Skip to Content

KOMANTXE KONPARTSA ERASOEN AURREAN

JAI HERRIKOI EREDUAREN ETA ADIERAZPEN ASKATASUNAREN KONTRAKO ERASOEN AURREAN.

Bilboko hiritarrei komunikatua.

Bilboko Okupazio Mugimenduko Konpartsatik ez gaituzte harritzen Bilboko Konpartsak bultzaturiko jai herrikoi eta parte-hartzaile ereduaren aurkako azken erasoek, hala ere, gertakari hauen larritasunaz ohartaraztea gustatuko litzaiguke.

Zoritxarreko istorio honen azkeneko kapitulua 2010eko Ekainaren 17ko “El Correo Español” egunkarian argitaratu zen, Konpartsero Egunean hain zuzen ere. Bertan, bere “iturrien” arabera, Komantxe Konpartsak Bilboko Aste Nagusian Arenaleko txosnagunean txosnarik jarriko ez zuela zioten.

Lehen argumentuak, txosnaren muntaia desegokiari egiten dio erreferentzia gune berdeak zapaltzearen aitzakiarekin, baina plano eta dokumentuetan ikus daitekeen moduan ez da batere egia. Komantxe konpartsak Arenaleko kioskoaren ondoan ezarriko du txosna, plazaren barruan iturri bat duelarik. Txosnaren estruktura eta belartzaren artean metro eta erdiko espazioa dago gutxi gora behera, beraz norberak egin ditzala nahi beste kalkulu.

Ibarrako jaietan Ikurriña balkoian jartzeko deia

Ibarrako BAI EUSKAL HERRIARI ekimenak agerraldia eskaini zuen uztailaren 14ean, Batetik, Ibarrako jaietan Ikurriña balkoietan jartzeko deialdia zabaltzeko eta bestetik, aurten Lizarran irailaren 18an ospatuko den Euskal Herria egunera bertaratzeko deia luzatuaz.

Ibarra eta Lizarra senideturik dira 2009an Ibarran buruturiko Euskal Herria egunetik.

Adierazpena

Euskal Herria, Euskararen herria, 21.000km karratutako lurraldea, zazpi herrialdek osatua eta euskal herritarren bizilekua.

Déclaration du Groupe parlementaire d’amitié pour un processus de paix au Pays Basque

Le "Groupe d'amitié parlementaire pour un processus de paix au Pays basque" a été présenté publiquement aujourd’hui.

L’eurodéputé français François Alfonsi a été invité à la réunion. François Alfonsi a rapporté des initiatives du "Friendship Group towards a peace process in the Basque Country" du Parlement de l'UE.

Les membres qui ont pris part à la réunion, ont exprimé leur soutien pour une solution pacifique du conflit au Pays basque. Il a également été discuté d’activités pour l'avenir.

Laudion manifestazioa, Inposaketarik ez herriaren borondatea errespetatu

2010/05/28 20:30

 

LAUDIOko udaletxean gauez eta ezkutuan, espainiar bandera zintzilikatu zuen EAJko Alkateak.

Laudiko eragile sozial, sindikal eta politikoak bildu eta maiatzaren 28rako manifestazioa deitu dute. Inposaketarik ez! herriaren borondatea errespetatu lelopean.

Hemen dituzue agerraldiko informazioa eta argazkiak.

Agerraldiko informazioa

Gaztetxe martxa Ezkerraldean

2010/05/15

Eskualdeko gaztetxe eta gazte asanbladek antolatuta hurrengo maiatzaren 15ean eskualdeko gaztetxe eguna ospatuko da Ezkerraldean Santurtzitik irten eta Barakaldon amaituko den martxa batek lau herriak zeharkatuko dituelarik.

Oharra:

Barakaldoko Gazte Asanblada, La Kelo gaztetxea, Portugaleteko Gazte Asanblada, Sestaoko Gazte Asanbladak antolatuta, hurrengo maiatzaren 15ean, zapatua, eskualdeko gaztetxe eguna ospatuko da Ezkerraldean. Santurtzitik irten eta Barakaldon amaituko den martxa batek eskualdeko herriak zeharkatuko ditu, hauetako bakoitzean zenbait ekimenen bidez gazteriari sistema zirikatzeko deia eginez. Hurrengo astean, maiatzaren 22an, Altsasun egingo den Euskal Herriko gaztetxe egunaren aurrekari bezala ospatuko da eskualdeko ekimena.

Egitaraua:

SANTURTZI La Kelo gaztetxea (Las Viñas 63)

  • 11:30 hamaiketakoa eta ondoren martxaren hasiera

PORTUGALETE Koskoenea gaztetxea (Koskojales, 11)

Emakume gazteon III. Topaketak Hernanin

2010/05/07
2010/05/09

Maiatzaren 7tik 9ra emakume gazteon III. Topaketak ospatuko dira Hernanin.

