Skip to Content

...De todas maneras va...

Ezker Abertzaleak Uztailaren 26an gure elkartasuna eta begirunea azaldu nahi diogu Kubari, Kubako herri askeari.

1953ko Uztailaren 26a munduko iraultzaile, ezkertiarrontzat data erreferentea bihurtu zitzaigun, ekintza heroiko hark huts egin bazuen ere Kubako historia erabat aldatuko zuen lehen harria izan zen, 1959an iraultzaren gauzatuko zen lehen harria.

1959an Euskal Herriko askapen borrokaren haztapenetan Kubako iraultza sozialista borroka eredua zen eta urte guzti hauetan horrela izaten jarraitzen du.

Kuba Ezker Abertzalearentzat:

1.- Duintasuna eta errespetuaren ikurra da. Embargu ankerraren inposaketa, intoxikazio zein manipulazio mediatikoen gainetik duintasuna eta erresistentzia.

2.- Aberri aske eta burujabetzaren aldeko defentsa nekaezina da.

3.- Sozialismoaren eraikuntza. Herriaren beharretara eraikitzen den proiektu politiko erreala da, aurrera eta atzera pauso guztiekin.

KOMANTXE KONPARTSA ERASOEN AURREAN

JAI HERRIKOI EREDUAREN ETA ADIERAZPEN ASKATASUNAREN KONTRAKO ERASOEN AURREAN.

Bilboko hiritarrei komunikatua.

Bilboko Okupazio Mugimenduko Konpartsatik ez gaituzte harritzen Bilboko Konpartsak bultzaturiko jai herrikoi eta parte-hartzaile ereduaren aurkako azken erasoek, hala ere, gertakari hauen larritasunaz ohartaraztea gustatuko litzaiguke.

Zoritxarreko istorio honen azkeneko kapitulua 2010eko Ekainaren 17ko “El Correo Español” egunkarian argitaratu zen, Konpartsero Egunean hain zuzen ere. Bertan, bere “iturrien” arabera, Komantxe Konpartsak Bilboko Aste Nagusian Arenaleko txosnagunean txosnarik jarriko ez zuela zioten.

Lehen argumentuak, txosnaren muntaia desegokiari egiten dio erreferentzia gune berdeak zapaltzearen aitzakiarekin, baina plano eta dokumentuetan ikus daitekeen moduan ez da batere egia. Komantxe konpartsak Arenaleko kioskoaren ondoan ezarriko du txosna, plazaren barruan iturri bat duelarik. Txosnaren estruktura eta belartzaren artean metro eta erdiko espazioa dago gutxi gora behera, beraz norberak egin ditzala nahi beste kalkulu.

2010eko SANFERMINETAN UDAL ARAUDIA EZ BETETZEAGATIK IRUÑEKO UDALARI SALAKETA

SALAKETAAurreko Sanferminetan Iruñeko Udalak izandako jarrera ikusita udal araudiari muzin eginez, jai hauen antolatzailea eta horrenbestez jaien arduraduna dena, Iruñeko bizilagunok 2010eko Sanferminei dagokion dirulaguntza kentzea erabaki dugu. Araudi hau edozein taldek edota eragilek bete beharreko da, baina antza Udalak nahi duena eta nahi duenean egin dezake.

Araudi hori oinarri hartuta Iruñeko Udalak jaiak antolatzeagatik ematen duen dirulaguntza Txantrea eta Donibaneko auzoei kentzea erabaki zuen. Dirulaguntza hau kentzeko Yolanda Barcinak eta UPNk emanadako arrazoi nagusiena dossier honetan Udalak bete ez dituen baldintzak ageri dira, haien araudia bete gabe.

nafarroako gazte martxa

2010/08/06
2010/08/08

Uharte Arakilen hasi eta Altsasun amaituko da martxa. Egitarau txukuna osatu dute gazteek 3 egunetarako. Bonoak herrietan eskuratu ahal izanen dira 25 euroren truk eta azken eguneko bazkarira joan nahi duenak 10 eurotan bazkaltzeko aukera izanen du.

BBK + CAJASUR: Zergaitik eta Zertarako?

Arantza Urkaregi eta Joxean Lozano, BBKko Ezker Abertzaleko Kontseilarien izenean

BBK gobernatzen duen EAJk berehala zoriondu du BBKk buruturiko CajaSur eskuratzeko operazioa. Era honetan, beste behin ere, argi geratu da EAJk Euskal Herriaren ekonomia sustatzearen aldeko apostua egin baino, Espainian inbertitzea nahiago duela.

