Skip to Content

Jaurlaritzak sekulako kolpea emango die euskarazko hedabideei

Jaurlaritzak sekulako kolpea emango die euskarazko hedabideei

BERRIA, Hamaika Telebista eta Elhuyar aldizkariek, hurrenez hurren, 208.000 , 45.000 eta 20.000 euro  gutxiagoko laguntza jasoko dute. Joanmari Larrartek sare sozialetan bota duenez, "joan den astean bukatua zen Egunkariaren kontrako auzia. Baina ez dira bukatu euskarazko egunkariaren kontrako ahaleginak".

Kolpe handia eman dio Eusko Jaurlaritzak BERRIA egunkariari: 210.000 euro gutxiago jasoko ditu kolpetik, iaz baino %14 gutxiago. Euskarazko hedabideentzako diru laguntzetan aldaketak egin ditu gobernuak, eta euskarazko egunkari nazionalari babes eskasagoa emango dio. Inoiz baino txikiagoa: 1,3 milioi. 2003ko kopurua txikiagoa zen (1,03 milioi), baina ez da alderaketa egokia, urte erdia hartzen baitu kontuan. Hara: Euskaldunon Egunkaria-k, azken urtean, 2002an, 1,7 milioi jaso zituen; orain BERRIAk baino 350.000 euro gehiago. Jakinarazi dutenez, bazpenaren aurkako helegitea jartzea aztertzen ari da BERRIA.

“Eskerrik asko, eta ez ahaztu”

Egunkaria-n auzipetuta izan direnek eskerrak eman dituzte Andoaingo ekitaldian (atzo izan zen). Hemen haien izenean Joan Mari Torrealdaik egindako hitzaldiaren testua (irudian, bideoa). Kazetaren itxiera kasuan absoluzioa izan zen, 2010ean; eta auzi ekonomikoan preskripzioa, 2014an.

Pozik gaude. Lasaiago gaude.

Egun handia da hau gure bizitza pertsonaletan. Zama handia kendu dugu gainetik, guk, gure familiek, gure ingurukoek. Astuna izan da, eta astunak izan gara zuekin hamaika urte hauetan.

Orain esker onen unea da. Lehen esker ona, gure abokatuei. Zuhurrak izan dira, azkarrak izan dira. Esku onetan izan gara. Bagenekien, badakigu.

Dena gutxi iruditzen zaigu, dena motz geratzen zaigu, euskal gizarteari ESKERRIK ASKO esan behar diogunean, hemen zaudetenoi eta milaka askori. Nola esan kataluniarrei ere ESKERRIK ASKO, jaso dugunaren neurri berean? Ezin. Beti labur geratuko ginateke.

2010eko apirilaren 25ean Bilboko Euskalduna Jauregian ekitaldi jendetsu eta beroa burutu genuen, Madrilgo Auzitegi Nazionalak auzipetuoi absoluzioa eman eta segituan. Orduan amaitu zen askorentzat, gehienentzat agian, Egunkaria auzia.

Ez da horrela izan, ordea.Horregatik diogu egun handia dela gure bizitza pertsonaletan gaurko hau.

Koldo Almandozek irabazi du Hendaia Film Festival-eko euskaraz bizi nahi dut film labur lehiaketa "Garai berriak" laburrarekin

 
Koldo Almandozek irabazi du Hendaia Film Festival-eko euskaraz bizi nahi dut film labur lehiaketa "Garai berriak" laburrarekin

Larunbat arratsaldean Hendaiako Variétés zineman egindako ekitaldian jakin dira aurtengo Euskaraz bizi nahi dut film labur lehiaketan saritutako lanen izenak. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Hendaia Film Festival-ekin batera antolatutako edizio berri honetan lehen aldiz bi atal bereiztu dira Koldo Almandozen "Garai berriak" laburrak irabazi du profesionalen ataleko saria eta Uxue Arzelusen "Egunero" laburrak berriz, amateurren atalean. Saritutako lanak www.euskarazbizinahidut.org webgunean ikus daitezke.

Aurten Lander Garro zinegilea, Kristina Zorita kazetaria eta Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbao izan dira lehiaketako epai-mahaikideak. 

Bada, epai-mahaiak hala erabakita, amateurren atalean Uxue Arzelusen "Egunero" laburrak jaso du Kontseiluak emandako saria. Koldo Almandozen "Garai berriak" laburrarentzat izan da, profesionalen saria, Hendaia Film Festival-ek emandakoa.

