Skip to Content

Greba orokorra Hego Euskal Herrian

2013/05/30

kartelaELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT-LKN eta CNT sindikatuek eta 60tik gora eragilek maiatzaren 30erako greba deialdia egin dute eskubide sozial eta laboral duinen alde eta Euskal Herriarentzako eredu propio bat aldarrikatzeko. Honekin batera, Euskal Herrirako Eskubide Sozialen Gutunaren aldeko prozesua abian jarri dutela jakinarazi dute.

 M30 GREBA OROKORRA

Urterik urte gobernu ezberdinak, hartzen ari diren erabakiekin, krisi ekonomikoan sakontzen ari dira. Konstituzio erreformek, dekretutzarrek, oinarrizko legeek, murrizketek eta erreforma ezberdinek helburu bakarra daukate: aberatsek gero eta botere eta diru gehiago eskuratzea langileen pobretze orokorraren, langabezi masibo, eskubideen galera eta zerbitzu publikoen murrizketen bitartez. Neurri hauek, gainera, era guztiz antidemokratikoaz burutzen ari dira, inposaketa erabiliz, inposaketa delako modu bakarra herritarren kontrako eraso hauek burutu ahal izateko.

Honengatik, politika publikoen lehentasunak goitik behera aldatzea aldarrikatzen dugu eta Euskal Herriko gaur egunko instituzioei dei egiten diegu hori lortzeko beharrezkoak diren iniziatiba instituzional, politiko eta legislatibo guztiak har ditzatela.

Gora Venezuelako iraultza! Eraso imperialistarik ez

2013/04/19 20:00
Venezuelako eskuinak eragiten ari dituen liskarrak ikusita, Komite Internazionalistak, Euskal herriko beste gizarte mugimendu batzuekin batera, Apirilaren 19an, Ostirala, Bilboko Plaza biribilan arratsaldeko 20:00etan Venezuelako iraultza Bolibartarrarekin elkartasuna adierazteko egingo den kontzentrazioan parte hartzera deitzen du.

Apirilaren 14an, Igandea, hauteskundeak ospatu ziren Venezuelan, Chavezen heriotza gertatu zenetik hilabete batera. Hauteskunde kanpaina tentsioz beterikoa izan zen eta lehen momentutik oposizioak emaitzak ez onartzea erabakita zuen. Hauteskundeak amaitu ondoren, eta suposatzen zen bezala, Capriles lider duen oposizio burguesak iruzurra salatu zuen. Aitzaki hau erabiliz eskuin burgues eta faxista Astelehenetik martxan dabil heriotza, zapalkuntza eta zatarkeria probokatzen. Gogoratu behar da 8 lagun hil  eta CDIak, PSUVeko sedeak, etxe sozialak, irrati eta komunikabide komunitarioak erre dituztela.

Euskalherritik, guri egindakoak bezala sentitzen ditugu agresioak, mehatxuak eta lorpen bolibartarrak gelditzeko edozein erak eta sistema neoliberal eta faxistara bueltatzeko ahaleginak.

Denontzako ezkontza onartzekotan den mementuan homofobia handitu dela salatu du Aukeratzeko Askatasunaren aldeko Kolektiboak

Aukeratzeko Askatasunaren aldeko Kolektiboak Sexu berekoen arteko ezkontzaren legea eztabaidatzen ari diren honetan, gay eta lesbianen aurka karriketan sortu den bortizkeria eta jazarpena kezkagarritzat jo du Aukeratzeko Askatasunaren aldeko Kolektiboak. Herritarrak eta hautetsiak horretaz jabetzeko ekimena abiatuko du, kolektiboak eta bereziki horren barne de Les Bascos LGBT elkarteak. "Guztiontzako ezkontza" legeztatzen duen bozka heldu den asteartean onartu beharko luke Senatuatuak, horren ospatzeko elgartaratze alaia antolatu dute asteazken arratsaldean Baionako herriko etxearen aitzinean. Legearen kontra direnak ere antolatzen ari dira, "Manif pour tous" elkarteko kideek protestatzeko ekimen "sorpresak" eginen dituztela aitzinatu dute. Aldi berean legea Kontseilu Konstituzionalera pasatu aitzin maiatzaren 26an Parisen eginen den manifestaziora joateko deia zabaldu du.

