Skip to Content

Mobilizazioa “Euskal Herriaren eskubideen alde”

2010/08/27 12:30

Herritar talde batek Aste Nagusiko ostiralerako “Euskal Herriaren eskubideen alde” lelodun manifestazioa deitu du gaur goizean. Kezka agertu dute espainiar eta frantziar nazionalismo baztertzaileek Euskal Herriaren oraina eta geroa ukatzen dutelako. Madrilek eta Parisek soilik onura ateratzen duten egungo blokeo egoera atzean utzi nahi dutenak herri honen gehiengoa direla argi izateaz gain, Euskal Herrian masa kritiko zabal bat dagoela eskubideen defentsan urratsak emateko azpimarratu dute. Manifestazioa ostirala 27an abiatuko da Zabalburu plazatik eguerdiko 12:30etan.

Herritar talde abertzale batek agertu du eguerdian komunikabideen aurrean. Bertan salatu dute etorkizuna libre erabakitzeko euskal herritarrek duten eskubidea ukatzea dutela helburu, bai Madrilek bai Parisek.

Gazte Eguna Goizuetan

2010/08/13 12:00

Amabirjin jaiei hasiera emateko herriko gazteok egun osoko egitaraua osatu dugu aurten ere. 2005ean lehenengo aldiz antolatu zenetik, jaietako egitarauean ederki finkatu da Gazte Eguna eta ez dugu dudarik egiten aurtengoak ere arrakasta izango duela herriko gazte eta gazte ez direnen artean.

Hainbat ekitaldi izango ditugu egun osoan zehar eta beraz, animatu ostiral honetan Goizuetako jaiei hasiera emango dien Gazte Egunera! Ahaztu gabe besarkadarik beroena aurten herriko festetan izango ez ditugunei, eta batez ere, herritik urrun bahituta daukaten Iñigori!

Jaiak bai, borroka ere bai! Jaiak herritik herriarentzat!!

AHTen aurkako britaniar bira

AHTen aurkako Bira britaniarra hastear da - dagoeneko leku eta data batzu konfirmatuak daude eta ... beste batzu deusestatuak

Britaniar handian dauden AHTen aurkako ekitzaileak irletan zehar bira bat hastear daude.

Zenbait data eta lekuak oraindik konfirmatzeko daude baina oraingoz bira irlandan hasiko da:

Alde Zaharreko Jai Batzordearen prentsa oharra

Festa garaian gaude, jadanik, eta 2010eko San Fermin Txikiak zein hurbil dauden ikusita, Alde Zaharreko jai batzordeak baditu zenbait hilabete elkartzen hasi zela, ahal bada, aurreko urteetan baino jai parte hartzaileagoak, herrikoiagok eta hobeak egiteko.

Azken urte hauetan, udalak guk jai herrikoien alde egindako lanari oztopoak jarri baino ez du egin, baina  komunikazio arinaren garrantziaz jabeturik,   Batzorde honek bi instantzia sartu ditu Kultura eta Babes Zibila saileko teknikariekin bilera bat eskatzeko, aurreko urteetan izandako arazoak gainditzeko asmoz.

Udalak, ordea, ez die eskaera hauei erantzun ere, eta Nafarroako Arartekoaren beraren gomendioak ere bazter utzi ditu.

Hala ere Jai Batzordearen lana aurrera doa, eta hemendik dei egiten diogu Auzo guztiari gure jaien antolaketan eta defentsan parte hartzeko.  Hori dela eta, auzokideak, dendariak, ostalariak, txikiteroak, kultur taldeak eta abar konbidatzen ditugu, datorren ostegunean, hilak 12, 20:00etan, Auzoenean (Aldapa karrika 3) izango den batzarrera. Bertan guztiok izanen dugu ekarpenak non egin.

Etxeratek Euskal Herriko hondartzak elkartasunez bete ditu

Beste urte batez, gure herriko hondartzetan hainbat ekimen eta mobilizazio burutu ziren gure senide eta lagun preso politikoen egoera salatzeko. Argazkiak barruan.

Abuztua, opor eta hondartza garaia askorentzat. Abuztua, bidai eta bisita garaia guretzat. Euskal preso politikoen senide eta lagunentzat ez da oporrik. Espetxeratuak dauden gure ahaideen eskubideak etengabe baitira zapalduak. Horregatik, beste urte batez, egoera hau salatzeko Euskal Herriko hondartza eta kosta eremuetara gerturatu gara gaurkoan ere.

Sakabanaketak indarrean jarraitzen du, Bizi Osorako Zigorra aplikatzen jarraitzen dute, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak ere ez dituzte askatzen. Senide eta lagunon kontrako jazarpena ere gero eta handiagoa da. Katxeo umiliagarrien saiakerak, ehunaka aurrez aurreko galdu dira azken hilabetetan, zigorrak edota kontrol zorrotzak espetxeetako atarietan. Hori da gure eguneroko ogia.

