Euskal herritarren gehiengo zabal batek Auzitegi Konstituzionalaren erabaki politiko hau gure herriaren bake eta konponbide nahien aurkako eraso zuzen gisa interpretatu duenaren erabateko ziurtasuna dugu.
Atzo jakinaraziriko erabakiarekin, Estatuko botere eta aparatuek agerian utzi dute berriro ere Euskal Herrian irekiriko agertoki berriarekiko euren borondatea zein den.
Gaur goizean, Ertzaintzaren pilotakadaz zendu den Iñigo Cabacas Liceranzu gaztearen heriotzari gizarte-erantzuna emate aldera, prentsaurrekoa eskaini dugu Bilboko Justizia Jauregiaren parean hainbat herritar, herri-mugimendu eta gizarte eragilek (tartean, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua).