Ertzain bat epaitu dute Kukutzaren hustean gazte baten aurka egiteagatik

maniAtzo goizean ertzain bat epaitu zuten Bilboko epaitegietan Kukutzaren hustean izandako istiluetan neska bat kolpatzea egotzita. Erasoa Ametzolan izan zen eta bideoan grabatu zuten lekukoek. Kukutzako Elkartasun Taldeak (KET) elkarretaratzea burutu zuen epaitegien aurrean. Haien esanetan “Ertzaintzako buruek epaitegiei eskainitako laguntza urria” izan da.

Marokoko kontsulatuaren ekimenaren irudiak jasotzen dituzten bideoak

Apirilak 17an, nazioarteko preso eta iheslari politikoen egunean, kontzentrazio bat burutu da Bilboko Moiua plazan "Munduko preso politikoak kalera!" lemapean.

Ondoren bi ekintzaile internazionalista kontsulatu marokoarrean zintzilikatu dira pankarta batekin saharar presoek bizi duten egoera larria salatu eta marokoar estatuaren jarrera errepresiboa eta espainiarraren utzikeria salatzeko.

Ver galería de fotos de la jornada de solidaridad

Bilbokobranka.info-k zabaldutako bideoa eta argazki galeria ikusi

Topatu.info-n albistea ikusi

Saharar presoen askatasuna galdegin dute preso politikoen nazioarteko egunean

ELEAK Mugimenduaren oharra datorren maiatzean ospatzekoa den ikustaldiaren aurrean.

Berriki jakin dugu Ekineko kide izateagatik kondenatuak izan ziren Iruñerriko 5 gazteek jarritako errekurtsoaren ikustaldia datorren maiatzean burutuko dela. Honen ostean, Auzitegi Gorenak sententzia berrestuko balu, 5 gazte hauek gartzelaratuak izateko arrisku larrian leudeke. Gogoratu beharko genuke, auzi honetan, 9 gazte izan zirela epaituak. Salbuespeneko auzitegia den Entzutegi nazionalak hauetariko 4 absolbitu zituen. Errekurtso honi aurre egin beharko dioten 5 gazteetatik 2 kartzelan daude gaur egun eta gainerako hiruak baldintzapeko askatasunean. Zoritxarrez, gazte hauek ez dira egoera hau pairatzen duten bakarrak. Euren militantzia politiko hutsagatik kondenatuak izan berri diren Donostiako gazteen kasua ezin dugu ahaztu.

Nafarroan bertan ere torturapean lortutako deklarazioak oinarri hartuta maiatzean epaitua izango den Antsoaingo gazte baten kasua dugu, oinarri bera baliatuz otsailean epaitu zituzten Burlatako gazteak sententzia noiz aterako zain daude oraindik eta beste gazte batek epaiketa izan zuen joan den astean. Guztira, Euskal Herri osoan 200 pertsona baino gehiago daude estatuak haien bizitzarekin zer egingo duen itxoiten. Honen guztiaren aurrean ezin dugu etxean geratu estatuak euskal gazteria bere ziega ilunetara eramaten jarraitzen duen bitartean.

Adi mobilizazioei, EZ DIEZAIEGUN UTZI!

2013-04-15 - Kontzentrazioa Iruñean, PPren egoitzaren aurrean

kon

Astelehenero bezala, arratsalde honetan, 63 pertsona elkartu dira Iruñean, PPren egoitzaren aurrean,

Euskal preso politikoak Euskal Herrian bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko, Hurrengo lelopekin:

“Euskal Preso eta Iheslariak Herrira”

“La dispersión mata”

Euskaltzale andana batu da Euskaraz Bizi Egunean

"Ez zaitez espaloitik jaitsi. Euskaraz bizi!" leloak jende ugari bildu du gaur Agoitzen. Goizetik hasita eta gauera arteko egitarau zabalarekin gozatu dute bertaratu direnek. Honat gaurkoan jazotakoaren kronikatxoa eta lehen balorazioa. Datozen egunotan izango dituzue irudi guztiak ikusgai. Bitartean, Facebook eta Twitter bidez konpartitutakoak ikusi ditzakezue.