Espainiako Barne Ministroak Gasteiza eginiko bisitaren harira

Espainiako Barne ministro espainolaren bisitaren arrazoia Gasteizen Terrorismoaren Biktimen memoriala izango den zentruaren aurrekontuak sinatzea da. Guri, preso eta iheslari politikoen senideoi, izugarrizko errespetu falta zein probokazioa iruditzen zaigu ministro honek eta zentruak berak gatazka honek sortutako biktima guztiak ez aitortzea. Are gehiago amorratzen gaitu gu hiltzen gaituen mendekuzko neurrien arduradun politikoa hona etortzeak. Estatu espainolak gure aurka mantentzen duen biolentzia zuzena BERE HORRETAN DIRAUelako!

Dispertsio politikak, etsaiaren espetxe politika hain zuzen ere, biktima zuzenak eragin ditu, haien artean errepidean hildako 16 senide eta lagun. Egun, gure sufrimendua zilegiztatzen da dispertsio politika mantenduz, defendatuz eta horren aldeko apostu politikoa eginez. Hori da hain zuzen ere miniteritza horrek egiten duena, gure eskubideak urratuz eta gure bizitzak arrisku bizian jarriz astero.

Noizko gatazkak eragin dituen biktima guztien Memoriala? Noiz arte dispertsioa mantentzea?? Guk gure senideak ikusteko erabakia hartzen dugu, gure eskubidez dagokigulako, horregatik jartzen gara bidaian. Baina bidaian jartzearen ardura eta bertan gertatu daitekeenaren ardura ez da gurea. Hortaz behingoz dispertsioa desaktibatzeko enplazamendua luzatzen diogu beste behin ere ministroari; Sufrimendua besterik bilatzen ez duen dispertsio politikarekin bukatzeko ordua da.

Zatoz mosaiko erraldoira!

2014/11/08

ZER EGIN NAHI DUGU?
Azaroaren 8an mosaiko erraldoi bat egin nahi dugu Donostiako Zurriola hondartzan. Erronka ere jarri diogu geure buruari: 5.000 pertsona batu nahi ditugu!

MOSAIKO ERRALDOIA... ZERTARAKO?
Kataluniako galdeketaren bezperatan eta Eskoziako erreferenduma pasata, gu ere erabakitzeko eskubidea noizbait egikaritzeko lanean ari garela adierazteko. Aurtengo ikasturtean egiteko ditugun lanei elkarrekin ekiteko. Berriz ere, Fikoban zabaldu genuen aterkipean elkarrekin jarduteko!

MOSAIKO ERRALDOIA... NOLA?
Mosaikoa egiteko bi material erabiliko ditugu: koloretako aterki eta petoak. Eta noski, hirugarren osagaia gu geu izango gara! Herritarrak! Aurrez diseinatutako irudi batzuk denon artean osatuta ahaleginduko gara geure lanari merezitako bultzada ematen. Egunean bertan, beraz, mosaikoa egiten lagunduko diguten teknikoen esanari kasu egitea nahikoa izango da irudi ederrak sortzeko!

Eta PARTE HARTU NAHI BADUT?
Erraza da Mosaiko Erraldoian parte hartzea, baina aurrez izena ematea ezinbestekoa izango da azaroaren 8an dena erraz-erraz egin nahi badugu.

Izena emateko txartela

Nagore Mujika senidearen atxiloketaren harira

Ohar honen bitartez, Etxerat elkarteak, atzo gauean Guardia Zibilak Villenan buruturiko atxiloketa salatu nahi du.

Guardia Zibilak Nagore Mujika, euskal preso politiko baten senidea atxilotu du, bere sei urteko alabarekin Euskal Herritik 700 bat kilometrotara zegoenean.

Senideei zuzendutako beste eraso bat da gaurkoa, dispertsioak ereindako bebesgabetasunaren lurzoruan izateko aukera duen erasoa hain zuzen ere. Bereziki larria da gainera adin txikiko bat, bere alaba, hau dena bizitzera behartu izan dutenean. Ume honen eskubideak ez al dira beste edozein umerenak bezain errespetagarriak?

