Skip to Content

Events

Seleccione los térmios del evento por los que va a filtrar
Seleccione el tipo de evento por el que va a filtrar
Saturday Apirila 14, 2012

Uhabia ikastolak, Bidarteko Herriak eta Euskal kultur erakundeak euskal kulturaren inguruko Euskal Bide Arteak festibalaren seigarren edizioa antolatuko dute 2012ko apirilaren 12tik 15era. Egitarauan : eskoletako haurrei zuzendutako ikusgarriak, kantua, dantza, ipuinak, kontzertuak...

Hasiera: 2012/04/14 17:30

Parot Dotrina delakoa abalatzeko Auzitegi Konstituzionalak harturiko erabakiaren aurrean Gernikako Akordioa izenpetzen duten eragile politiko, sindikal eta sozialek manifestazio nazionala iragarri zuten pasadan martxoaren 30ean. Mendeku eta salbuespenezko neurri hauen aurrean  euskal jendarte osoaren inplikazio eta babesa beharrezkoa dela adierazi zuten eta lan horretan, apirilaren 14ean Bilbon izango den mobilizazio nazionalak izango duen garrantzia azpimarratu zuten.

Gernikako Akordioa izenpetzen dugun eragile politiko, sindikal eta sozialon iritzian, Parot Dotrina delakoa abalatzen Auzitegi Konstituzionalak harturiko erabakia gatazkaren konponbidearen aurkako erabakia baino ez da.

Euskal herritarren gehiengo zabal batek Auzitegi Konstituzionalaren erabaki politiko hau gure herriaren bake eta konponbide nahien aurkako eraso zuzen gisa interpretatu duenaren erabateko ziurtasuna dugu.

Atzo jakinaraziriko erabakiarekin, Estatuko botere eta aparatuek agerian utzi dute berriro ere Euskal Herrian irekiriko agertoki berriarekiko euren borondatea zein den.

Sunday Apirila 15, 2012
Hasiera: 2012/04/12 09:58
Amaiera: 2012/04/15 09:58

Uhabia ikastolak, Bidarteko Herriak eta Euskal kultur erakundeak euskal kulturaren inguruko Euskal Bide Arteak festibalaren seigarren edizioa antolatuko dute 2012ko apirilaren 12tik 15era. Egitarauan : eskoletako haurrei zuzendutako ikusgarriak, kantua, dantza, ipuinak, kontzertuak...

Friday Apirila 20, 2012
Hasiera: 2012/04/20

Gernikako Bonbardaketaren 75. urteurrena apirilaren 26an ospatzen dela eta, kultur ekintzen egitarau oparoa antolatu dute herrian apirila osorako. Bihartik aurrera (apirilak 20) iragarritako ikuskizun eszenikoen artean dantza ikuskizunarekin osatuko den zine-klub saioa, Baleuko eta Itesak elkarlanean sortutako ‘Zeruari kea dario’ performancea, larunbatean izango den ‘Hemen gaude’ ikuskizuna edo igandeko bertso-saioa azpimarra daitezke.

Apirilak 20, Ostirala

-Mahai Ingurua: “Gernikako bonbardaketa: historia, oroimena eta eztabaida” Iñaki Egaña eta Iñaki Goioganarekin.

Elai- Alai aretoa, 18.00etan.

Antolatzailea: Gernika Batzordea

-Zine Kluba: ‘Ikuska II (Pedro Olea) eta ‘Aterpe barik’ (Santi Urrutia)

Gainera Miarritzeko Oldarra Baletaren ekitaldia “Gernika” baleta eskainiz. Koreografoa: Koldo Zabala.

Lizeo Antzokia, 19.00etan.

Antolatzailea: Zine Klub Elkartea eta Euskal Filmoteka.

Saturday Apirila 21, 2012

Sopelako AEK aspaldi hasi zen Esaera Zaharren Txapelketa antolatzen; hala, 19 urte beteko du aurten lehiaketak, apirilaren 21ean.

Bertsoak eta atsotitzak elkartzea eta primeran pasatzea da ekitaldiaren oinarria eta bi saio ditu: lehen fasea goizean herrian zehar izango da. Ander Deuna ikastolan, herri-bazkariaren ostean, finalerdiak eta finala egingo dira.