Euskaltzale andana batu da Euskaraz Bizi Egunean

Heldu da apirilaren 13a, eta berekin batera, Euskaraz Bizi Eguna. Eguraldi hobezina lagun, euskaltzaleak apurka joan dira Agoitzera iristen. Goizeko 10:00etan hasi dira dianak herritarrei egitaraua hastera zihoala jakinarazteko. Ondoren, 10:30ean, txupinazoa bota da merkatu plazan.

Oraindik ere, zentsura ETBn

Iragan apirilaren 4an ETBko erredakzioan zentsura kasu bat eman zela salatu nahi du LABek. Eguerdiko albistegietan Ertzaintzak erabiltzen dituen «peloteroen» inguruko bideoetan polizia honen zuzendariak arma horiek arriskutsuak zirela onartzen zuela esaten bazen ere, arratsaldeko albistegietan jada datu garrantzitsu hori desagertarazi egin zen. Izan ere kanpotik dei bat jaso ondoren informazio murrizketa hori egiteko “eskaera” egin zitzaion eta arratsaldeko kazetari ebentualari.

Gogoratu nahi dugu 2010eko urrian hautsak harrotu zituela beste zentsura kasu batek, PSE-PPk jarritako albistegietako arduradunak kazetari bati informazio bat aldatzeko eskatu ziolako orduan ere. Gernikako Estatutuaren urteurrenaren testuinguruan PSE eta EAJren jarrerak azaldu nahi zituen bideoak. ETBko langileak mobilizatu, eta alderdi politikoek ere ekimenak eta galderak aurkeztu zituzten Gasteizko parlamentuan.

 

Hona hain zuzen ere eguerdi eta gaueko albistegietako bideoetan kazetariak irakurritakoaren pasarteak, euskaraz eta erdaraz, irakurleak berak ondorioak atera ditzan:

 

Gaur Egun, eguerdian:

Kaperan a Kapela

2013/04/13

Etchart ahizpak Kaperan a Kapela zikloko lehen hitzordua Hendaian

Apirilaren 13an, larunbatez, Kaperan a Kapela zikloaren 10. edizioa hasiko da Abbadiako behatoki gazteluan. Etchart Ahizpak amikuztarren pop-folk doinuak izanen dira nagusi Euskal kultur erakundeak, Hendaiako Hiriak eta Hendaye Tourisme turismo bulegoak antolatu kontzertu honetan.

Kaperan, a kapela zikloaren helburua, kantari ezagunei ala ezezagunei Abbadian aritzeko parada eskaintzea da, tokiaren filosofiaren arabera nolazbait. Izan ere, bere garaian, Antoine d'Abbadie-k bertsularien eta pilotarien sustatzeko lehiaketak antolatzen zituen.

Kultura ziklo honen 10. edizioa abiatzeko, Etchart Ahizpak bikoteak 2012an, Agorila disketxearekin atera Denbora lehen diskoa aurkeztuko du.

AHT EZ Herri-Bazkaria, Kanthoria eta Mugaldekoak kontzertua

2013/04/14

Datorren igandean, apirilak 14ean, Donostian AHTren aurka antolatutako igande-pasa atzeratzea erabaki dugu eta data berri batean ospatuko da.

Izan ere, Espainiako Entzutegi Nazionalak donostiako gazte mordoxka bat 2007an auzipetu ondoren, Auzitegi Gorenak behin betiko sententzia eman du; 2007an atxilotu zituzten segi-ko kide izatea leporatuta, 8 gazteren kontra 6 urteko espetxe zigorrak ezarri dituzte. Hori dela eta, elkartasun gune iraunkor bat sortu da bulebarrean, Aske Gunea deiturikoa, eta bertan egunero goizeko 9etatik arratsaldeko 8rak arte ekintzak egiten ari dira.

Hori dela eta, AHTren aurkako Igande-Pasa atzeratzea eta data berri batean ospatzea erabaki dugu. Eta igande honetan, berriz, gazteekin elkartasunean, eguerdiko 12'30ak aldera, bulebarreko Aske Gunean AHTren aurkako desobedientziari buruz bideo batzuk proiektatu eta AHTren aurkako borrokan jasandako errepresioaz batzar txiki bat egingo dugu.

Beraz,AHTren aurkako Igande-Pasaren data berria finkatzean, horren berri emango dugu; eta datorren igandean Bulebarreko elkartasun gunean egingo diren ekintzetan parte hartzera animatzen dugu jendea.