LABek Venezuelako herriari eta Gobernu Bolivariarrari bere babesa adierazi nahi die

LABek Kolonbiako Uriberen Gobernuak Venezuelako Gobernu aurrerakoi eta bolivariarraren aurka hasi berri duen gezur kanpaina salatu nahi du.

Uriberen gobernuak, zeina bere agintaldia bukatzetik egun gutxitara dagoen, ez zukeen kanpaina hau hasiko Estatu Batuetako gobernu inperialistaren sostengua izango ez balu. Estatu Batuen azken helburua Kolonbia "Hegoamerikako Israel" bilakatzea da, honela Ameriketako Herri eta Nazio ezberdinak zelatatu, eta behar izanez gero, erasotzeko ere. Gogoratu beharra dago Ameriketako Herri hauetariko asko gobernu aurrerakoi eta askatzaileen gidaritzapean daudela gaur egun.<

Uribe Kostako Martxa "Gazte borrokaz, Uribe Kosta eraiki"

2010/08/17
2010/08/19

Irailaren 17, 18 eta 19an burutuko da aurtengo Uribe Kostako Martxa, "Gazte borrokaz, Uribe Kosta eraiki" lemapean. Erandion hasi eta Plentzian amaituko da martxa, eskualde osoa independentziaren aldeko gazte olatuaz buztiko duelarik.

Ibilaldi soil bat izatetik haratago, asteburuan zehar martxan parte hartuko duten gazteek gaur egungo sistema kapitalista patriarkalaren aurrean euskal gazteriak duen aukera posible bakarra independentzia dela irudikatuko dute.

Egitaraua:

Ostirala:

  • 18:30 Harrera ekitaldia (Erandioko metroko plazan)
  • 19:30 Palestinaren inguruko hitzaldia (Leioako Boulebarrean)
  • 21:00 Afaria
  • 22:00 Drogen inguruko solasaldia

Larunbata:

Espekulazioaren aurkako manifestazioa Ziburun

2010/08/07

Xiberoko espekulazioaren aurkako kolektiboak, manifestazioa antolatu du larunbatean Ziburun. SEGI gazte erakundeak, Euskal Gazteriari deia luzatu nahi dio, bertara hurbildu eta egoera gogor salatzeko.

SEGIren oharra:

Larraineko espekulazioaren aurkako kolektiboak, manifestazioa antolatu du larunbatean Ziburun.

Laborari batek bere lurrak galtzeko arriskua du, dirudun batek bere atseden etxea izan dezan bertan. Beste behin ere, argi gelditu da espekulazioaren eta bigarren etxebizitzen arazoa. Lurra lantzen duenak ez du gehiago eskubiderik, diru gehien duenak agintzen du.

Lurraren eta etxebizitzaren espekulazioak eta bigarren etxebizitzek geroz eta bortitzago hondatzen dute gure herria; ezin jasana bilakatua da. Gu, amalurra eta kontsumitzailea errespetatzen dituen laborantza iraunkor baten aldekoak gira, etxe-ekoizpenean oinarritua.

Biharko Euskal Herria elkartasunean eraiki behar dugu eta horretarako auzolana da bidea. Larraineko gertakarien aitzinean, Euskal Herri osoari dagokio erantzutea.

Askatasunaren alde, jai herrikoiak!!

Euskal herrian eskubideen murrizketa etengabea pairatzen dugu, estatuek ez gaituzte herri gisa onartzen eta herri honen kontrako erasoak gero eta larriagoak dira. Salbuespen egoeran bizi gara, adierazpen, manifestazio, biltzeko… eskubide guztiak urratuak ditu Euskal Herriak, neguan eta udan, eta herri honen eskubide guztien urraketak non nahi ematen dira, oraingoan estatuan eroso bizi nahi dutenen eskutik dator herritarren kontrako eraso zahar berri bat…

Gazte Eguna Mutrikun

2010/08/07

Egun, Euskal Herriaren eskubideak zapalduak direla agerikoa da. Ez dira soilik ordea herri baten eskubideak zapalduk, gaur egun, euskal herritarren eskubideen errespetua ere ez da bermatzen. Eta guzti horren ondorioz da egun Euskal Herrian sortu den aldaketa nahia.

Ezin dugu ahaztu, ordea, aldaketa hori norabide bitan eman daitekeela. Etsaiak, gizartearen asimilazio estrategia baten bitartez, gaur egun bizi dugun eskubide urraketarekin jarraitzea du helburu, haien poltronak mantenduz, eta horren ageriko dira haiek sortutako krisi hau gainditzeko jartzen ari diren bitartekoak. Gazteok benetako aldaketa baten aldeko aldarrikapena egin beharra daukagu.