Txapelketa honetan taldeka (2-4 kide) parte hartzen da 16 urtetik gorakoak) eta Arrate Ilaro eta Julio Soto bertsolariek botatzen dituzten bertsoak aurretik banatzen den zerrendako 100 esaeretatik (dokumentua albisteari erantsita) zeini dagokion asmatzean datza.

Inskripzioak 10 euro balio du taldeko eta bazkariak 15 euro pertsonako. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko telefono zenbaki hauetara 618574445 / 695774015 deitu edo posta elektroniko hauetara jose-p@aek.org / aitor-f@aek.org mezua bidal dezakezue. Azken eguna apirilaren 17a izango da.

Larunbat honetan, hilak 21, Mendiak Aske eta Ganeko Bizirik (Okondoko Auzo Elkartea) taldeek Ganekogortan Zentral Eoliko bat eraikitzeko proiektua salatzeko mendi martxa berri bat antolatu dute.

Hasiera: 2012/04/21 17:30

Indarkeria polizialaren aurkako manifestazioa deitu duteIñigo Gogoan herri ekimenak deitu du mobilizazioa. Pilotakada jaurti zuen ertzaina identifikatu ez dutela sinisten ez dutela salatu dute eta ikerketa “garden eta independentea” eskatu. Stop Bales de Goma elkarteko kideek gogorarazi dutenez, Katalunian sei lagunek begia galdu dute azken hiru urtetan.

[Argazki galeria]

Iñigo Gogoan herri ekimena Iñigo Cabacasen heriotzaren harira sortutako mugimenduak prentsaurrekoa eman du gaur larunbat honetan Ertzaintzaren pilota batek jota hildako gaztearen omenez eta Poliziaren indarkeriaren aurka.

Hasiera: 2012/04/21 18:00

aht ezApirilak 21, Manifestazio Zaratatsua AHTren aurka
Eten dezagun xahukeriaren trenbidea!! Entzungo gaituzte!! TAV-AHT Gelditu!!

Apilaren 21ean, AHT Geldituk 18etan Gaztelu Plazan deitu manifestazio zaratatsuan, AHTrekin gure ezadostasuna adierazteko aukera aproposa izango dugu. Nafarroak egun bizi duen egoerak 52.000 langabetu, diru-sarrerarik gabeko 7.000 familia, milaka maizter kaleratze, etengabeko lan erreforma, osasun, hezkuntza eta ongizate murrizketa eta abarren aurrean jartzen gaitu azken boladan. Hala ta guztiz ere, nahiz eta gizarteak AHTren proiektua zalantzan jarri, Nafarroako Gobernuak bere eraikuntzarekin aurrera jarraituko omen du eta horretarako agintaldi honetan aurrekontuetatik 134 milioi euro zuzenduko dizkio AHTri.

Sunday Apirila 22, 2012
Hasiera: 2012/04/20
Amaiera: 2012/04/22

Gernikako Bonbardaketaren 75. urteurrena apirilaren 26an ospatzen dela eta, kultur ekintzen egitarau oparoa antolatu dute herrian apirila osorako. Bihartik aurrera (apirilak 20) iragarritako ikuskizun eszenikoen artean dantza ikuskizunarekin osatuko den zine-klub saioa, Baleuko eta Itesak elkarlanean sortutako ‘Zeruari kea dario’ performancea, larunbatean izango den ‘Hemen gaude’ ikuskizuna edo igandeko bertso-saioa azpimarra daitezke.

Apirilak 20, Ostirala

-Mahai Ingurua: “Gernikako bonbardaketa: historia, oroimena eta eztabaida” Iñaki Egaña eta Iñaki Goioganarekin.

Elai- Alai aretoa, 18.00etan.

Antolatzailea: Gernika Batzordea

-Zine Kluba: ‘Ikuska II (Pedro Olea) eta ‘Aterpe barik’ (Santi Urrutia)

Gainera Miarritzeko Oldarra Baletaren ekitaldia “Gernika” baleta eskainiz. Koreografoa: Koldo Zabala.

Lizeo Antzokia, 19.00etan.

Antolatzailea: Zine Klub Elkartea eta Euskal Filmoteka.

