egitaraua:

SANTURTZI La Kelo gaztetxea (Las Viñas 63)

  • 11:30 hamaiketakoa eta ondoren martxaren hasiera

PORTUGALETE Koskoenea gaztetxea (Koskojales, 11)

GaztEHerria Bruselara doa

2010/05/29

Aurtengo udaberriarekin batera euskal gazte independentista eta ezkertiarrok burujabetasunaren alde pauso garrantzitzuak ematen hasiak gara. Durangoko ekimenaren aurretik esan genuen Euskal Herria fase politiko berrian sartua dela. Indarrak bildu eta independentziarako bide geldiezina abiatu da, honen adierazle izanik eragile politiko, sozial eta sindikalek independentziaren alde egiten ari garen urratsak. Honen agerian utzi du Espainiar Estatuaren egonezina. Eta hau hasiera besterik ez da.

Gazteok independentziaren aldeko apustu sendoa egin dugu. Guk ere gure indarrak bildu eta independentziaren aldeko herri olatuari gure ekarpena egiteko jaio da GaztEHerria, Independentzia, alternatiba bakartzat ikusten dugun gazteon bilgunea.

Gazteon lan osasunaren alde, prekarietatearekin amaitu

Apirilaren 28an, Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna den honetan, gazteok pairatzen ditugun lan baldintzak eta hauen ondorioz suertatzen diren istripu eta gaixotasunak salatzera gatoz berriro ere.

Soberan jakina da gazteok, lan baldintza kaxkarrenetarikoak sufritzen ditugula: aldi baterakotasun tasa altuak eta behin behinekotasun kronikoa, langabezi tasa bikoitza, lan sari baxuagoak, sistematikoki erabiltzen diren ez ohiko kontratazioa formulak (bekak, praktikak), lan karga astunak, ordutegi txarrak, gain kualifikazioa, negoziazio kolektiboa oztopatzen duten lanpostuak, ezkutuko ekonomian ematen den enplegua, mugikortasun geografiko altua, azpi-kontratazioa ... Hori gutxi balitz, krisiak egoera zeharo kaskartzea ekarri du, gazteriaren ia erdia lan merkatu araututik kaleratuz eta gainontzekoa kalitate are txikiagoko lan baldintzak onartzera behartuz.

 

Syndicate content