Skip to Content

GORA IRUÑEAk 2010eko SANFERMINEN BALANTZEA BURUTU DU

Pasa berri diren Sanfermin hauetan zerbait argi eta garbi geratu bada bi proiektu existitzen direla izan da, bi filosofia eta hiri honetan jaiak egiteko bi era. Eta are gehiago Sanferminak bizitzeko.

Inposizioen gainean hiritarrek erakutsitako haserrea, jaien pribatizazioa, jai gune eta ekitaldien erabilpen alderdikoia eta Sanferminen filosofia bera, Barcinak eta UPNk egiten duten propagandarako erabilera geroz eta nabariagoa da. Haserre honen aurrean geroz eta hiritar gehiago dira Sanfemrinen bat-batekotasunaz galdekatzen dutenak, jaiaz gozatzeko askatasunaz galdekatzen dutenak, non dagoen gure kultura, non dagoen euskara, non dagoen hiritarren protagonismoa.

Barcinak bere agur partikularra burutu nahi izan du ez-kudeaketa baten ostean, gure buruan betiko gordeko duguna eta Iruñeko jaien memoriara pasako dena.

AHTren aurkako XV akanpada Antzuolan

2010/07/26
2010/08/01

cartelUztailaren 26tik Abuztuaren 1era.
Abiadura Handiko Trenaren aurkako XV. akanpada uztailaren 26tik abuztuaren 1era egingo da aurten, Antzuolan (Bergaratik gertu dagoen Gipuzkoako herria). Egungo gizarte kapitalista eta jasangaitzari aurre eginez, kanpaldian diskurtso kritikoa landu eta mobilizazioz hornitua egongo den topaketa partehartzaile eta asanblearioa eratzeko deialdia zabaltzen dugu beraz. Aste osoan zehar jarduera ezberdinak burutuko dira, eztabaidak, tailerrak, protesta eta informazio ekintzak, eta musika eta antzerki ikuskizunak, besteak beste. Halaber, uztailaren 31ean, larunbatarekin, Bergaratik AHTren obretara egingo den  manifestaziora biltzeko deia luzatzen dugu, udalerri horretan berriki hasi dituzten obrak direla-eta eragiten ari diren txikizioa bertatik bertara salatzeko.    

“Bizi gera eta hemen gaude, zutik, borrokan jarraitzeko prest!”

Amaitu da Gipuzkoako Gazte Martxa. Indartsu amaitu da gainera. Ekitaldiko mezua garbia izan da: kolpeak kolpe, garai berrietara egokitu eta “borrokan jarraitzeko prest” dago euskal gazteria.
Jarraipen berezia martxak.topatu.info

"Bandera gorria izan dugu iparrorratza eta lortu dugu tontorrean ipintzea.” Hala adierazi dute gazte independentistek Zaldibian gazte martxaren amaiera ekitaldian. Independentziaren aldeko lana hedatzen ari den garaiotan “inoiz baino ozenago” independentistak eta sozialistak direla aldarrikatu dute gazteek, “txanpon beraren bi aldeak baitira”. “Euskal Estatu Sozialista eraikitzeko determinazio osoa daukagu, eta horretan dihardugu”, gaineratu dute.

Aurtengo ikasturtea ez dela erraza izan onartu ostean, gazteria beti egon izan dela “etsaiaren jo puntuan” azaldu dute, “izaera errebeldea, ameslaria eta inkonformista dela eta.”

Aste Nagusia defendatzen

Gure ospakizunean tarte bat egingo dugu azken asteetan jasaten ari garen presio mediatikoari egokien den moduan erantzuteko. Giroa berotzen dauden einean eta inor erre ez dadin, SERIOTASUNA, ARDURA ETA ZINTZOTASUNA eskatzen dugu Bilboko Konpartsei buruz botatzen diren informazio eta diskurtsoen inguruan. Bai komunikabide batzuk eta bai alkateak bazterrak nahasten dabiltza giroa baretu beharrean. Guztiz lotsagarria iruditzen zaigu Bilboko Konpartsek orain bi aste publikoki azaldutako planaren inguruan nahita gezurrak botatzen egotea.

2010ko SANFERMINAK Balantze errepresiboa

Balantze hau egiterakoan, gertakari eta eraso errepresibo geihenak salatzen ez direla konturatzen gara. Askotan, beldura edo poliziek duten inpunitatea eragiten dute jendea isilean geratzea. Horrexagatik, hemen eskeintzen ditugun datuak iceberg baten punta besterik ez dira.

Aurten, gainera, Sanferminetan hartu dirren hainbat irudiekin eta txupinazoan parte hartu zuten hainbat gazte emandako testigantzarekin bideo bat osatu dugu. Bideo balantzea: http://www.youtube.com/watch?v=LYFcI6zdtps

Kronologia

Sanferminak hasi baino lehen...