Dispertsioak eraman ditu Alacanteraino Nagore eta bere alaba egun osoko bidaian, eta justifika ezina da epaile baten zitazioaren izenean pertsona bat atxilotzea, epailaren aurrean aurkezteko komunikatzearekin nahikoa zenean. Are gehiago komunikabideetan zabaldu bezala duela 22 urteko zerbaiten harira omen denean. Asteburuan izateak gainera egun bi komisaldian pasatzera behartzen du, erabat zentzugabea ez bada sufrimendua hareagotzearen logikatik aplikatzen dela.

Alacanten, etxetik urrun, umea hau guztia bizitzera behartuz erabat ekidingarria zenean. Zer bilatzen ari dira senideen kontrako indar gehiegikeria guzti honekin? Noiz bukatuko da eskubide guzti hauek bideragarri egiten dituen dispertsio politika?

Etxerat elkartetik senideen kontrako jazarpena berehalakoan bukatzea exijitzen dugu. Ikuskizun neurrigabe eta krudela izan da hau; zentzugabekeria itzela.

Horregatik guztiagatik, Etxerat elkarteak, momentu latz hauetan, erabateko babesa eta elkartasuna eskaini nahi die Nagoreren senide eta lagunei.

Etxerat elkartea

 

JON TELLETXEAREN IRAKASLEEK BERE ESPETXERATZEA SALATZEN DUTE

Jon Telletxearen 27 irakasle ohiek idatzitako prentsa oharra:

Somos profesores/as y exprofesores/as de Jon Telletxea y como profesores/as tratamos de hacer un seguimiento responsable y un análisis de las cosas que le suceden a nuestro alumnado, sobre todo si entorpecen o dificultan el proceso de enseñanza-aprendizaje. Pensamos que el caso de Jon es especialmente grave y por ello queremos hacer pública esta reflexión.

Jon, junto a otros tres jóvenes, fue enjuiciado por unos incidentes ocurridos en la huelga general del 29 de marzo de 2012. Tras quedar anuladas varias acusaciones de la peticion de carcel inicial de 14 años, y tras un largo y fatigoso proceso de casi tres años, ha sido encarcelado, junto a otro joven (los otros dos jóvenes han sido absueltos), para cumplir la pena impuesta de 2 años y medio.

Todo el juicio se ha basado en la reconstruccion de los hechos realizada por la policía y no se ha presentado ni una sola prueba de la participación de estos jóvenes en los hechos.

Xalbador Eguna Urepelen

2014/10/18
2014/10/19

2014ko urriaren 18 eta 19an Xalbador Eguna ospatuko da Urepelen. Kantaldia, mahain-ingurua, bertsu saioa... Deiadar elkarteak eta Euskaltzaindiak egitarau aberatsa apailatu dute. Aurten gainera, omenaldi berezia eginen zaio Pierre Bordazarre "Etxahun Iruri" idazle, kantu eta pastoral egileari.

Egitaraua

Urriaren 18a, larunbata

  • 19:00 : Kantaldia : Transhumantzia. François Rossé eta Mixel Etxekopar, Urepeleko elizan.
  • 21:00 : Afaria. Mixel Etxekoparren kantuekin

Urriaren 19a, igandea

Esan, izan, Zangozan

2014/10/19

ESAN

logotipolemaArras ezaguna den euskal esaerak dioen moduan “Hizkuntza bat ez da galtzen, ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik”. Eta Zangoza eta bere inguruan, bere biziko garrantzia du euskararen erabilerak.

Hizkuntza bizia da, hizkuntza erabili egin behar den gauza da. Bernardo Atxagak bere artikulu batean, esan zuen moduan "Hizkuntza -dio Casablancako unibertsitate irakasleak- xaboiaren kontrakoa da: zenbat eta gehiago erabili xaboia, orduan eta urrituago eta xahutuago; hitzak, ordea, alderantziz, zenbat eta erabiliago orduan eta aberatsago".

Beraz, hitza biziko bada nahitaezkoa da errepika, nahitaezkoa da jendearen ahotan behin eta berriro egon dadin. Beraz, euskara biziko bada, nahitaezkoa da esatea. Arabiar jakintsu batek ere hala adierazi omen zuen: "Hitzaren iturriak isuri egin behar du bere ura, gastatu eta alferrik galdu egin behar du bere ura". Zangozan eta bere eskualdean, euskara erabili egin behar dugu, esaten dugunean, jendeak entzun egiten duelako, eta euskara besteengana iristen delako. Esaten dugunean, gizartean euskarak bere lekua egiten du, eta horretarako gure lehen hitzak beti euskaraz izan behar du.