Apirilak 14 igandean, AHTren aurkako borrokaren aldeko Herri-Bazkaria eta Igande-Pasa egingo da Donostiako Kortxoenea Gaztetxean, honako egitarauarekin:

14'00etan: Ongi etorria 14'30etan: BAZKARIA: Entsalada, babarrunak eta Gatza-tarta

Errepresioari STOP

2013/04/11 19:30

grebaDeustuko eta Indautxuko hiru gazterentzat 42 urte baino gehiagoko espetxe zigor eskaera egin du Fiskaltzak, 2012ko martxoaren 29ko greba orokorrean izandako istiluetan parte hartzea egotzita. Done Petri plazan elkarretaratzea egingo du ostegunean Deustuko greba asanbladak, 19:30ean.

Deustuko greba asanbladak mobilizazioa deitu du biharko 2012ko martxoaren 29ko greban izandako istiluetan parte hartzea leporatuta hiru gazte bilbotarren aurka fiskalak egindako zigor eskaera errefusatzeko.

Asanbladak Urtzi Martinez eta Jon Telletxea auzokideak eta Aitor Fernandez indautxuarrarentzat eginiko espetxe eskaera -14na urtekoa bakoitzari- salatuko du bihar Done Petri plazan egingo duen elkarretaratzean (19:30).

Atxilotu zituztenean egin zuen moduan, grebalarien aurkako operazioa “muntaia poliziala” dela adierazi du asanbladak berriz ere. Beste eredu sozioekonomiko baten aldeko borrokan beren auzoetan duten inplikazioagatik atxilotuak izan zirela salatu zuen asanbladak ekainean.

Elkarretaratzearen ostean asanblada informatiboa egingo dute auzokideei auziari buruzko azken albisteen berri emateko.

 

Nazioarteko preso politikoen eguna

2013/04/17 12:00

kartelaNazioarteko preso politikoen egunean elkarretaratzeak izango dira Euskal Herriko hainbat hirietan

 Apirilaren 17an elkarretaratzeak burutuko dira Euskal Herriko hiri ezberdinetan nazioarteko preso politikoak gogoratzeko eta batez ere Saharako preso politikoen egoera salatzeko.

Bilboko ekimena, Moyua Plazan izango da eguerdiko 12etan eta Arrasatekoa herriko plazan izango da 18:00etan. Hauek dira lehenengo deialdiak, baina beste hainbat herrietan izango dira ere, eta horregatik konfirmatzen diren heinean horien berri emango dizkizuegu.

Zabaldu elkartasuna eta parte hartu!

Postala deskargatu eta preso politiko sahararrei idatzi

Munduko preso politikoak kalera!

Hamaika herri borroka bakarra!

LAB: «Herri honek ez du onartuko gure gazteak, gure oraina eta etorkizuna gartzelaratzerik»

Auzitegi Gorenak Donostiako 8 gazte independentistei ezarritako zigorra gogor salatu eta mobilizaziorako deia egiten du LABek.

LAB sindikatuak gogor salatu nahi du Donostiako gazte auzipetuetako zortziren kontrako zigorra berresteko Espainiako Auzitegi Gorenak harturiko erabakia. Sententzia horren aurka gaur bertan hasita, datozen egunetan deituko diren mobilizazio guzti-guztietan parte hartzeko deia egiten diegu euskal langileei eta herritarrei, orohar.

Euskal Herrian, urte luzez iraun du euskal gaztediaren kontrako jazarpen estrategia ankerrak. Euskal Herrian, luzaz, behin eta berriro errepikatu izan dira gazteen aurkako sarekadak, inokomunikazioa, espetxeratzeak, zigorrak. Urte luzez, gure herriko gazteen kontra diktaduren manualak erabili ditu Espainiak, gazteen izenekin zerrenda beltzak osatuz eta gazteen artean terrorea zabalduz.

Herri honetan, urte luzez, lan politikoa egiten duenari kondenak ezarri zaizkio. Eta gaur, 2013ko apirilaren 8an, berriz ere bai, Espainiar Estatuan lan politikoa egiteagatik euskal gazteria espetxeratzen jarraitzen da. Gazteek herri honekiko duten konpromisoa eta militantzia bahitu nahi dute, lehen sostengaezinak ziren eta gaur are sostengaezinagoak diren argudioak eta erabakiak baliatuz.