- Gora Iruñea! plataformak antolatutako ekimenak ez dute behar diren baimenak jasotzen. Ildo berean, Herriko Taberna eta Arrano elkarteak antolatzen dituzten kontzertuak kalean ezin izango direla burutu jakinarazten diete udaltzainek lokal hauen arduradunei.

TOURMALETEKO EKIMENAK

2010/07/20
2010/07/22

Prentsaurrekoan esan dugu Tourmalet berezia izango dela, bertan 2 etapa jokatuko direlako eta lehenENgo aldiz, Euskal Euskadi taldeak, auto eta autobusetan, Spain-Spagne jarrita eramango duelako" Hori dela eta ESAITek ekimen berezia antola du euskal festa barruan.

UZTAILAK 20 " BIZIKLETA MARTXA GOIZEKO 11:00etan Ø LA MONGIE-TOURMALET (5 km)
Bizikleta martxa egingo dugu La Mongie herritik Tourmalet gainera. 5 km inguruko ibilbidea da eta guztiok dakigun moduan aldapa gogorreko mendatea da. Hala ere, aldarrikapen martxa bat izanik, erritmo lasaian joango gara.

UZTAILAK 21 " MENDI MARTXA GOIZEKO 10:00etan Ø TOURMALET-MIDI DU BIGORRE(2615m) " EUSKAL JAIA ARRATSALDEKO 17:00etan v Soinua, bertsoak, pintxoak, sagardoa, garagardoa,..

Iritsi da 'biladi hadi' brigada kulturala Palestinara

Bere osotasuenan iritsi da 'biladi hadi' izeneko brigada kulturala Palestinara (“biladi”-k nire herria/nire lurra esan nahi du). Atzo, uztailak 15, elkartu ziren partehartzaile guztiak, aireportu edo mugako kontroletan aparteko arazorik izan gabe Zisjordanian. Brigada berezi hau iazko 'elkartasunez tour' -aren jarraipena da. Orduan artista palestinarrak (bertsolariak, abeslariak...) izan ziren Euskal Herrian emanaldi eta harreman ezberdinak egiten. Oraingo honetan gu gara Palestinara abiatu garenak, arlo ezberdinetan lan egiten dugun euskaldunak, bertsolariak, irakasleak, ikasleak, kazetariak, musikariak eta antzerkilariak izango gara Palestinako lurretan egun batzutan.

Ibarrako jaietan Ikurriña balkoian jartzeko deia

Ibarrako BAI EUSKAL HERRIARI ekimenak agerraldia eskaini zuen uztailaren 14ean, Batetik, Ibarrako jaietan Ikurriña balkoietan jartzeko deialdia zabaltzeko eta bestetik, aurten Lizarran irailaren 18an ospatuko den Euskal Herria egunera bertaratzeko deia luzatuaz.

Ibarra eta Lizarra senideturik dira 2009an Ibarran buruturiko Euskal Herria egunetik.

Adierazpena

Euskal Herria, Euskararen herria, 21.000km karratutako lurraldea, zazpi herrialdek osatua eta euskal herritarren bizilekua.

Udalbiltza auziaren epaiketa

Gaur 11 auzipetuk [ Karmele Urbistondo, Leire Idoiaga, Oskar Goñi, Txema Jurado, Lander Etxeberria, Eider Casanova, Loren Arkotxak, Miren Josu Aranburu, Xabier Alegria, Joseba Garmendia, Imanol Esnaola] deklaratu dute Espainiako Auzitegi Nazionalean, epaiketako lehen egunean, bihar beste 9ak mintzatuko dira.

Miriam Campos  ez epaitzea erabaki du epaimahaiak, baina Xabier Alegria bai. Xarlo Etxezaharreta Hazparneko hautetsi ohia ez da azaldu auzitegira eta hura atxilotzeko agindu du epaimahaiak.

Goizeko saioaren balorazioa

Parise, euskal munduen hiriburu

Euskal kultur erakundeak "Batekmila - Euskal munduak" multimedia erakusketa ibiltaria Frantziako hiriburuan aurkeztuko du 2010eko uztailaren 16tik agorrilaren 20ra, Pariseko Euskal Etxearen eta XVII. arrondizamenduko Herriko etxearen partaidetzarekin.

 
Parise, euskal munduen hiriburu

Estrenatu denetik 2007an "Batekmila - Euskal munduak" erakusketa (ikus aurkezpen orria) 13 tokitan erakutsia izan da. Euskal Herrian (Baionan, Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean besteak beste), Frantziako Bordelen, Albin eta Ambarès & Lagraven baita Katalunian, Bartzelonan. Herri guzi horietan arrakasta gaitza bildu du, gazteenen ganik batez ere, bere alde elkarreragile eta ludiko direla medio.