Baina Mario Fernandezek gauza asko ditu azaltzeko. Lehena, zergaitik orain dela gutxi ukatu egin du Euskal Herriko Kutxak batzeko aukera, krisia dagoela argudiatuz, eta orain, oso egoera kaskarrean dagoen Cajasur-ekin batzen da, “indartsu” izateko asmoz. Akaso, Andakuzian ez dago krisirik? Gezurretan ari dira beraien benetako asmoak ezkutatzeko. BBK kontrolatzen duen EAJk nahiago du Espainian eroso jarraitu, Espainiako finantza-sistemari mesede egiten jarraitu nahi du, gure herriaren behar sozial eta ekonomikoei aurre egiteko baliogarria izango litzatekeen izaera sozialeko Euskal Kutxa indartsua bultzatu baino.

Jon Anzari omenaldi nazionala

2010/07/24 16:30

Datorren ostiralean ekarriko dute gorpua Ziburuko belatokira eta bertan egingo zaio lehen harrera, arratsaldeko 16:30etan.

Momentuz egin beharreko froga medikuak amaitutzat eman dira eta goroua senideen esku uztea onartu du epaileak. Ostiralean hartu dute Tolosan gorpua senide eta lagunek eta arratsaldean Ziburuko belatokira eramango dute. Han lehen harrera egingo zaio ostiral arratsaldean. Larunbatean ezker abertzalearen omenaldia jasoko du.

Ezker Abertzalearen oharra:

Coca-colaren aurkako Nazioarteko Eguna

2010/07/22 19:30

 

coca colari ez uzatilal 22Gaur osteguna, hilak 22 "Coca-colaren kontrako poteo-kalejira" izango da Bilbo Zaharra jaietan arratsaldeko 19:30etatik aurrera Coca-colaren aurkako nazioarteko egunaren baitan.

Internazionalistak garelako kk-kolari ez!

Espainiako monarkia ez da ongi etorria ez Bilbon ez Euskal Herria osoan

2010/07/20 11:00

Ikur arrotz eta ez demokratikoak ezartzeko politikak aurrera darrai. Datorren asteartean Espainiako printze eta printzesa Bilbora ekarriko dute, berriro ere. Espainiako kultur sariak banatzea da oraingo honetan asmatu duten aitzakia.

Azken aldi honetan ikur arrotzen inposaketa areagotu egin du 2009ko martxoaren iruzurraren ostean Ajuria-Enea bere gain hartu duten PSOEk eta PPk osatutako frente espainiarrak.

Eraikin ofizialetan Frankok ezarritako banderaren ugalketaren bidez zein Espainiako monarkiaren eledunen etengabeko etorreren bidez, Euskal Herria Espainiako administrazioren pean dagoen lurraldea dela  azpimarratu nahi dute. Aipatutako obsesioak, aldiz, kontrakoa adierazten du: bere burua espainoltzat hartzen ez duen lurralde batean gaudela, bere etorkizunaren jabe izan nahi duena.

GORA IRUÑEAk 2010eko SANFERMINEN BALANTZEA BURUTU DU

Pasa berri diren Sanfermin hauetan zerbait argi eta garbi geratu bada bi proiektu existitzen direla izan da, bi filosofia eta hiri honetan jaiak egiteko bi era. Eta are gehiago Sanferminak bizitzeko.

Inposizioen gainean hiritarrek erakutsitako haserrea, jaien pribatizazioa, jai gune eta ekitaldien erabilpen alderdikoia eta Sanferminen filosofia bera, Barcinak eta UPNk egiten duten propagandarako erabilera geroz eta nabariagoa da. Haserre honen aurrean geroz eta hiritar gehiago dira Sanfemrinen bat-batekotasunaz galdekatzen dutenak, jaiaz gozatzeko askatasunaz galdekatzen dutenak, non dagoen gure kultura, non dagoen euskara, non dagoen hiritarren protagonismoa.

Barcinak bere agur partikularra burutu nahi izan du ez-kudeaketa baten ostean, gure buruan betiko gordeko duguna eta Iruñeko jaien memoriara pasako dena.

AHTren aurkako XV akanpada Antzuolan

2010/07/26
2010/08/01

cartelUztailaren 26tik Abuztuaren 1era.
Abiadura Handiko Trenaren aurkako XV. akanpada uztailaren 26tik abuztuaren 1era egingo da aurten, Antzuolan (Bergaratik gertu dagoen Gipuzkoako herria). Egungo gizarte kapitalista eta jasangaitzari aurre eginez, kanpaldian diskurtso kritikoa landu eta mobilizazioz hornitua egongo den topaketa partehartzaile eta asanblearioa eratzeko deialdia zabaltzen dugu beraz. Aste osoan zehar jarduera ezberdinak burutuko dira, eztabaidak, tailerrak, protesta eta informazio ekintzak, eta musika eta antzerki ikuskizunak, besteak beste. Halaber, uztailaren 31ean, larunbatarekin, Bergaratik AHTren obretara egingo den  manifestaziora biltzeko deia luzatzen dugu, udalerri horretan berriki hasi dituzten obrak direla-eta eragiten ari diren txikizioa bertatik bertara salatzeko.    