Esaten dugunean, entzuleari eragiten ari gatzaio, euskara ikasteko beharra sentiaraziz, euskara ulertzeko grina piztu araziz, euskara errespetatu araziz. Esan dezagun, esan diezaiogun, esan diezaiozu eta esatera bultzatuko ditugu, diegu, diogu...

IZAN

Aldaketarekin bat egiten duten langilez bete da Labrit

Ekitaldiaren protagonistak LABek lantokiz lantoki duen ordezkaritza eta afiliazioa izan zen, hauek baitira aldaketaren benetako motore. Honela, Zerbitzu Publikoak, Zerbitzu Pribatuak eta Industriako Federazioetan kokatutako 200 enpresa baino gehiagotako ordezkariak blokean atera ziren oholtza gainera, azken urteetan izandako lorpenetako batzuk azalduz: sektore publikoaren defentsa, entxufismoaren kontrako borroka (Iruñeko Udala), Donapeako expolioaren gelditzea, jardunaldi murrizketa (Altsasuko hirugarren adineko egoitza), enpleguaren sorrera (Argal), blindajearen bidez lan erreforma bertan behera uztea (Dornier, ISN), ETTak sartzen ez uztea (TRW), aukera berdintasuna (KYBSE), kaleratzeak bertan behera uztea (LEDR), kontratazio berrientzako lan baldintzen berdintzea (Norton)...

Hamaika urteotako babesa eskertu dute Egunkaria-ko auzipetu ohiek

Egunkaria-ren Alde elkartek antolatuta, eskertza ekitaldi jendetsua egin dute Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean.

Jon Urbe, ARP Hamaika urteotako babesa eskertu dute Egunkaria-ko auzipetu ohiek

Jende ugari batu da eguerdian Andoainen, Martin Ugalde Parkean. Egunkaria-ren Alde elkarteak eskertza ekitaldi ireki bat antolatu du, eta auzipetuta egondakoez eta langile ohiez gain, politika, kultura eta euskalgintzaren arloko hainbat ordezkari izan dira.

Juan Mari Torrealdaik auzipetu ohiak egin ditu adierazpenak. Adierazi duenez, "egun handia" da beraientzat. "Zama handia" kendu dute gainetik, "guk, gure familiek, ingurukoek". "Eskerrak ematerakoan, beti labur" geratuko direnaren jakitun, Egunkaria auziaren harira gizarteak adierazi duen giharra "eredugarria" izan dela nabarmendu du: "ez dugu inoiz ahaztuko".

Zazpiak Bat eguna

2014/10/18 11:00

ZazpiakBatEguna

Larunbat honetan 'Zazpiak Bat' eguna egingo dute Oiartzunen, Oarsoaldearen eta Zuberoaren arteko harremanak indartzeko xedea duen ekimena. Biharko ekitaldietan, Mertxe Aizpurua Udalbiltzako lehendakariak hartuko du parte. Zazpiak Bat Harreman Sareak bultzatutako ekimena da, Oiartzun, Pasaia, Orereta eta Lezoko udalek antolatuta Alozeko ikastolarekin elkarlanean. Urtero burutzen da, Oarsoaldeko edo Basabürüko udalerri batean, eta aurten Oiartzunen egingo dute. Zuberoarekin harremanak estutzeaz gainera, Alozeko ikastolari laguntzeko baliatzen da egun hau.

Honako hau da larunbaterako prestatu duten egitaraua:

• 11:00etan, ongietorria Haurtzaro ikastolako aparkalekuan. Ikastola ezagutuko dute.
• 13:00etan, harrera, udaletxeko areto nagusian.
• 14:00etan, herri bazkaria Kontzejupean.
• 17:30ean, Alozeko dantzarien eta abeslarien ikuskizuna Doneztebe plazan.
• 18:30ean, eguna bukatzeko, dantzaldia.

Berriozarren UPN LOMCEren errebalidekin hasi da

DESOBEDITZEKO PRESTATU GAITEZEN!