Nazkatuta gaude! Emakumeon aurkako erasorik ez!

"Nazkatuta gaude! Emakumeon aurkako erasorik ez!" irakur zitekeen pankarta inguruan batu dira 350 bat gizon-emakume, gaur iluntzean, Itzubaltzeta / Romoko Kolas eta Santa Eugenia plazen artean. Bertoko 29 urteko emakume batek igande goizean pairatutako bortxaketa salatu dute horrela auzokideek eta inguruko herrietatik gerturatutako lagunek. Anitzak izan dira Itzubaltzetako Emakume Gazteon Asanbladak egindako deialdiarekin bat egin duten eragileetako ordezkariak. Bertan ziren, besteak beste, Leioa, Algorta eta Erandioko Emakume Gazteen Asanbladak, Bilgune Feminista, Gizatiar, LAB, ezker abertzalea, Ikasle Abertzaleak, Itzubaltzeta gaztetxea, Itzubaltzeta / Romo eta Pinuetako Jai Batzordea, eliza katolikoa, Bizarra Lepoan eta beste hainbat erakundeetako kideak. Baita dozenaka tabernari, dendari, etorkin, gazte koadrila eta kirolari ere. Argazkian, arratsaldeko kontzentrazioa Itzubaltzetan.

Udalbiltzako epaiketa

ELDH (Demokraziaren eta Munduko Giza Eskubideen Aldeko Abokatu Europearren Elkartea) nazioarteko abokatu elkarteak, pasa den 2010.eko martxoko CONSEUk Donostian antolatutako konferentzian parte hartu zuen, eta bidai horretan aukera izan zuten lehen eskuz hainbat epaiketen berri izateko, inputatu beraien eskutik.

Horrela, Madrileko Entzutegi Nazionalean hainbat elkarte eta antolakundeen ilegalizaziorako egingako epaiketen inguruko detaileak ezagutu zituzten, eta elkarte horien aurretiazko lana eta nola afektatu duen ilegalizazioak bere eguneko jardunean. Udalbiltzaren aurkako epaiketaren berri izateko aukera izan zuten baita ere, zeinak paper zentrala jokatu zuen martxoko bidai horretan. Bisita horren ondorioa den konklusio txostena argitara eman berri dute, non Euskal Herrian gertatzen diren hainbat giza eskubideen urraketagatik beraien kezka azaltzen duten, txosten honen aurretik hainbat nazioarteko erakundek salatu bezala.

Udalbiltza – Elkartasuna ekimena

Gaur goizean Donostiako Amara  Plaza hotelean Udalbiltza-Elkartasuna ekimena aurkeztuko da.

Egun gutxi barru Egunkaria auziaren oso antzeko bati emango zaio hasiera. Antzekoa, aku-sazioaren hasierako izaeran; antzekoa, frogatzerako orduan akusazioak azaldutako gabezian.

Udalbiltza auziaz hitz egiten ari gara. Auzipetuak 22 dira denera, udaleko kargu publikoak, horretarako demokratikoki aukeratuak, lau alkate eta hamabost zinegotzi, baita ere beste hiru la-gun, erakundearen egitura funtzionalari loturikoak.

KONPARTSERO EGUNA

2010/07/17

Uztailaren 17an, larunbata, Bilboko Areatzan Konpartsero Eguna ospatuko dugu. Egun horretarako Konpartsen Federakundekook prestatu dugun egitaraua hauxe da:

  • 11:00 Musika
  • 12:00 Puzgarriak
  • 12:00 Pintxo lehiaketaren hasiera (prestakuntza)
  • 12:00 Eusko label produktuak: Txistorra jana herrikoia eta piper dastaketa
  • 13:00 Pintxoen aurkezpena
  • 14:00 Pintxo lehiaketaren sari banaketa
  • 14:30 Konpartsen Bazkaria
  • 17:00 Berbena GOZATEGI taldearekin bere disko berria aurkeztuko dutelarik
  • 19:30 Kalejira Alde Zaharretik ORKRESTA taldeareakin

Pintxo lehiaketaren arauak

EUSKAL SINDIKATUEN ADIERAZPENA BDZ KANPAINAREN 5. URTEURRENEAN.

01 Aurrekariak: Israeldarren Palestinaren okupazio koloniala eta Boikot, Desinbertsio eta Zehapen Kanpaina Orokorra

Nelson Mandelaren esanetan, Palestinako Herriarentzako justizia "gure garaiko kasu moral nagusi bilakatu da". Israelek egun Gazari eragiten dion jazarpen basatia Palestinako Herriaren aurka abiarazi duen bidegabekeriarik latzena eta premiazkoena da; izan ere, jazarpen horren ondore gisa, hainbat eta hainbat aldiz urratu ditu Israelek Giza Eskubideak, eta bai Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa ere.