Thursday Apirila 26, 2012

P4141700D3M eta Askatasunaren aurkako epaiketa hasteko hilabete baino gutxiago falta da. Apirilaren 30ean, 13 pertsona, 13 euskal herritar, Auzitegi Nazionalean epaituak izango dira. Euren delitua: 2009ko martxoaren 1ean izan ziren hauteskunde autonomikoetan parte hartu nahi izatea, bai D3M plataforma zein Askatasuna alderdiaren bidez. Beraien akusazioa: ETAko kide edo laguntzaileak izatea.

Friday Apirila 27, 2012
Hasiera: 2012/04/27 11:00

81 dira 2.011n lan istripuz hil ziren langileak

Larunbatean, hilaren 28an, Lan Osasun eta Segurtasunaren Nazioarteko Eguna da.

 Nahiz eta krisiaren eraginagatik lan gutxiago egiten dela prekarietatea areagotzen ari da eta lan istripu gehiegi daude.

Pasa den urtean, Euskal Herrian, 81 izan ziren hildako langileak. Aurten 19 dira lehenengo ia lau hilabetetan hil direnak, eta milaka dira izandako lan istripu larriak.

2011ko datuak ikusi

Aurtengo datuak ikusi 

Saturday Apirila 28, 2012

Xabier Galdeano gogoratuzGALek erail eta 27 urtera ekitaldia debekatu dute lehendabiziko aldiz

Martxoaren 30ean, Algortan omenaldia egin behar zitzaion orain 27 urte GALek eraildako Xabier Galdeano "Egin" egunkariaren sortzaile, administrazio kontseiluko kide eta kazetari algortarrari. Bertan beste ekitaldi bat egiten ari zirela agertu zen Ertzaintza, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, biak galaraziz. ETAko 15 preso gaixoren aldeko egitekoa omen zen mobilizazioa zen salaketaren oinarria. Horrelakorik ez zegoen deituta. Aipatu bi ekitaldiok Herrizaingo Sailaren oniritzia zuten arren, Auzitegi Nazionalaren aginduari men egitea erabaki zuen Getxoko ertzain-buruak.

Sunday Apirila 29, 2012

Apiril honetan, Basaizea elkarteak kultura hitzordu ezberdinak antolatzen ditu Baigorrin, hala nola kontzertuak eta dantza ikusgarriak adibidez. Usaian bezala, hitzordu nagusia Nafarroaren Eguna izanen da, apirilaren 29an.

Nafarroaren Eguna 2012

1979an sortu zenetik, Baigorriko Basaizea elkartea izan da Euskal Herri barnekaldeko kultura gertakari nagusienetarik bat den Baigorriko kulturaldia-ren bultzatzailea. 100 kide baino gehiagorekin, urte guzian, Basaizea Baigorri aldeko kultura animazioan ari da, tokiko elkarte dinamikan oinarrituz eta lehentasuna emanez euskarazko edo euskal kulturarekin zerikusia duten ekimenei (dantza, antzerkia, bertsolaritza, musika...).

ArtekaleEgunaKaleko Arteen jaia ospatuko dute Otxandion I. Artekale Egunarekin

Datorren apirilaren 29an Otxandion ospatuko den Artekale Eguna Arriaga Antzokian burutu den prentsaurrekoan aurkeztu dute. Bertan, Euskal Herriko Kaleko Arteen arloan diharduten agenteak biltzen dituen ARTEKALE elkarteko antolatzaileak eta ekimen berri honetan bidaide duen Otxandioko Udaleko ordezkariek, jaialdi-topagunearen xehetasunak ezagutarazi dituzte.

Hasiera: 2012/04/29 12:00

Gernika una Jornada de MemoriaAPIRILAK 29an GERNIKARA

ATZOKO ETA GAURKO FAXISMOAREN AURKA!!
ERASO INPERIALISTARIK EZ GERNIKAN EZ INON!!

