Skip to Content

Iparraldea Bertan ! zikloaren 12. edizioa

2013/04/03
2013/04/24

Iparraldea BertanApirilaren 3tik 24ra, Iparraldea Bertan ! zikloaren 12. edizioa iraganen da Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean. Euskal kultur erakundeak proposatu ekitaldien artean, Holako taldearen emanaldia, Iparraldea nola ikusten dugun deitu mahain ingurua, kontzertu bat Xiberoko kantariekin eta Emak Bakia filmaren proiekzioa aipa daitezke.

Koldo Mitxelena kulturguneak eta Euskal kultur erakundeak antolatu Iparraldea Bertan ! kultura zikloak ipar Euskal Herriko kultura aberastasuna Gipuzkoako hiriburuan ezagutaraztea du xede.

Apirileko asteazken guziz hainbat ekitaldi antolatuak izanen dira.

Hona egitaraua :

TXORIZADA HERRIKOIA

2013/04/06 12:00

TXANTREA  ETXE KALERATZERIK GABEKO GUNEA

Apirilak 6 LARUNBATA, 12:00tan EUSKARA PLAZAN

 kartela

Polizia ereduari Xake!

2013/04/13

Polizia ereduaren inguruko hausnarketa bultzatzeko ekimenak antolatu dituzte Cabacasen heriotzaren urteurrenean

argApirilaren 9tik 11ra “Polizia ereduari Xake!” lemapean mahai-ingurua, hitzaldia eta Cabacas auziaren inguruko dokumentalaren estreinaldia egingo ditu Iñigo Gogoan Herri Ekimenak. 13an Manifestazioa deitu dute 18:00etan Bilbon. Igaro den urteak “ardura politiko eta judizialen desertua utzi du atzean”, salatu dutenez. Senide eta lagunek omenaldia egingo diote ostiral honetan Indautxun.

Iñigo Cabacasen ama: “Zergatik hil zuten? Zertarako?”

Deustuko polizia-etxetik heldu zen Iñigo Cabacasen heriotza eragin zuen kargaren agindua

 

AHT GELDITU! Elkarlanak Munduko Foro Sozialean parte hartu du

foro-social-mundial-2013AHT Gelditu! Elkarlana, Tunezen burutu den 2013ko Munduko Foro Sozialean egon da. Bertan, bereziki, Alferrikako eta Inposatutako Proiektu Handien aurkako ekintzetan hartu du parte, beste hainbat lurraldetako mugimenduekin batuz (Val de Suseko No TAV mugimenduarekin, Italia, Notre-Dames des Landeseko aireportuaren aurkako mugimenduarekin, Frantzia, Kein S21 mugimenduarekin, Suttgart, Alemania, Casablancatik Tangerrerako AHTren aurkako mugimenduarekin, Marruecos…). Foro Soziala martxoaren 26an hasi eta 30ean amaitu da, non, hiru egunetan burutu diren hitzaldi, mahai-inguru, tailer, eztabaida gehien, aipagarriak direlarik Azpiegitura-Lan Handien gaiaren inguruan egin diren jardunaldiak:

  • 26: Goizean, Emakumeen Asanblada eta arratsaldean, mugimendu desberdinez osatutako martxa bateratu orokorra hirian zehar.

  • 27: 300 ekintza baino gehiago egunean zehar, horietako bat, Casablancatik Tangerrerako AHTa eta Marruekosen zorraren igoera izanik.

  • 28: 300 ekintza baino gehiago egunean zehar, horietako bat, Alferrikako eta Inposatutako Proiektu Handiei buruzko hausnarketa eta hainbat eredu.

Salbuespen neurrien aurkako herri mobilizazioa

2013/04/06 17:30

mobilizazioaHerrira mugimenduak agerraldi masiboa egin du gaur Bilbon Xabier Lopez Peñaren heriotza eta indarrean dagoen espetxe politikaren ondorio latzak salatzeko. Bertan, Nagore Garciak eta Beñat Zarrabeitiak hartu dute hitza, mezu argi bat helaraziz: Berriro gerta ez dadin. Ez dugula heriotza eta sufrimendurik nahi, konponbidea eta bakea eraikitzeko garaia da. Zentzu horretan, espetxe politika oztopo nabaria da eta horren erakusle dira Lopez Peña eta Figueroaren heriotzak, larri gaixo dauden presoen egoera, 197/2006 doktrina, sakabanaketak eragindako istripuak edo Muret, Sevilla eta Puerto III-ko espetxetan euskal presoek pairatutako jipoiak.