Azken hamarkadetan emakumeon bizitzak jasan dituen aldaketak kontuan hartuta, helburu potoloak ditu oraingo edizio honek. Besteak beste, emakume gazte eta euskaldunen ikuspegitik feminismoa aztertzea; ikuspegi historikoa eta esperientziak partekatzea... Guztia ondo pasatu eta harremanak estutzeko espazioak sortuz.

Horretarako egitarau zabala osatu dute asanbladetako lagunek. Ostiral arratsean Mugimendu feministaren ibilbidea eta sexualitate jolasekin abiatuko dira Topaketak. Larunbatean berriz, autodefentsa feminista eta indarkeria, harreman ereduak, hezkidetza, King eta Queen tailerrak eta pantojismoak izango dute bere espazioa hernanin zehar. Igandean azkenik, arte sorkuntzari buruz arituko dira eta bazkari berezia ere izango da.

UDALBILTZAren AURKAKO OPERAZIOAren VII. urteurrena

2010/04/29 20:00

BAI EUSKAL HERRIARI herri ekimena osatzen dugun gizon eta emakumeok samimez hartzen dugu apirilaren 29ko data. Bihar zazpi urte beteko dira, Espainiar gobernuaren aginduz UDALBILTZAren aurkako erasoa gertatu zenetik.

Euskal Herriaren eraikuntzan jarririko harri garrantzitsua izan zen UDALBILTZAren sorrera. Bide horretan ereindako lanak fruitu oparoak eskaintzera iritsi zen. Horien artean:
-    Hizkuntza Eskubideen Behatokiaren sorrerari emandako bultzada
-    Euskal Herriko Naziotasun Aitormena agiria
-    Xiberoa Garatzen egitasmoa herrialdeak bizi duen despopulazioari aurre egiteko
-    2.002ko abenduan ospaturiko Herrien Eskubideen aldeko Nazioarteko Konferentzia, bost kontinenteetako ordezkariak bildu zituena
-    Euskal Herriaren Eskubideen Karta
-    Nazio Eztabaidagunea sortzeko proposamena
-    Nazio Garapenerako Biltzarrarekin elkarlanean nazio planeko egitasmoak

 

Egia nahi dugu!!

2010/04/17 17:00

Larunbatean Donibane Lohitzunera hurbiltzeko deia egin du AAMk

Jon Anzaren afera argitzeko bidean eremu guztietan egin beharreko presioaoso garrantzitsua dela adierazi dute arratsaldean Hernanin burutu duten agerraldian.

Datorren igandean urtea beteko da Jon Anza desagertu zenetik. Hamaika hilabetez desagerturik egon ondoren martxoan agertu zen bere gorpua, Toulouseko gorputegian. Geroztik arrapaladan etorri dira informazioak.

Informazio horiek eta batez ere aferak ikutu dituen estamentu guztien erreakzioek (polizia, prokuradore, ospitala, ea...) konfirmatu dute hasierako uste sakona. Alegia, Gerra Zikinaren afera baten aurrean gaudela. Galdera nagusiaren erantzuna hori da. Esan behar da, euskal herritarren gehiengo zabalak barneratu duen bertsio bakarra hori dela.

Denok Hendaia-Irunera!

independentistak

Iruñean egindako prentsaurrekoa:

Maria Luisa Mangado

Hemen gaude, Iruñean, Euskal Herriko hiriburu historikoan, XXI. mendeko euskaldunok estatua behar dugula aldarrikatzeko. Hemen sortu zen Iruñeko erresuma, gero Nafarroako erresuma bilakatu zena, indarrez kendu ziguten estatua, hots.

Hemendik, Iruñetik, estatu gabe utzi zuten herriaren hiriburutik, estatua lortu nahi dugula aldarrikatzen dugu, estaturik gabe ez dagoelako euskal nazioa askatasunean eraikitzerik. Gure herriaren nortasuna, eskubideak eta, finean, boterea ordezkatzen dituen monumentu honen aurrean gaudela, independentziarren beharra eta komenigarritasuna aldarrikatu nahi ditugu.

Privé, Public, avec ou sans emploi, ensemble pour gagner !

Depuis des mois, dans des secteurs très divers ( Education, Impôts, Fonction Publique, Hôpital, secteur social, de la petite enfance...) les travailleuses et travailleurs se mobilisent.

De même, chaque jour, les luttes quotidiennes dans les entreprises contre les licenciements et délocalisations nous montrent bien que les salarié-e-s ont une réelle volonté de lutter contre la politique anti-sociale du gouvernement, de résister contre les réformes tous azimuts visant à la privatisation des services publics et à réduire les droits des salarié-e-s à une peau de chagrin.

NOTE DE PRESSE DU FORUM DE DÉBAT NATIONAL

Le Forum de Débat National salue l’initiative présentée le 27 février dernier à Donostia par plusieurs dizaines de personnes émanant de la société civile basque.