Fritz Teppich, “Alfredo T. Salutregi”

Fritz Teppich Berlinen jaio zen 1918an, familia judu liberal batean. Gaztetatik giro militantetan murgildu zen, gazte langile edo antifaxista taldeetan. 18 urte bete gabe zela, Belgikan Hotel batean lanean ari zen bitartean, Espainiar estatuko alxamendu faxistaren berri izan eta Frantziar estatua zeharkatu ondoren Hendaian barrena Bilbora iritsi zen 1936ko irailean. Bertan Mola general faxistaren aurkako konbateetan hartuko zuen parte, Azaña, Tomas Meabe eta azkenik Brigada Mista 163, Bilbo eta Donostiako borroketan.

Tuesday Maiatza 01, 2012

Maitza 1Hego Uribe-Arratia
Arrigorriaga, 13:00etan Argala plaza

Tolosa-Goierri
Tolosa, 12:00etan, Triangelu plaza.

Gasteiz-Lautada
Gasteiz, 12:30etan, Bilbo plaza.

Oarso-Bidasoa
Irun, 12:00etan, Mosku plaza.

Sakana-Larraun
Altsasu, 12:00etan, Foruen plaza.

Busturialdea-Lea Artibai

Thursday Maiatza 03, 2012
Hasiera: 2012/05/03 19:00

PRESOAK_ASKAKolonbiako zein Palestinako preso politikoen inguruko hitzaldia eta eztabaida burutuko da maiatzaren 3an 19:00etan Gros auzoko Okendo kultur etxean.

Presoen eskubideen defentsan aritzen den Herrira mugimenduak Donostialdeko Askapena erakunde internazionalistarekin batera hitzaldi-eztabaida antolatu dugu ostegun honetarako, maiatzak 3. Anwar Ibrahim Jousef  palestinarra zein "Patria es solidaridad" elkarte bolibartarreko kide bat parte hartuko dute.

Palestinako preso politikoen egoera lazgarria da. Momentu honetan 1600 preso palestinar gose greban aurkitzen dira isolamendua amaitzeko, hezkuntza eskubidea errespetatua izateko, mediku arreta eskatzeko eta bixitak edukitzeko eskubidea bermatua izateko eskatuz. Gogoan eduki behar dugu 1967. urtetik 202 palestinar izan direla espetxe edo kalabozoetan tratu txarren ondorioz hildakoak.

Saturday Maiatza 05, 2012

Badator Hau Pittu Hau Eguna!Gertu daukagu Hau Pittu Hau Eguna. Maiatzaren 5ean, larunbata, ospatuko dugu; eta esan barik doa, aurten, oso berezia izango dela deialdia. 2012an 25 urte betetzen ditu Hau Pittu Hau konpartsak eta, debora guzti horretan egin bezala, maiatzaren 5ean ere jarraituko dugu euskarari bedar txarrak kentzen!

Aipatu eguneko ekitaldi batzuk zehazteke ditugu oraindik. Hona hemen egitarauaren aurrerapena:

Goiz-eguerdian zehar:

  • Pintxo kafea.
  • Triki-kalejira.
  • Garagardo adituen dastaketa / lehiaketa.
  • Barraskiloari ongi etorria.
  • Bazkaria, 7 Katun.

Arratsaldean:

  • Hau Pittu Hop!, Oihana Bartra eta Potxis bertsolariekin.

Hala ere, aurreko egunetan ere izango dugu zertaz gozatu:

Apirilak 29, igandea:

Goizetik aurrera, mendi irteera, Pagasarri aldera.

Hasiera: 2012/05/05 12:00

txupinazoEleak mugimenduak bihar Iruñeko Udaletxe Plazara agertzeko deia egiten du 13 gazteren epaiketaren kontra protestatzeko

“Eleak” eskubide zibilen aldeko mugimenduak bihar, maiatzak 5, goizeko 12etan, Iruñeko Udaletxe Plazan eginen den txupinazo herrikoian parte hartzeko deia egiten du. Emanaldia sanferminetarako eskaileretako batekin tokatzen da, eta protesta modura antolatu da 2010eko txupinazo eguneko istiluak direla-eta Iruñerriko 13 gazteren kontra hemendik gutxira eginen den epaiketa salatzeko.