Kutxabankek dirutza irabazten du, etxekaleratzeei esker.

argBizkaian 100.399 langabetu daude. Langabezi tasa %17'6ra heldu da. Pertsona horien %55ak ez du inolako diru-laguntzarik jasotzen.

- Eusko Jaurlaritzak egiten duen “Pobreza y Desigualdades Sociales 2012” inkestaren arabera, Euskadiko pobreziaren erdia baino gehiago Bizkaian aurkitzen dugu eta “benetako pobrezia” %6'1ekoa da. 70.000 pertsona inguru bazterketa social larrian aurkitzen dira.

- Bilbo Handiak Euskadiko pobrezia tasarik altuena du, %9'5.

- Potere Judizialaren Kontseiluaren arabera, Bizkaiko 2.723 familiak galdu dute etxebizitza etxekaleratzeen ondorioz, eta horietatik 608 Ezkerraldekoak izan dira.

- Milaka empresa txiki, ertain eta handi, kooperatiba eta komertzio ixten ari dira inbertsio eta kreditu faltagatik.

Horiek dira Bizkain jasaten ari garen egoera lazgarriaren datu batzuk. Eta giza.larrialdi egoera honen aurrean, zer egiten du Kutxabankek?

- 2012. Urtean zehar, KutxaBankek 84'6 milioi euro irabazi zituen eta herritarron aurrezkietan 30.000 milioi euro baino gehiago ditu.

- BBK, KUTXA eta VITAL kutxetako lehendakariek 1'2 milioi euro irabazi zuten. Mario Fernándezek, KutxaBankeko lehendakariak 515.000 euroko soldata du. Administrazio Kontseiluak 1’4 milioi euro irabazi zituen. Goi zuzendaritzak 1'84 milioi euro irabazi zituen.

Espainiako Auzitegi Gorenak Donostiako zortzi gazteren aurkako zigorra berretsi du

2013/04/08 19:00

denok bulebarrera elkartasun guneaEspainiako Auzitegi Gorenak Donostiako hamabost gazte auzipetuetatik zortzi zigortu ditu, gainontzeko zazpiak absolbituz. Segiko kideak izatea leporatuta Auzitegi Naizonalak ezarritako sei urteko espetxe zigorra berretsi die Imanol Vicente, Nahikari Otaegi, Ekaitz Ezkerra, Aitor Olaizola, Adur Fernandez, Oier Lorente, Mikel Arretxe y Egoi Alberdiri. Aldiz, absolbitu egin ditu Ekaitz de Ibero, Igor Alvarez, Urko Pikaza, Asier Mariezkurrena, Unai Perez, Pello Lamarca  eta Beñat Apalategi.

Sententziari herri harresi gisa erantzuteko, manifestazioa egingo da gaur bertan, 19:00etan Donostiako Bulebarretik abiatuta. Bihar, aldiz, agerraldi masiboa egingo da, 12:00etan, toki berean. Mobilizazio gehiago egongo direla eta, adi egoteko deia egin dute gazteek.

Duela pare bat aste bildu ginen Beñat Apalategi eta Oier Lorenterekin epaiketaren nondik norakoez eta herriaren babesaz hitz egiteko. Epaiketaren gorabehera guztiak azaldu zizkiguten, baita aurrera begirakoak ere:

 

ATEAK IREKI 10.000 EURO LORTZEKO CROWDFUNDIG KANPAINA ABIAN JARRI DU CANen INGURUKO DOKUMENTALA FINANZIATZEKO

Ateak Ireki Nafarroan emandako ustelkeri kasuen inguruko trilogia bat egiten ari da. "Nork eraman du dirua" izenburua du trilogia honek, eta lehenengo zatia egina dago, "Los Trileros Forales".

Orain bigarren zatiarekin lanean ari gara, eta honetan CANen desagerpena aztertzen dugu. Horretarako, "lapurketa" honen lekuko nagusiak elkarrizketatuko ditugu: oposizioan dauden alderdi politikoen lagunak, auzi hau ikertu duten kazetariak, CANen langile ohiak, Nafarroako intelektual batzuk, abokatuak, Kontuz taldeko kideak...