Bergarako udaletxea "lurperatu" dute AHTaren obren aurkako protestaldian

Ehundaka pertsona bildu zen atzo (larunbata, 2010eko uztailak 13) Bergaran, AHT-ren obretara egindako martxan. Ondoren, bidean lurra eta bertako zuhaitzak bildu zituzten eta udaletxeko plazan jarri zituzten iluntzean, hormigoiaren diktaduraren aurrean lurren berreskurapena sinbolizatuz.

Txorierri Busturialdea eta Uribe Butroiko gazte martxa

2010/08/04
2010/08/06

Txorierri, Busturialdea eta Uribe Butroiko gazte independentistok, egunez egun errealitate ezberdin bati aurre egiten diogu herri eta sistema bati alternatibak eraikitzeko.

Hala ere, guztiok helburu bera daukagu udako gazte martxa honetan: gure arteko elkar ezagutza, herrien arteko elkarlana, aisialdia bizitzeko beste eredu bat, elkarrengandik ikastea eta egunez egun eraikitzen ari garen herriarekiko konpromezua eta maitasuna lau haizetara zabaltzea.

Helburu hauek egi bihurtzeko, egitarau zabaleko gazte martxa antolatu da: sozioekonomiaren inguruko hitzaldia; jolasak; errepresioaren inguruko eztabaida; bertsolariak; egungo egoera politikoaren hausnarketa; jatorduak; natxituko gazte eguna; gai ezberdinen inguruko mahainguruak,.... eta nola ez!Martxa!

 

Zutik Euskal Herria Boiseko euskal jaian aurkeztu da

Aurten bost urtean behin ospatzen den Boiseko jaialdian ezker abertzaleak plazaratutako Zutik Euskal Herria adierazpenak bertako jendartearen onespena hartu du. Jaialdian Gernikako ezker abertzaleko Jesus Mari Alberdi zinegotziak bertako eragileekin eta hango ordezkariekin hainbat bilera izan ditu, ezker abertzaleak emandako eztabiadaren azalpenak eta abian dagoen prozesu demokratikoaren nondik norakoak azaldu dira. Horien artean bertako senatari izandako Pete Zenarruzarekin izan zuen bilera, horrez gain Boiseko alkate den Dave Bieterrekin ere izan zuen hartu emana.

Hartu emanetan, Euskal Herriak bizi duen egoera politikoaren nondik norakoak eztabaidatzeaz gain nazioartearen paperaz ere hitz egin zen, Jesus Mari Alberdi gernikako hautetsia izatean, Euskal Herriko Instituzio nazionalaren, Udalbiltzaren kontrako epaiketaren inguruan ere mintzatu ziren, bi horien izenean Udalbiltzako auzipetuenganako elkartasuna adierazi zioten.

Euskal Herriko errepideak Euskal Presoen Euskal Herriratzearen aldeko aldarriaz bete dira

ARGAZKI GALERIA

Urtero Etxerat elkarteak antolatzen dituen Udako Ekimenen baitan, gaur larunbata, ehunaka eta ehunaka lagun bildu dira Euskal Herriko errepideetan Euskal Preso Politikoen eskubideen defentsan. Presoen Euskal Herriratzearen aldeko banderolak, zubietan jarritako pankartak eta ikurrinak izan dira nagusi. Deskantsu guneetan ere lau hizkuntzetako eskuorriak banatu egin dira. Gure senide presoei aplikatzen zaien espetxe politika kriminalarekin amaitu eta Euskal Herrian dagozkien eskubideen jabe egon daitezen izan dira ekimen honetako aldarri nagusiak.

Euskal kulturaren besta Baionan

2010/07/30
2010/08/01

Euskal kultur erakundearen eta Baionako Herriko Etxearen arteko partaidetza baten karietara, hainbat hitzordu berezi antolatuak dira Baionako besten denboran. Euskal kantu eta musika kontzertu handi batekin uztailaren 30ean, ostiralarekin.

2010eko Baionako Bestendako (uztailaren 28tik abuztuaren 1era), Baionako Herriko Etxearekin izenpetu partaidetza hitzarmenaren karietara, Euskal kultur erakundeak euskal artistak agerian ezarriko dituen musika programazio bat apailatu du.

Horrela, urtero, Euskal kultur erakundeak proposaturik, bertsulari batek Baionako besteei hasiera ematen die. Aurten, Ximun Cazaubon bertsulari gazteak kantatuko du Herriko Etxeko balkoinetik uztailaren 28an 22:00ak aitzin (ikus bertsoak).