Hasiera: 2012/05/05 17:30

MAIATZAK 5, DENOK BILBORA!!Iragan martxoaren 17an Bilboko Arriaga enparantzan D3M eta Askatasunaren kontrako epaiketa salatu eta auziperatuei gure babesa azaltzeko agerraldia egin genuen. Mobilizaziorako deia egiteaz gain, euren eskubideak praktikan jartzeagatik jazarriak diren pertsonak babestuko zituzten Matrioska sabelak eraikitzeko gonbita ere luzatu genuen. Are gehiago, jendarte osoaren eskubide zibil eta politikoak bere baitan hartuko zituzten sabelak eraiki behar genituen, herriz herri auziperatutako lagunekiko elkartasuna adierazi eta injustizia salatzeko asanblada herritarrak sortuz.

Dei horri emandako erantzuna asken asteotan gauzaturiko hainbat mobilizaziotan ikusi ahal izan dugu: Gasteizko kanpaldian, Eusko Legebiltzarrean itxialdi eta baraualdia burutzeko egindako saiakeran, unibertsitatean, Sestaon, Usurbilen, Kanpezun, Erandion antolatutako manifestazio eta ekimenetan, Donostian milaka pertsonen artean berreraikitako eskubideen puzzlean,…

Thursday Maiatza 10, 2012

Prentsaurrekoa burutu dugu gaur nafar gobernuaren Hezkuntza Delegaritza aurrean Wert espainiar hezkuntza ministroak inposatu nahi dituen erreformak salatu eta datorren maiatzaren 10erako iragarri dugun mobilizazio egunera ikasleria deitzeko.

Maiatzaren 10ean mobilizazio eguna deitu du Ikasle Abertzaleak-ekIkasle Abertzaleak-eko kideek, Haizea Solagurenbeaskoa eta Ikoitz Arrese, irakurritako testua:

Agerraldi honen bitartez, Ikasle Abertzaleak-ek iragan astean espainiako hezkuntza ministroa den Jose Ignacio Wert-ek dekretu bidez egindako hezkuntza murrizketak arbuiatu nahi ditu eta erantzuteko beharra azpimarratu.

Hasiera: 2012/05/10 19:30

"Abiadura haundiko mafia"
    (Manolo Luppichini y Claudio Metallo / Italia / 2011)
    Bideo emanaldia eta ondoren solasaldia AHT-ren Aurkako Mugimenduaren kideekin.
    Arratsaldeko 19:30-etan
    Errenteria/Oreretako Mikelazulo kultur elkartean

    Alpeetako hegoaldean abiadura handiko trenak sortzen duen giza eta ekologi deskalabru sozioekonomikoa diru beltzaren zuriketari esker gauzatu da, zabor ilegalen birziklapen, elikagaien andeaketa, droga, prostituzio edota arma merkataritzari esker lorturikoa. Herri lan handiak bere baitan biltzen ditu, inoiz baino gehiago, lapurreta kapitalistaren alde ilunenak: zabor lana, ustelkeri orokortua, iruzur teknikoa eta hondamendi ekologikoa.
 
Saturday Maiatza 12, 2012

txillardei jardunaldiakKontseiluak eta Batzen-ek Txillardegi jardunaldiak antolatu dituzte honek euskararen normalizazioari egindako ekarpena ardatz hartuta

Esan beharrik ez dago, Jose luis Alvarez Enparantza, Txillardegi, Euskal Herriaren historia hurbilean oso pertsona garrantzitsua izan da. Horren adierazgarri dira jada jaso dituen eta aurrerantzea ere jasoko dituen omenaldi ezberdinak. Izan ere, arlo desberdinetan egin duen ekarpena benetan aberatsa izan baita.

Euskararen-Jatorriaren-7.-BiltzarraEuskararen Jatorriaren 7. Biltzarra. Dima. 2012ko maiatzak 12 larunbata

Urtez urte jatorriaren gaia lantzen eta osatzen ari garelarik, aurten, etnografia alorrean egingo dugu geldiunea hizkuntzalaritzari egin diezaiokeen ekarpenaz gogoeta egiteko. Horrela, zientzia alor honetan aitzindari apartak izan diren Julio Caro Barojak eta Joxemiel Barandiaranek euskararen jatorriaz edo proposatutako zenbait etimologia aztertuko ditugu.