Bide horretan, ezinbestekoa da Xabier Lopez Peñaren kasuan gertatutakoa argitu eta indarrean dauden salbuespen neurriak etetea. Helburu horrekin, Herrira mugimenduak honako mobilizazioak deitu ditu:

Apirilak 4, osteguna: 12:00tan elkarretaratzea Frantziak Bilbon duen kontsulatuaren aurrean. Kexa formal bat entregatuko diogu kontsulari.

Bikaina izan da, ZORIONAK!

zorionakOso oso pozik. Halaxe gaude Gazte Danbadak izan duen arrakasta itzela ikusirik. Datu zehatzak datozen egunetan izango ditugun arren, esan genezake Ernaien jaiotza jaialdiaren balorazio oso positiboa egiten dugula. Guztira 7.000 gazte inguru elkartu gara Danbadan lau egunetako joan etorrian, 5.000 lau egunetako bonoarekin jaialdiaren osotasunaz gozatu dutenak. Datu itzelak dira hauek. Garrantzitsuena ordea, antolatutako egitarauean izandago parte hartze maila da. Ostiralean bertan jada 800 lagunetik gora bildu ziren egunean zehar antolatutako hitzaldi eta tailerretan. Zer esanik ez kaleak alaitzen izan dugun kale animazioko ekintzetan. Arrakasta berezia izan dute nazioarteko delegariek eskainitako hitzaldiek. 150 lagunetik gora elkartu dira egunero eta gerturatutako asko kanpoan geratu da, hitzaldi gunean ezin kabitu.

Guztira 22 delegaritza izan ditugu euren borroken berri eman eta gurea jasoz. Elkartasun adierazpen izugarria jaio berri den Ernai gazte Antolakundearentzat. Eurak ere oso balorazio positiboa egin dute: elkarrekin eta elkarrengandik asko ikasi dugu eta eskainitako hitzaldi eta tailerretan izandako arrakastarekin oso oso pozik geratu dira hamaika herritatik etorritako gazte delegaritzak. Gure arteko harremanek ez dute etenik izango.

Etxeratek Xabier Lopez Peñaren heriotza eta bere inguruan egondako argitasun falta salatu ditu

PRENTSAURREKOANagore Lopez de Luzuriaga (Etxerat):

Hasteko, Xabier Lopez Peñaren senide eta lagunei gure doluminak eta elkartasun sendoena helarazi nahi dizkiegu. Jasan behar izan duten egoera eta tratamendua lotsagarri eta onartezinak dira, gogorki salatzen ditugu eta bakoitzaren ardurez egia osoa izatea exijitzen dugu. 

Xabier Lopez Peña euskal preso politikoa ospitalean hil da Parisen

Xabier Lopez Peña Pariseko Pitié-Salpetriereko ospitalean zendu da. Preso galdakaoarra martxoaren 11etik ingresatua zen bihotzeko bat izan ondoren. Ebaketa bat egin zioten eta ondoren garun-isuria izan zuen, horren ondorioz presoaren egoerak okerrera egin zuen. Herrira mugimenduak zabaldu du informazioa eta aldi berean familia eta lagunei doluminak agertu dizkie. Presoaren familiak eta abokatuak salatu egin zuten bihotzekoak jota ospitalean ingreatua izan zenean ez zutela horren berririk izan sei egunez. Lopez Peña 2008tik zen preso eta Fleuryko espetxean zen bihotzekoak jo zuenean. Xabier Lopez Peñaren heriotza salatu eta Euskal Herrian abiatu prozesu demokratikoarentzat albiste txarra dela adierazi dute, Enbataren 50. urtemuga markatzeko, Itsasun bildutako EA, AB, Sortu, Alternatiba eta Aralak alderdiek. Bestalde, igandean, 13.00etan, elkarretaratzea izanen da Ziburuko plazan.

Fleuryko espetxean preso zen Xabier Lopez Peña euskal preso politikoak aurretik bihotzekoak arazoak izan zituen. Martxoaren 11an bihotzekoa izan zuen eta Corbeil-Essoneko erietxean ingresatu zuten. Bi egun beranduago Pitié-Salpetriere ospitalera eran zuten eta han ebakuntza egin zioten. Ostegunean garun-isuria izan zuen eta geroztik egoera larrian izan da larunbatarekin zendu den arte.