Azken ostirala, presoen eskubideen aldeko mobilizazioak burutuko dira herri eta auzoetan

2010/07/30
Euskal preso politikoen eskubideen aldeko ekimenak burutuko dira gaur Euskal Herriko hainbat herri eta auzoetan. Hilero burututako ekimen jendetsu honetara joateko dei berezia egiten dugu Etxerat elkartetik.

Azken Ostiraleko irakurgaia:

UDALBILTZAREN KONTRAKO EPAIKETAREN LEHENENGO SAIOEN BALANTZEA

Amaitu dira uztaileko lehenengo lau saioak, eta irailaren 13an jarraituko du Espainiako Auzitegi Nazionalean Udalbiltzaren eta bertako hautetsi edo eta langile ziren 20 pertsonaren kontrako ahozko epaiketa (Miram Campos prozesu honetatik kanpo geratu da, epaitua izan baita dagoeneko, eta Xarlo Etxezaharreta ez dute momentuz epaituko, ez baita auzitegian azaldu). Gogoratu behar da ministerio fiskalak 10 eta 15 urte bitarteko espetxe zigorra eskatua duela pertsona horien aurka, eta Dignidad y Justicia elkarteak 15 eta 23 urte bitarteko zigorrak.

MANIFA GASTEIZEN

2010/08/07 18:30

Abuztuaren 7an Gasteizen, arratsaldeko 6:30ean MANIFESTAZIO NAZIONALA antolatu dugu""Inposaketaren aurrean, guk geurea". Nazio bat, selekzio bat" lelopean. Guztiok manifara!!!.

Prentsaurrekoa eman dugu horren zergatia azaltzeko. Hemen esandakoa:

Euskal Herriko selekzioen ofizialtasuna herri honen gehiengoaren aldarrikapenetariko bat dela ageriko baieztapena da. Inkesten emaitzen adierazpenen gain, aktiboki herri honek erakutsitako aldarrikapena izan da. Manifestaldiez gain, azkeneko adierazpen esanguratsua hilabete honetan bertan Tourra Tourmalet (Pirinioetan) euskal zaletuek emanikoa izan da, bertan, milaka herritarrek Eusko Jaurlaritzako saiakera espainolizatzaileari emandako erantzun txalogarria horren adibide dugularik. Errealitatea hau izanda, euskal kirolari, zaletu eta herritarren eskubideak zapalduz jarraitzen dute.

GREGORIO ROJOK ETA PNV-PSOE KOALIZIOAK, CAJA VITAL KUTXA ZUZENTZEAN ERAKUTSI JARRERA KRITIKATZEN DUTE LABeko KONTSEILARIEK

Caja Vital Kutxako zuzendaritza, dimisioa aurkeztu duen Rojo jaunak (PSOE), lehendakari gisa eta Guerenabarrena jaunak (PNV) lehendakariorde gisa partekatutako zuzendaritza, guztiz kaltegarria gertatu da herritarrentzat eta langileentzat, Kutxako ezarleen gehiengoarentzat alegia.

Horren adierazgarri LABek, enplegua erregulatzeko espedientean, langabezian, konkurtso-lege egoeran... dauden langileei lagundu nahian egin dituen proposamenak etengabe arbuiatu izana dugu.

Zehaztearren, LABeko kontseilarien proposamena Caja Vital Kutxak langabezian edota enplegua erregulatzeko espedientean leudekeen eta erakunde honi etxebizitza erosteko kreditua eskatu dioten pertsonei hileko 150 eurorekin laguntzean zetzan.
Proposamena honi gauzagarria deritzagu, erakundeak aitortu dituen mozkinak zenbatekoak diren ikusita eta aldarrikatzen duten "gizarte-bokazioarekin" kontsekuentea.

Hasi da AHTren aurkako akanpada

AHTren aurkako akanpadan hasi da jendea elkartzen, eta abuztuaren 1era bitarte, Antzuolako herrian egingo da aurten kanpaldia.

Asteburuan hamarnaka lagun aritu dira akanpadaren azpiegitura lanak prestazten: jantokia eta bilgune nagusia herriko eskolan paratu da, eta kanpin-denak Laskurain izeneko bailara ederrean kokatu dira. Halaber, Antzuolako bizilagunek akanpadari egindako harrera ona eskertu nahi dugu.    

Montaketa lanak egitearekin batera, arratsaldetan batzarrak egin ditugu bildutako lagun guztien artean AHTren aurkako borrokaren inguruan iritziak trukatzeko eta herri mugimendu gisa dugun jarduera hobetu asmoz hausnarketa egiteko.

Beraz, jende guztiari animatu nahi diogu akanpadara hurbiltzeko eta egunez egun antolatuko diren ekimenetan partte hartzeko. Antzuolan egingo diren ekintzez gain, bestalde, datozen egunotan Angiozar eta Bergarara ere hurbilduko gara akanpadatik.

Gaur astearteko ekintzak:

Syndicate content