Hizkuntza-eskubideen urraketen aurrean kezka agertu dio Behatokiak EAEko Arartekoari

Garbiñe Petriati Ijurra zuzendaria urteko txostenaren aurkezpenekin jarraituz, EAEko Ararteko Iñigo Lamarcarekin bildu da Gasteizen. “Behatokiak argitaratzen duen Urteko txostena herritarrek helarazitako bizipenen bidez osatutako hizkuntza-eskubideen egoeraren erradiografia erreala dela kontuan harturik, eskubideen defentsan lan egiten duten erakundeek ere kontuan hartu behar dutelakoan gaude” azaldu du Petriatik.

Petriatik gogorarazi du 2009an inoizko kexa gehien bideratu zuela Behatokiak. "Horrek Euskararen telefonoa zerbitzuaren eraginkortasuna agerian jartzeko datua bada ere, hizkuntza-eskubideen egoerari dagokionez pozteko elementurik ez dagoela islatzen du" adierazi du Behatokiko ordezkariak.

 "Ez da inolako aldaketarik gertatu hizkuntza-eskubideak bermatzeko mekanismoetan, defentsa-gabeziaren aurrean neurri eraginkorrik ez da hartu; beraz, beste urte batez, antzeko zioak zituzten kexak bideratu behar izan ditugu, eta horien konponbideari begira antzeko erantzunak jaso ditugu" azaldu du zuzendariak.

We need

Ikastera joateko, lantokira hurbiltzeko, erosketak egiteko eta beste hainbat zereginetarako gero eta urrutiago mugitu behar izatea da garaiotako bizimodua gehien baldintzatzen dituen faktoreetakoa. Hortik garraio publiko zerbitzuak duen berebiziko garrantzia bizi-kalitatea hobetzeari begira. Herritarrek behar dituzten zerbitzu eta ekipamenduen kokalekuak bizilekuetatik urruntzea kalterako joera izan da, lurralde antolamendu eredu okerrak ekarri duena. Azken hau nola zuzendu beste baterako utzita, garraio publikoa hobetzeko aukerei erreparatuko diegu.

100 pertsona bildu dira gaur goizean Baionan Udalbiltza auzia salatzeko

100 pertsona bildu dira gaur, larunbata, Baionako Espainiako Kontsul Etxearen aurrealdean, Ipar Euskal Herriko Bai Udalbiltzari sostengu Sareak auzia salatzeko antolatutako elkarretaratzean.

Epaiketaren aurreko azken elkarretaratzea honetan Udalbiltzako auzipetuekin batera, Euskal Herriko zenbait politikari, parte hartu dute, guztira 100 pertsona: Ruben Gomez, Ligiko alkatea; Mertxe Kolina, AB; Xabi Larralde, Ezker Abertzale; Dominique Agergarai, ELB; Pattizia Ameztoi, Uztaritzeko hautetsia izan dira, beste askoren artean.

Israelek 62, BDS-k 5

israeli boikotBost urte pasa dira Israelen kontrako boikot deialdia zabaldu zenetik, eta ekintzak gora doaz emaitzak doazen bezala. Baina kontutan hartu behar da Hegoafrikaren aurkako boikotak 40 urte iraun zituela, bidea luzea dela alegia. Honen inguruan Ruben Sanchez, Askapenako kideak gako batzuk argitu eta urte hauetako balantzea eskeintzen digu artikulu hontan. Gara eta Berrian ere irakurgai dago.

Hedabideetan sarritan agertzen diren guda, sarraski, okupazio ala hondamendien aurrean elkartasun sentimenduak loratzen zaizkigu baina gehienetan ez dakigu nola gauzatu elkartasun hori, ez bada, inoiz edo behin kontu korrontoren batean edo GKEren bati laguntzek o sartuko genuen dirua...

Nazioa gara, Autodeterminazioa

2010/07/10 18:00

Kataluniako herritarrek onarturiko Estatut-aren aurka Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ebatzitako epaiak berriro ere agerian utzi du Espainiako Konstituzioa herrien eskubideen eta aspirazio demokratikoen ukazio tresna dela. Horren aurrean, Kataluniako herriak erabakitze eskubidea aldarrikatuko du uztailaren 10ean “Som una nació. Nosaltres decidim” lelopean manifestazioa burutuz.

Auzitegi Konstituzionala esparru juridiko eta politiko ukatzailearen tresna da. Herri borondatea giltzapetu nahi duen aparatu inposatzailea. Herritarren borondatea ezin da bahitu edo ezabatu gehiengoaren nahiarekiko arrotza den Konstituzio edo esparru juridikoaren eskutik.

Syndicate content