LAB berriozarko ikastetxean gaurGaurkoan, urriaren 16an, Sortzenek eta LABek jakinarazi dutenez, Nafarro Garaiko gobernuak LOMCEren aplikazioa gauzatu ahal izateko probetan dabil jada Lehen Hezkuntzako heziguneetan. Dekretu curricularrak eta LOMCE aplikatzeko beharrezkoak diren berregokitzapenak gauzatzen dago Hezkuntza Delegaritza (Iribasen agindupean) azkar, anker eta isilpean.

Nafarroa Garaiko gobernuak LOMCEren aplikaziorako tresna guztiak martxan jartzea nahi du lehenbailehen. Gaurkoan Sortzenek jakinarazi du Berriozarko lehen hezkuntzako eskolako laugarren kurtsoko ikasleek LOMCEren balizko lehenengo errebalida izango den proba piloto bat egin behar izan dutela. Jakinarazi denez, probaren ezagupena gobernutik bi eguneko tartearekin besterik ez da egin eta momentuz publiko egin den lehenengo kasua izan da gaurkoa, baina seguruenik eskola gehiagotan egiten arituko da UPN.

Gobernuan argi du aurtengo ikasturtean posible den heinean LOMCE aplikatuko duela. Hala ere, isilean aplikatzen daude, hezkuntza komunitatearen eta herritarron kontrakotasun irmoa jasotzeko beldurrez.

UEMAk administraizo publikoko lanpostuei hizkuntza eskakizuna ezartzeko eskatu du, Nafarroako Parlamentuan

UEMAko ordezkariek agerian utzi dute hizkuntza eskubideen urraketa sistematikoa dela Nafarroan. “Legeakdioena Nafarroako Gobernuak ez du betetzen. Hor dira Behatokiaren, Arartekoaren edota Europako Kontseiluaren txosten ugari. Bistan da Nafarroako Gobernuak Legearen irakurketa murritza eta atzerakoia egiten duela. Dekretu bidez legearen garapena murriztu nahi izan da, eta erabakiak bultzada politiko bati erantzuten dio, eta ez inolako irizpide teknikori.”

Jon Abrilek gogora ekarri du UNESCOREN mapan euskararen egoera “zaurgarria” dela. Udalerri euskaldunek ikuspegi soziolinguistikotik daukaten “garrantzia” nabarmendu du. “Arnasguneak babesa eta diskriminazio positiboa behar dute. Gure herriak (Bera, Leitza…) behar beharrezkoak dira Nafarroako euskara gal ez dadin. Hori bermatzea dagokigu. Nafarroan, ordea, kontrakoa egiten da.”

Egoera hau gainditzeko, eskualde euskaldunenetan lanpostuguztiak elebidunak izan daitezen eskatu dute UEMAko ordezkariek. “Lehentasun eman behar zaie herri euskaldunenetako osasungintzako langile eta liburuzainei: jendaurrean dauden mediku eta pediatrak, Emakumeen Arretarako Zentroetako profesionalak, eta liburuzainak.”

VI. Euskaraz BIZIkleta martxak Iruñerria zeharkatuko du

2014/10/18 10:30

VI. Euskaraz BIZIkleta Larunbatean egingo da, 10:30etan Errotxapeako Errotaberri elkartetik abiatuta. Herritarren eskaerak betetzeko galdegingo diote udalari.

Larunbatean VI. Euskaraz BIZIkleta martxa ospatuko da Iruñerrian. Udalak herritarren eskaerei entzungor egiten dienez, "udalarekiko harremana euskaraz nahi dugu!" aldarrikatuko dute ibilbide osoan zehar. 10:30etan Errotxapeako Errotaberri elkartetik abiatuko dira eta Iruñeko udaletxe plazan amaituko dute 13:00ak aldera, ahalik eta txistu ozenena eginez. Aldarria ahalik eta ozenen entzun dadin, bertan parte hartzeko deia egin dute.

Aspaldi ekion zioten "Udalak eta biok, euskaraz" dinamikari. Zehazki, martxoaren 15ean batu zituzten eskaerak estreinakoz. 140, hain zuzen. Bost egunen buruan erregistroan aurkeztu eta udalaren erantzunaren zain egoteke, dinamika sozializatzen jarraitu zuten.

Eskaerak erregistratu zituztenetik ia hiru hilabete betetzear zirela, isiltasun administratiboaren aurrean, ekimena egin zuten Txantreako Auzo-unitateko bulegoetan. Bertako erabiltzaileekiko harremana gaztelera hutsean dela salatu eta harremana euskaraz nahi zutela adierazi zuten.