Bestetik Felix Zubiagak etnografiaren sustraien barruan dauden arketipoek hizkuntzaren sorreran izan zuten garrantziaz hitz egingo du. Javier Goitia geografo eta ingeniariak oinatz edo erro galduei buruzko gogoeta egingo du euskarazko eta gaztelerazko hainbat etimologia proposatuz.

Dimako Baltzola kobetara bisita egingo da bazkal ostean leku zoragarri hau ezagutzeko.

Hasiera: 2012/05/12

Hiri hondakinei buruzko jardunaldiak - 2012ko Maiatza - Lasarte-Oria

Larunbata, 12. Kontsumismoa eta hondakinak. Bideo emanaldia

Okendo Plazan, 16:00etatik aurrera

Asteartea, 15. Usurbilen eta Hernanin bizi diren Lasarteoriatar batzuek Atez Atekoarekin izandako esperientziaz jardungo dute.

Andoni Castro,  Itxaso Muguruza, Igor Muñoa

Villa Mirentxun, 19:00etan

Asteazkena, 16. "Errausketa ala zabortegiak: gezurrezko dilema" hitzaldia.

Kepa Olaiz eta Juanmi Galatas (Errausketaren aurkako plataformen koordinakundeko kideak)

Villa Mirentxun, 19:00etan

Osteguna, 17.  Lasarte-Oriako hondakinak biltzeko sistema

Herriko zenbait edukiontzi-gunetatik ibilbidea, Nerea Sanchez Ingurumeneko Zinegotziak gidatua.

Udaletxeko arkupeetan, 19:00etan

Larunbata, 19. Usurbilgo Atez Atekoa. Bisitaldi gidatua.

8:45etan Usurbilgo Udaletxean

EH-Palestina egunaAlegiako udalak, tolosaldeko gainerako udalen babesarekin eta Euskal Herria Palestina sarearekin elkarlanean, lehenik eta behin, Alegian, Maiatzaren 12an izango den Palestina Euskal Herria eguna aurkeztu eta bertara etortzeko gonbita luzatu nahi dizue.

Hasiera: 2012/05/12 13:00

Maiatzaren 12an, larunbatean, sagardoaren mundua Bilbora ekarri nahi dugu. Ez da beharrezkoa izango Gipuzkoaraino joatea, sagarretik datorren zuku preziatua dastatzeko, eta berarekin batera ez dira faltako parrillan egindako txerrikiak, odolosteak eta txorizoak. Egun osoko ekimenak antolatuta daude, umeak eta helduak jolasteko modukoak, eta kasu gehienetan doakoak izango dira edota prezio sinbolikoa jarrita. Hiru konpartsa gara azken kupela dantzaren antolatzaileak, Satorrak, Txinbotarrak eta Altxaporrue; eta azkeneko zazpi urteetan, kale egin barik, posible egin dugu sagardoaren jaitxo hau. Ekimen xume honen bidez, euskal kultura sustatzea helburu dugu eta Bilboko agenda kulturala baserriko ohiturekin osatzea eta aberastea, hiria eta landa nolabait uztartuz.

Aurtengo edizioan aipamen berezi bat egin nahi dugu Errekaldeko auzokidei, Kukutzari esker posiblea izan baita ekimen hau sei urtez egitea; eta horrexegatik. herritar orori zabalik dagoen hitzordu kultural hau mantentzen dugu Errekalden, eurentzako lekutxo bat gordeta dago, bai antolakuntzan, bai Kukutzan izandado adierazpen askoren bozgorailua izateko.

Umearen egitaragua:

Sunday Maiatza 13, 2012

Hiri hondakinei buruzko jardunaldiak - 2012ko Maiatza - Lasarte-Oria

Larunbata, 12. Kontsumismoa eta hondakinak. Bideo emanaldia

Okendo Plazan, 16:00etatik aurrera

Asteartea, 15. Usurbilen eta Hernanin bizi diren Lasarteoriatar batzuek Atez Atekoarekin izandako esperientziaz jardungo dute.

Andoni Castro,  Itxaso Muguruza, Igor Muñoa

Villa Mirentxun, 19:00etan

Asteazkena, 16. "Errausketa ala zabortegiak: gezurrezko dilema" hitzaldia.