Xabier Lopez Peña presoaren egoera larriki okertu da azken bi egunetan

Xabier Lopez Peñaren egoera larriki okertu da azken bi egunetan. Azken oharrean esan genuen bezala, martxoaren 11n Corbeil-Essones-eko ospitalera eraman zuten lehendik finkatuta zeuden zainketa batzuk egitera. Han bertan ebakuntza egin zioten, baina, konplikazio kezkagarriak gertatu ondoren, Pitié Salpêtrière ospitaleko kardiologiako zerbitzura eraman zuten. Herenegun, odol-isuri bat ukan zuen. Ondorioz, keinuz komunikatzen ahal du baina ez du gehiago hitz egiten.

Jadanik oso kezkatuak ginen Xabierren egoerarekin, larriki eri diren eta behar dituzten jarraipen eta baldintzak lortu ezin dituzten presoekin kezkatuak giren bezala. Are larriagoa da egoera orain. Bere isiltasun eta ematen dituen oztopo guztiekin senideentzat jadanik aski krudela den egoera bat are gogorragoa bilakatzen duen kartzelaren jarrera gogorki salatzen dugu, eta Xabier eta eritasun larri eta sendaezinengatik oso egoera hauskor batean diren preso guztiak berehala askatzea exijitzen dugu. Eta bukatzeko, senide eta abokatuentzat den-dena eta gehiago holako egoeretan zailtzen duen sakabanaketaren amaiera exijitzen dugu.

-----------------------------------------------------------------------

ION KEPA PAROT-EN BALDINTZAPEKO ESKAERA ONARTUA GAUR BAINA ZINTZILIK FISKALAREN ERREKURTSOAGATIK
 
Ion Kepa Parot euskal preso politikoaren laugarren baldintzapeko eskaera onartua izan da gaur. Baina berriz ere, fiskalak berehala dei egin du. Dei horren azterketa arte, Ion Kepak presondegian segituko du.

I.LASTERBIDEAN

2013/06/02

kartelaHerritar talde bat gara, senide eta lagunen oinarrizko eskubideen bermearen aldeko eta urruntze eta sakabanaketak suposatzen duen egoerari buelta ematearen beharra ikusten dugun askotariko herritar talde bat.

Proiektu edo ekimen honetan egoera horrekin amaitzeko ideiarekin bat datorren orok lekua du. Senideen eta errepresaliatuen giza eskubideen errespetua eta horren aldeko lana bultzatuko dugu. Eta gure helburua mezu hori ahalik eta kolore edo pentsaera gehienetako jendearengana heltzea da.

Elkartasuna adierazteko beste era ezberdin bat da hemen planteatzen duguna, kirolarien mundutik egoera honi ekarpena egiteko asmoz. Ekainaren 2an Oiartzunen burutuko den Nazio elkartasun ekimen hau urtero Euskal Herriko txoko ezberdinetan ospatzea helburua duen lasterketa herrikoia da, korrika-saio herrikoia. Jaia eta kirola uztartzen dituen urteroko elkartasun eguna izatea du helburua.

Herritar guztien bultzada bilatu behar dugu euskal herritarren oinarrizko eskubideak errespetatu daitezen. Horretarako denok jokatu behar dugu arduraz, egoerak hala eskatzen du eta. Egoera konpontzeko aukera oso onaren aurrean gaude eta ezin dugu pasatzen utzi.

Aurtengo brigadetan izena emateko azken egunak

Askapena brigadakAurtengo brigadetara joateko izena emateko epea martxoaren 31 amaituko da.

Brigadak joan etorriko internazionalismoa bultzatzeko lan tresna politikoak dira. Hain zuzen, euskal herri langile antolatua beste herrien esperientziez aberastuz eta aldi berean gure herri borrokaren berri emanez. Zentzu honetan, gure herriak  bezala, inperialismo-Kapitalismoari men egiten ez dioten herrien borroka esperientzi trukea oso da funtsezkoa.

2013an beste behin ere, Herri Boterearen  adierazgarri garrantzitsuak diren  prozesu, herri, auzo edo lantegietako esperientziak ezagutu beharrean gaude:  Argentina, Uruguay, Venezuela, Bolivian.

Bestetik, lehen eskutik ezagutu nahi ditugu , estatuen errepresio gordinari erantzunez erresistentzia desberdinen esperientzia eta ezaugarriak Palestina edo Saharar lurralde okupatuetan. Hauetxek dira aurtengo brigaden  ildo nagusiak, joan etorriko elkartasuna gauzatu dezagun.