Dokumental hau egin ahal izateko, sortutako gastuei aurre egiteko, 10.000 euro lortu nahi dugu nafarren ekarpen ekonomikoen bidez. Horretarako crowdfunding kanpaina bat jarri dugu martxan. Ekarpen ekonomikoak 10, 20, 30, 100 edota 500 eurkoak izan daitezke, eta horien truke ordain-sari ezberdinak lortuko dira. Webgune honetan informazio guztia aurki daiteke.

Lortutako diruarekin hauxe egingo dugu: alde batetik, euro bakoitzeko dvd bat ekoiztuko dugu eta Nafarroa osoan zabalduko dugu, era masiboan. Eta bestetik, dokumental hau finaziatzeaz gain, trilogiaren 3. zatiaren finanziazioa posible egingo dugu.

Ikusi hemen promoziorako erabiliko den bideoa .
Informazio gehiagorako:
- ateakireki@gmail.com

«Mendeku logika batetik aplikatzen den espetxe politika honek hil egiten du»

prentsaurrekoaGaur zortzi egun Xabier Lopez Peña euskal preso politikoaren heriotzaren berri izan genuen, minak kolpatutako bere familiaren ahotik. Xabier bakarrik hil zen Pariseko ospitale batean, hainbat egun desagertuta egon ostean, etxetik 1000km-tara eta edozein pertsonari eskubidez dagokion behar bezalako osasun asistentzia izan gabe. Berak eta bere familiak zein abokatuak jasandako tratua erabat onartezina eta bidegabea da, egun aplikatzen den salbuespenezko espetxe politikaren bortizkeriaren ondorio gordin eta krudelena.

Mendeku logika batetik aplikatzen den espetxe politika honek hil egiten du. Urte gehiegi daramagu Etxerat Elkartetik hau salatzen; ondo baino hobeto baitakigu, zigor amaigabeak, behar bezalako osasun asistentzia ez izatea eta eritasun larriak dituzten gure senide presoak ez askatzea, heriotza zigor bilakatzen dela lehenago edo beranduago. Xabierren heriotza horren adibide garbi bat da, eta duela hilabete jazotako Angel Figeroa-rena, beste bat.

Euskaraz Bizi Egunerako deia egin dute agoiztarrek

Heldu den apirilaren 13an izango da Euskaraz Bizi Eguna Agoitzen. Agerraldi honen bitartez, jaia eta aldarrikapena uztartuz euskaraz bizitzearen aldeko hautua indartzeko mugarri berri bat izan nahi duen egunean parte hartzeko deia luzatzen diegu berriz ere euskaraz bizi nahi duten guztiei.

Agoitz Espaloia Zabala

Euskaraz Bizi Egunaren bidez, zapalkuntzari aurre egin eta Euskal Herri euskalduna eraikitzeko bidera hurbildu nahi ditugu herritarrak, euskara eta euskaldunak menpeko bihurtzen gaituzten asimilazio estrategien aurrean euskaraz biziko den herrirantz bidea egiten joateko, inoren eta ezeren zain gelditu barik.

Horretarako bildu gara gaurkoan hemen Euskaraz Bizi Eguneko deitzaileak zein aipatu egitasmoa hezurtzen eta haragitzen ezinbestekoak diren eragile eta norbanakoak. Eta ez gara gutxi, guzti-guztiok ez gauden arren. Berrehundik gora lagun eta 23 eragile batu gara espaloitik ez garela jaitsiko berretsi eta euskaltzaleei beste behin ere Agoizko deialdia helarazteko.

Sanfeminetako mahai herrikoia

mahai herrikoia

Apirilaren 3an herri Sanferminen mahaia osatzeko lehen urratsa eman genuen. Hamarnaka lagun bildu ginen egungo jai ereduaren inguruan aritzeko. Eragile ezberdinetako pertsonen arteko elkarrizketa, eztabaida eta hausnarketa sanoa eman genuen.

Lehen harremana baino ez da izan, baina ondorio nagusia hiri honek benetako Sanferminetako mahai baten beharra duela izan da. Mahai bat non hiritar guztion artean instituzioekin batera Sanferminak antolatuko ditugun. Eta hori izango da gure helburu estrategiko bat datozen urteetan, Iruñeko Jaietako Sanferminetako mahai herrikoia osatzea.

 

Syndicate content