Euskal Herria Helmuga-Llegar a Euskal Herria" dokumentala Deustun

2010/02/25 19:30
patri3.jpg

Poz handia da Zirikatzen!entzako "Euskal Herria Helmuga-Llegar a Euskal Herria" dokumentala aurkeztu ahal izatea eta gainera gure auzokide den Patrizia Muñoz zuzendariarekin egitea. Beraz, baduzue hitzordu saihestezina, OSTEGUNEAN 19:30etan Deustuko Herriko Tabernan. Animatu eta zabaldu mezua.

Donostiako begiak Europako begiak

Donostiako begi batzuk

Begiak etxera

Begiak etxera

 

 

 

Atzoko eta gaurko euskal ezkertiarrak

2010/01/20 08:49
2010/01/23 23:55

Atzoko eta gaurko euskal ezkertiarrakAtzoko eta gaurko euskal ezkertiarrak" izeneko ekimenak hainbat ekimen antolatu ditu Euskal Herria luze-za balean. Hurrengo larunbatean, urtarrilak 23, ekitaldi andana antolatu dira Pasaian. Informaziorako blog bat ere ireki dute: http://atatzokoetagaurkoezkertiarrak.blogspot.com. Hauxe da aurkezpenean irakurritako testua.

Kontseiluak abenduaren 11n kontzentrazioak deitu ditu hiriburuetan Egunkariaren aurkako epaiketa salatuz

2009/12/11 12:00

Eguna: abenduak 11.

Ordua: Eguerdiko 12:00ak.

Lekuak:

Baiona: Herriko Etxearen aurrean.

Bilbo: Arriaga aurrean.

Donostia: Bulebarrean.

Gasteiz: Andra Mari Zuriaren enparantzan.

Iruñea: Udaletxeko plazan.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak batzar nagusia egin du Durangoko Landako Elkartegian. Kontseilua osatzen duten 45 bazkideen hainbat ordezkari bildu dira. Lehenik eta behin, Egunkariaren aurkako epaiketaren atarian egonik, Kontseiluak epaiketa salatzeko eta auzipetuei elkartasuna adierazteko kontzentrazioak deitu ditu Euskal Herriko hiriburuetan abenduaren 11n eguerdiko 12:00etan.

Egunkaria libre!

2009/12/19

Egunkaria Aurrera"San Inazio bezperan sekulako kolpea jaso genuen: Ahozko epaiketa geneukala, sobreseimendua eta artxiboa espero genituenean...

San Inazio egunez eman genuen prentsaurrekoan hau genioen:

"Gure dei ozena, garrasi urratua luzatu nahi diogu, beste behin ere, sekula abandonatu ez gaituen euskal gizarteari, bere laguntza, arnasa eta babesaren beharrean jarraitzen dugula esateko, hemendik epaiketara begira bereziki, noiz iritsiko den ez badakigu ere.

A27 KIROLHARRIA le 27 Décembre San Sebastien dans le Belódromo

Ces dernières années, les vacances de Décembre sont devenus un point de rencontre
pour les athlètes ayant le sentiment Basque. Ceux qui étaient présents viennent de valider
l'appui que nous avons donnée les sportifs du Pays Basque et nous vous informons que nous
prenons des mesures concrètes dans ce sens.
Pour tous ceux qui aimons le sport et prenons comme référence le Pays Basque, il ya
un besoin de partager leurs expériences afin de trouver de nouvelles voies vers une direction
commune.
À cet égard, nous allons mettre la première pierre le 27 Décembre dans le Belódromo

Prozesu Demokratikorako lehen urratsa: Ezker Abertzalearen oinarriak eta borondatea

Anoetan "Orain Herria Orain Bakea" proposamena aurkeztu zenaren 5. urteurrenean eta 1978an Herri Batasunaren sorleku izan zen herrian, Altsasun, ezker abertzaleak bere apustu politikoaren oinarriak jasotzen dituen "PROZESU DEMOKRATIKORAKO LEHEN URRATSA: EZKER ABERTZALEAREN OINARRIAK ETA BORONDATEA" dokumentua aurkeztu du gaurkoan. Agerraldian ezker abertzaleko dozenaka kide erreferentzialek hartuko dute parte eta Txelui Morenok eta Itziar Lopategik aurkeztu dute dokumentua.

Ezker Abertzalearen Oinarriak eta Borondatea

Alternatiba sindikala martxan da Nafarroan

2009/10/31 17:00

urriak 31"Nafarroak aldaketa ekonomiko eta politikoak behar ditu, eta Nafarroako langileriak izan behar du aldaketa horien motor". Hala adierazi dute LABeko Idazkari Nagusi Ainhoa Etxaidek eta Nafarroako bozeramale Igor Arroyok gaur goizean Iruñean emandako prentsaurrekoan.

Syndiquer le contenu