Izena emateko: brigadak@askapena.org 

Gernikaren berrinaugurazioaren ekitaldia Zilbetin

2013/03/30 11:00

Pagoen zaintzaHurrengo larunbatean, hilak 30, goizeko 11etan “Gernika” margolana berrinauguratuko da Zilbetin (Erro, Nafarroa). Gainera pagoetan euren babesleak diren pertsonen nahiz elkarteen izenak daramatzaten xingolak ipiniko dira.

Aldude Mendia Koordinakundearen inguruan bildutako Pirinioetako haranetako bizilagunak eta SEO/BirdLife lan handia egiten ari dira Europako naturgune babestuen Natura 2000 sarean jasotako Aldude Mendia izeneko Babes Bereziko Eremuaren babeserako.

Naturgune babestu berdinaren barnean dauden Zilbetiko pagadiak bai eta Mendiaundi (Auritzberri, Erro) eta Erdizko (Baztan) pagadiak ere inguruko meatzaritzako egitasmoen arriskupean daude.

Hori dela eta, bizilagunen elkarteak ekintza baketsuak egiten ari dira iritzi publikoaren arreta deitzeko asmoz. Ekintza horietako bat iragan abenduan burutu zen, Picassoren Gernika artelana bertako pagoetan margotu zenean, irudimenezko baso bat bailitzan, margolanaren ikurra geure balio gogokoenen suntsitzearen kontrako aldarrikapentzat hartuz. Bada, baso-margolan honek atentatu bat jasan zuen eta orain berregin egin da.

Eta jai giro batean berrinauguratuko da.

YOLANDA BARCINARI EMANIKO AHTren AURKAKO TARTAKADENGATIK, SALAKETA IDAZKIAREN BALORAZIOA ETA PROZESUAREN SALAKETA KANPAINAREN IRAGARPENA

PrentsaurrekoaSALAKETA IDAZKIA.

Pasa den astean, Gonzalo Boye, Madrilgo gure abokatuak, Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakaria AHTren aurka tartakatzearen ekintzagatik salaketa idazkia jaso zuen. Ekintza hura, orain dela urte eta erdi gauzatu genuen Okzitaniako Tolosa hirian. Idazki horrek auzipeturiko hiru “agintearen aurkako atentatuaren zuzeneko egileak” izateaz salatzen ditu eta laugarrena aldiz, “beharrezko kolaboratzailetzat” jotzen du. Idazkian, era berean, lau auzipetuen aurkako eskaerak zehazten dira, bai fiskaltzaren aldetik, bai Yolanda Barcinaren akusazio partikularraren aldetik ere. Eskaerak honakoak dira:

- Eskaera fiskala: bosna urteko gartzela eskaera eta 9 hilabeteko isuna eguneko/10€ ezarriz, orotara, 2.700€ auzipetu bakoitzarendako.

- Yolanda Barcinaren akusazio partikularraren eskaera: 6 urteko gartzela eta 12 hilabeteko isuna eguneko/10€ ezarriz, orotara, 3.600€ hiru auzipetu bakoitzarendako eta laugarren auzipetuarendako, Nafarroako herri txiki bateko zinegotzia izanda “bere aginte baldintzaz baliatzearen larrigarriarekin” 9 urteko gartzela eta 18 hilabeteko isuna eguneko/10€ ezarriz, orotara, 5.400 €.

Xabier Lopez Peña ospitaleratua bihotzeko arazoengatik

Xabier Lopez Peña presoa ospitaleratua dago martxoaren 11tik. Izan ere, martxoaren 11n, Fleury-Merogis espetxean zegoen eta lehendik zenbait eritasun kardiobaskularra dituen Xabier Lopez Peña euskal preso politikoa Corbeil-Essonne-ko ospitalera eraman zuten artatua izateko.

Zenbait konplikazioren ostean, martxoaren 13an, Pariseko Pitié-Salpêtrièreko ospitaleko kardiologiako zerbitzura eraman zuten, eta biharamunean ebakuntza egin zioten. Gaur egun, Pitié-Salpêtrièreko ospitaleko espetxe administrazioaren zerbitzuan aurkitzen da Lopez Peña. Bere egoera konplexua da, eta jarraipen eta tratamendu bereziak izan beharko ditu datozen hilabeteetan. Baina, euskal preso politikoen senide eta lagunek gertutik bizi izan dugunez, badakigu espetxean jarraipen eta tratamendu egokia jasotzeak oso zaila edo ezinezkoa dela. Horregatik bere abokatuek askatasun eskaera egin dute jada.