Egunak pasa, egunak etorri, udalak isilik jarraitzen zuen ordea. Horren aurrean, eskaera gehiago bildu eta aurkeztu zituzten, udalaren jarrera “axolagabea” publikoki salatzeaz gain.

Android 5.0 euskaraz erabili ahal izango da

Ia urte bete ezer idatzi ez dugula blog honetan… urte oso bateko lanaren ostean, eta kasu zipitzik egiten ez zigutela ohartu ostean, proiektua in-pass egoeran zegoen. Azken aldian Librezalek bideratuta eta itzulpenak nolabait aprobetxatzearren, CyanogenMod 11 itzulpenetan berrerabili ziren adibidez. “Gutxienez, jakintza teknikoa duen erabiltzaileak instalatu ahal izan dezala!” pentsatu genuen… Baina atzo gauean iritsi zen sorpresa:  Android 5.0 (Lollipop) euskaraz ere izango dugula beste 15 hizkuntza berrirekin batera.

Orain arte behintzat, euskal komunitatean inork ez daki ez noiz, nola eta zergatik erabaki duen Google ahalguztidunak bere sistema eragile arrakastatsuan gure hizkuntza ere integratzea. Gure latak eraginik izango ote zuen? Edo agian CyanogenMod itzultzen hastea izan da detonantea? Ez dakigu. Ez dakigu beraz, guk hainbeste denboran eginiko ahaleginak balio izan duen. Gure itzulpenak erabili al dituzte Lollipop bertsiorako edo itzulpen profesionala kontratatu dute? Auskalo!

Egia esan horrek ez digu askorik axola eta lan honetan parte hartu duzuen guztioi zorionik beroenak eman besterik ez dugu!!

Gora zuek! Gaur ospakizun eguna da!

URRIAK 17a POBREZIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

2014/10/17

POBREZIARI MUGA JARRIZ, ERALDAKETA SOZIALA GAUZATU!!!

Hurrengo urriaren 17an, pobreziaren aurkako mundu mailako eguna ospatzen da. Miloika pertsona gara munduan, prekarietate, pobrezia eta miseria egoeretan bizi garenak. Elite ekonomiko eta politikoek herritar sektore zabalen aurkako menderatze eta esplotazioaren ondorioz, munduan zein euskal herrian ere, pobrezia eta prekarietatea areagotuz doaz langile klasearen eta herritar sektoreen artean. Datuak eskandalugarriak dira, 4 estatu batuarrek elkarrekin, 600.000 miloi biztanletik gora dituzten 42 estaturen BPGa baino ondasun haundiagoa dute. 1960an munduan, pertsona aberats 1 zegoen beste 30 pobre ziren bitartean; egun, portzentai hori, 1-80koa da, 1.200 miloi pertsonek elikadura gabeziak dituzte eta 2.200 miloik eraren bateko pobrezia pairatzen dute. Herrialde txiroen kopurua haunditu egin dela diote gizateriaren garapenaren inguruko azterketek. Beraien kokapena eta bestelako desabantailez gain, duten egitura ekonomiko, politiko eta sozialek, FMIak, Banku mundialak edota Europear banku zentralak diseinatutako garapenerako erronkak gainditzerik ez dute izan. Egoera hau ez da soilik garatu gabeko herrialdeetara mugatzen..., Europar Batasunean, langileak pobre potentzialtzat gaituzte, honela ulertzen delarik 80 miloi pertsona baino gehiago pobrezia mugaren azpitik bizitzea, eta euskal herrian 900.000 pertsona baino gehiago muga horren azpitik egotea, hau da 3tik 1!

Kolpistak Euskal Herritik kanpora! Gora Venezuelako Iraultza Bolivartarra!

Askapenatik mezu honen bitartez ostegunean Luis Ugaldek, chavismoaren aurkari 2002ko Estatu Golpea gauzatu zutenei bere bedeinkapena eman zienak emango duen hitzaldiari gure mespretxua adierazi nahi diogu. Ildo berean bereziki salatu nahi dugu, Sabino Arana Fundazioaren konplizitatea eta baita ordezkatzen duen alderdi politikoaren ardura ere.

argDatorren osteguna, urriak  16 arratsaldeko 19:00etan Sabino Arana fundazioak hitzaldi bat antolatu du, "La situación politica actual en Venezuela" izenburupean eta Luis Ugaldek emana. Berau, euskal jatorriko apaiz jesuita da eta Andres Bello Unibertsitate katolikoaren zuzendari ohia (Ucab, Deustuko Unibertsitatearekin senidetua).