Kepa Olaiz eta Juanmi Galatas (Errausketaren aurkako plataformen koordinakundeko kideak)

Villa Mirentxun, 19:00etan

Osteguna, 17.  Lasarte-Oriako hondakinak biltzeko sistema

Herriko zenbait edukiontzi-gunetatik ibilbidea, Nerea Sanchez Ingurumeneko Zinegotziak gidatua.

Udaletxeko arkupeetan, 19:00etan

Larunbata, 19. Usurbilgo Atez Atekoa. Bisitaldi gidatua.

8:45etan Usurbilgo Udaletxean

herri_urratsIkastolak zabaltzeko erronkari aurre egiteko xede, euskalzale andana bildu nahi du Seaskak maiatzaren 13an Senperen

Urtero bezala, maiatzako bigarren igandean Ipar Euskal Herriko ikastolen pesta den Herri Urrats Senpereko aintziran ospatuko da. Aurtengo "Elkartuz zabaldu" leloa Bixente Iragaraiek du asmatu eta logoa Serge Zudaire Herri Urratsen lehendakari ohiaren Andde semearen irudimenetik dator. Atzoko prentsaurrekoa animazioen eta antolaketaren azken berrien emaiteko erabili dute. "Herri Urrats 10 egunen buruan dugu, gehienetan ekimena uda hurbiltzen dela seinale bada eta aurten primaderarik ez badugu ukan ere, jendea ez dadin gal"  Seaskako Ur Gorostiaga lehendakarik oroitarazi du Herri Urrats maiatzaren 13an dugula.

Mattin PETRISSANS / BAIONA
"Herri Urrats biziki garrantzitsua da ikastolendako, egun batean urte osoa jokoan dugu. Elkartasunez, denak elkartuz, ditugu ikastola berriak zabalduko" adierazi du Gorostiagak.

Hasiera: 2012/05/13 13:00

Abrabizirik-kontzentraIgande honetan, maiatzak 13, Extreme Man triatloia hartuko du Getxok. Hori aprobetxatuz, Punta Luzeroko dragaren kontrako elkarretaratze-argazkia egingo du aipatu egunean ABRA BIZIRIK GETXOKO PLATAFORMAk. Hitzordua 13:00etan jarri dugu Arriluzen.
 
Bilboko Portuak Luzuero gainetik gertuko kanpo-itsasoan, Abra II izeneko hondoan, hondar eta itsas-hondoko materialen 50 milioi metro kuboren erauzketa egiteko proiektua du. Draga erraldoi horrek korronteetan, olatuen alturetan, hondartzetan, itsas-azpiko izadi eta landaredian zein arrantzan eragin kaltegarriak, berehalakoak, atzeraezinak eta iraunkorrak izango ditu.

Getxoko zenbait auzokide eta elkarte, honetaz kezkaturik, urte hasieran biltzen hasi ginen Abrako hondar erauzketa erraldoi horrek eragin ditzakeen kalteez informatzeko, eta draga hori gelditu nahian.

Monday Maiatza 14, 2012

Hiri hondakinei buruzko jardunaldiak - 2012ko Maiatza - Lasarte-Oria

Larunbata, 12. Kontsumismoa eta hondakinak. Bideo emanaldia

Okendo Plazan, 16:00etatik aurrera

Asteartea, 15. Usurbilen eta Hernanin bizi diren Lasarteoriatar batzuek Atez Atekoarekin izandako esperientziaz jardungo dute.

Andoni Castro,  Itxaso Muguruza, Igor Muñoa

Villa Mirentxun, 19:00etan

Asteazkena, 16. "Errausketa ala zabortegiak: gezurrezko dilema" hitzaldia.

Kepa Olaiz eta Juanmi Galatas (Errausketaren aurkako plataformen koordinakundeko kideak)

Villa Mirentxun, 19:00etan

Osteguna, 17.  Lasarte-Oriako hondakinak biltzeko sistema

Herriko zenbait edukiontzi-gunetatik ibilbidea, Nerea Sanchez Ingurumeneko Zinegotziak gidatua.

Udaletxeko arkupeetan, 19:00etan

Larunbata, 19. Usurbilgo Atez Atekoa. Bisitaldi gidatua.

8:45etan Usurbilgo Udaletxean

Syndicate content