Etxerat elkartetik gogor salatu nahi dugu egun hauetan zehar bai espetxeak, ospitaleak eta orokorrean agintariek Xabier Lopez Peñaren senideekin eta abokatuekin izandako isiltasun jarrera. Izan ere, inongo momentutan ez dute inolako informaziorik jaso. Martxoaren 11n ospitaleratu zutenetik, martxoaren 19a bitarte senide, lagun eta abokatuek ez dute Lopez Peñaren inongo berririk izan, ez eta ospitalean zegoela jakin ere.

Euskaraz Bizi Egunaren xehetasunak

AgerraldiaEuskal Herrian Euskaraz herri mugimenduko eragile euskaltzaletik heldu den apirilaren 13an Agoitzen (Nafarroa Garaia) egingo dugun Euskaraz Bizi Egunaren xehetasunak aurkeztu nahi dizkizuegu:

Euskaraz bizitzearen aldeko hautuari behar duen bultzada emateko eguna dugu Euskaraz Bizi Eguna; norbanako zein komunitate, euskaldunok sasi artetik salto egin eta garenaz harro gaudela, euskaraz bizi nahi dugula erakusteko eguna dugu Euskaraz Bizi Eguna; herri euskaldunaren eta euskararen alde egotetik harago, horren alde egiteko prest gaudela adierazteko eguna dugu Euskaraz Bizi Eguna.

Agerraldi honen bitartez, Euskal Herri euskaldunaren aldeko lanean bidelagun ditugun euskalgintzako kide eta eragileekin batera, euskaraz bizitzearen aldeko hautua indartzeko mugarri berri bat izan nahi duen egunean parte hartzeko deia luzatu nahi diegu berriz ere euskaraz bizi nahi duten guztiei.

Izan ere, Euskaraz Bizi Egunarekin, jaia eta aldarrikapena uztartuz zapalkuntzari aurre egin eta Euskal Herri euskalduna eraikitzeko bidera hurbildu nahi ditugu herritarrak, euskara eta euskaldunak menpeko bihurtzen gaituzten asimilazio estrategien aurrean euskaraz biziko den herrirantz bidea egiten joateko, inoren eta ezeren zain gelditu barik.

Etxegabetzeen aurkako mugimenduek haien aurkako kriminalizazioa salatu dute

Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak legez kanpokotzat jo berri du Espainiako Hipoteken legea eta, horregatik, prozedura guztiak gelditzeko eskatu du Hipotekek Kaltetutakoen Plataformak Bilbon eta Iruñean gizarte eragileekin batera eginiko elkarretaratzeetan. Stop Kaleratzeak! protesta egin du PPren egoitzan.

Hipotekek Kaltetutakoen Plataformak (PAH, gazteleraz) prestatutako idatzia entregatu du gaur Justizia Auzitegian. Testu horretan Europako Auzitegiaren ebazpenaren ostean tramitatutako kaleratze prozedura guztiak berehala geldiarazteko eskatzen dute. Era berean, beste idazki bat prestatu dute etxegabetzearen zain dauden edo hipoteka exekuzio bat martxan duten lagunek epaitegietan aurkez dezaten.

Etxegabetzeen aurkako mugimendua

Plataformak banku eta finantza entitateei beste gutun bat igorriko die hipoteka exekuzioak bertan behera utz ditzatela eskatzeko, “legez kanpokoa den lege batean oinarrituta daudelako. Hiritarrak jazartzen ez dituen lege berri bat dgoen bitartean, azaldu du Begoña Barrutia PAHko kide eta abokatuak.

Gazteon desenplegua eta prekarietatearen aurrean, zure ahotsa entzunarazi

2013/04/16 18:00

Azken urteotako arazo larriena gazteon langabezia dela entzuten dugu nonahi, baina...

Zer proposatzen dute instituzioek arazoari aurre egiteko?

Zer nahi dugu gazteok?