PNVtik gertuko fundazio honek, euren web gunearen bitartez Luis Ugalderen gaineko xehetasun zenbait eskaintzen ditu; bere ohorezko ibilbide profesionala goraipatuz, baina Venezuelaren inguruan hitz egitera datorrenaren gaineko berebiziko zenbait informazio ilun ezkutatuz.

Izan ere Luis Ugalde bera izan zen 2002ko martxoan bitartekari lanetan aritu eta publikoki bedeinkatu zuena enpresari, komunikabideen buruzagi, nahiz politiko eta militarren arteko ituna. Hain zuzen,  Venezuelan 2002ko apirileko Estatu Kolpea eman zutenak hilabete beranduago. Beraz egunotako bisitaria ez da chavismoaren aurkari soil bat, kolpista bat baizik. Demokratikoki herriak aukeraturiko gobernuaren aurka altxa zenetariko bat.

Ziburuko ikastolaren alde manifestazioa

2014/11/08

Azaroaren 8an egingo da, Ziburun. Eraso honi komunitate gisa erantzuteko deia egin dute. Ez gara espaloitik jaitsiko!

Ziburuko ikastolaren alde manifestazioa deitu dute

Guy Poulouk, Ziburuko ikastolak eta Seaskak egindako proposamenak ezeztatu ostean, manifestazio bat antolatzea erabaki dute arazoaren 8rako: “azaroaren 8an, auzapezak eta bere udal gehiengoak entzun beharko dute ziburutarrek ikastola bat nahi dutela Ziburun”, esan du Indok.

Laida Mujika ikastolako lehendakariaren arabera, gurasoentzat “aterabide bakarra” ikastola Zokoako eremura mugitzea da. Azken asteetan Seaskako ordezkariak eta Kaskarotenia ikastolako ordezkariak bi aldiz bildu dira, “diskrezio osoz” atertabide bat bilatzeko asmoz, baina Poulou auzapezak eta Dubarbier hezkuntza arduradunak, “helburu bakar bat dutela” adierazi du Mugikak, “ikastola erdigunetik urruntzea”.

Izan ere, auzapezak, Ikastola Olhetako bidea kokatzen den Zaldi Xurito eraikinen atzean dagoen gune batera mugitzera proposatu die, “autobidetik ahal bezain hurbil” non egunero, “34.000 berebil pasatzen direnean eta 9000 kamioi” azaldu du Mugikak.

FORUZAINGOAK BESTE PERTSONA BAT AUZIPERATU DU KALTE DELITUAGATIK CASTEJONEKO MUSEOAN EGINDAKO AHTREN AURKAKO EKINTZA BATEN KARIETARA

2014/10/17 10:00
Iruñeko auzokide batek Urriaren 17an Nafarroako Probintzia-Auzitegian deklaratuko du. Tuterako bizilagun bati bezala, aurtengo martxoaren 15ean Castejoneko Tren Museoan buruturiko AHTren aurkako protesta ekintza baten karietara kalte delitua egozten zaio. Mugitu! Mugimenduak dei egiten du Probintzia-Auzitegiaren aurrean, Urriak 17an 10etan, burutuko den sostengu elkarretaratzera. AHTren aurka desobedientzia aldarrikatzen duen Mugitu! Mugimendutik AHTren aurkariak kriminalizatzeko beste saiakera baten berri eman nahi dugu. Zehazki, bigarren pertsona batek, kasu honetan Etxabakoitzeko (Iruñea) auzokide batek, jasotako zitazio judizialaz dihardugu. Foruzaingoak iragan den martxoaren 15ean Castejoneko Tren Museoan burututako AHTren aurkako protesta baten karietara kalte delitua egozten dio. Irailaren 2an Tuterako bizilagun batek ere gertakari berdinengatik kalte delitua egotzita inputatu gisa deklaratu behar izan zuela gogorazten dugu. Pertsona horrek Foruzaingoak ez zuela identifikatu eta gertakizunen egunean Castejonen ez zegoela deklaratu zuen. Izan ere asteburua Orion pasa zuen eta ondorioz, protesta horretan egotea ezinezkoa zuen.

Syndicate content