Eusko Jaularitzak Enplegu Plan bat argitaratu berri du eta berau martxan jartzeko aurrekontuak onartzeko prozesuan dago. Plan horretan, gazteon langabeziari aurre egiteko zuzenduriko neurriak agertzen dira, baina, gazteok neurri hauek nahikoak eta aproposak direla uste dugu? Langabeziari aurre egiteaz gain prekarietateari ere aurre egin behar zaiola deritzogu? Esaten dutenez, gure arazoentzat irtenbideak bilatu nahi dtuzte, baina gu kontutan hartu gabe egingo al dute?

Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK), gazte elkarte eta kolektibo ezberdinekin batera, Eusko Jaularitzaren Enplegu Planaren baitan gazteriaren gain eragina izango duten neurrien kontraste prosezu bat abiatu nahi dugu, beste administrazio ezberdinekin egiten ari garen moduan. Prozesu honen helburua gazteok eta elkarte eta kolektibo ezberdinek planaren irakurketa amankomun bat egin dezagun da, honen bidez Jaularitzari gure iritzi eta proposamenak helarazi diezazkiogun, bai eta enplegu arduradunekin elkarrizketa-eztabaida gune bat sortu dezagun gazteon lan egoera eta egoera sozioekonomikoaren inguruan.

Horrela ba, zuengana jotzen dugu prozesu honetan parte hartzera gonbidatzeko. Hauxe izango da lehen pausua:

ARMAGINTZAREN AURKA, MARTXA

2013/04/06 11:00

bizi martxa KartelaASKAPENA, EGUZKI, EKOLOGISTAK MARTXAN, KAKITZAT, KEM-MOC eta KOMITE INTERNAZIONALISTAK elkarteek antolatuta, bizikleta martxa egingo dute datorren apriliaren, arma industrian aritzen diren empresa aurka.

Bilbon hasiko dira, eta Barakaldo eta Getxo lotuko dituzte. Bi herri horietan daude arma industrian aritzen diren bi empresa.

Armagintzan aritzen diren lantegi horiek industria sozialeko empresa bihurtzeko eskatu dute bizikleta martxara deitu duten sei elkarteek.

ESKERRIK ASKO EUSKAL HERRIA! Mundiala izan da!

balorazioaEskerrik asko Korrikan modu batera edo bestera parte hartu duten guztiei: eskerrik asko Korrika batzordeetan Korrika antolatzen lagundu diguten guztiei, Korrika laguntzaile egin direnei, Korrika Kulturalean parte hartu duten guztie, kilometroa erosi dutenei, lekukoa harrotasunez eraman duten milaka eta milaka elkarte, erakunde eta norbanakoei, AEK-ko ikasle eta irakasleei, Euskal Herritik kanpo ere Korrikarekin bat egin duten guztiei…. zuei denei esker esan ahal dugu gaur: KORRIKA 18, MUNDIALA IZAN DA.

Sevillan dauden euskal preso politikoak gose greban, Bellonek jasotako jipoi baten ostean

 Sevillako espetxean dauden euskal preso politikoak gose greban daude, espetxean izandako gertaera batzuen ostean. Pasa den asteburuan hasi ziren lehen arazoak Sevillan, izan ere, bisita normalak zituzten senide eta lagunak miatzen saiatu ziren funtzionarioak. Hiru senide eta lagun ukatu egin ziren miaketa hauek jasatera, zeren bisitak kristalarekin ziren, eta ez zuten inongo kontakturik izango presoekin. Beraz, hiru senide eta lagun bisitarik gabe gelditu ziren. Zuzendariarekin bilkura eskatu zuten presoek, eta Madrileko agindua zela esan zieten.

Gainera, atzo Sevillan dauden euskal preso politikoak itxialdi bat burutzen ari ziren euren ziegetan, Xabier Aranburuk Muret Seyssesen bizi behar izan zuen egoera salatzeko. Egoera hau aprobetxatuz, funtzionarioak Arkaitz Bellon elorriarraren ziegan sartu ziren eta miaketa oso zorrotza egin zioten. Bera ere miatu zuten, ukimenezko miaketa zorrotz bat egin nahi zioten. Eta honen aurrean planto egitea erabaki zuen Bellonek. Bellon ukatzean, funtzionarioek izugarrizko jipoia eman zioten eta isolamendura eraman zuten.

Gertaera honen aurrean, bertan dauden beste euskal preso politikoek gose greba bat hastea erabaki dute. Batetik, bere kideek ez dakitelako Belloni buruzko ezer eta bestetik egoera hau salatzeko. Gainera, zuzendari ordearekin ere bildu dira egoera salatu eta azalpenak eskatzeko.

Syndicate content