“Bizi gera eta hemen gaude, zutik, borrokan jarraitzeko prest!”

Amaitu da Gipuzkoako Gazte Martxa. Indartsu amaitu da gainera. Ekitaldiko mezua garbia izan da: kolpeak kolpe, garai berrietara egokitu eta “borrokan jarraitzeko prest” dago euskal gazteria.
Jarraipen berezia martxak.topatu.info

"Bandera gorria izan dugu iparrorratza eta lortu dugu tontorrean ipintzea.” Hala adierazi dute gazte independentistek Zaldibian gazte martxaren amaiera ekitaldian. Independentziaren aldeko lana hedatzen ari den garaiotan “inoiz baino ozenago” independentistak eta sozialistak direla aldarrikatu dute gazteek, “txanpon beraren bi aldeak baitira”. “Euskal Estatu Sozialista eraikitzeko determinazio osoa daukagu, eta horretan dihardugu”, gaineratu dute.

Aurtengo ikasturtea ez dela erraza izan onartu ostean, gazteria beti egon izan dela “etsaiaren jo puntuan” azaldu dute, “izaera errebeldea, ameslaria eta inkonformista dela eta.”

Aste Nagusia defendatzen

Gure ospakizunean tarte bat egingo dugu azken asteetan jasaten ari garen presio mediatikoari egokien den moduan erantzuteko. Giroa berotzen dauden einean eta inor erre ez dadin, SERIOTASUNA, ARDURA ETA ZINTZOTASUNA eskatzen dugu Bilboko Konpartsei buruz botatzen diren informazio eta diskurtsoen inguruan. Bai komunikabide batzuk eta bai alkateak bazterrak nahasten dabiltza giroa baretu beharrean. Guztiz lotsagarria iruditzen zaigu Bilboko Konpartsek orain bi aste publikoki azaldutako planaren inguruan nahita gezurrak botatzen egotea.

2010ko SANFERMINAK Balantze errepresiboa

Balantze hau egiterakoan, gertakari eta eraso errepresibo geihenak salatzen ez direla konturatzen gara. Askotan, beldura edo poliziek duten inpunitatea eragiten dute jendea isilean geratzea. Horrexagatik, hemen eskeintzen ditugun datuak iceberg baten punta besterik ez dira.

Aurten, gainera, Sanferminetan hartu dirren hainbat irudiekin eta txupinazoan parte hartu zuten hainbat gazte emandako testigantzarekin bideo bat osatu dugu. Bideo balantzea: http://www.youtube.com/watch?v=LYFcI6zdtps

Kronologia

Sanferminak hasi baino lehen...

- Gora Iruñea! plataformak antolatutako ekimenak ez dute behar diren baimenak jasotzen. Ildo berean, Herriko Taberna eta Arrano elkarteak antolatzen dituzten kontzertuak kalean ezin izango direla burutu jakinarazten diete udaltzainek lokal hauen arduradunei.

TOURMALETEKO EKIMENAK

2010/07/20
2010/07/22

Prentsaurrekoan esan dugu Tourmalet berezia izango dela, bertan 2 etapa jokatuko direlako eta lehenENgo aldiz, Euskal Euskadi taldeak, auto eta autobusetan, Spain-Spagne jarrita eramango duelako" Hori dela eta ESAITek ekimen berezia antola du euskal festa barruan.

UZTAILAK 20 " BIZIKLETA MARTXA GOIZEKO 11:00etan Ø LA MONGIE-TOURMALET (5 km)
Bizikleta martxa egingo dugu La Mongie herritik Tourmalet gainera. 5 km inguruko ibilbidea da eta guztiok dakigun moduan aldapa gogorreko mendatea da. Hala ere, aldarrikapen martxa bat izanik, erritmo lasaian joango gara.

UZTAILAK 21 " MENDI MARTXA GOIZEKO 10:00etan Ø TOURMALET-MIDI DU BIGORRE(2615m) " EUSKAL JAIA ARRATSALDEKO 17:00etan v Soinua, bertsoak, pintxoak, sagardoa, garagardoa,..

Iritsi da 'biladi hadi' brigada kulturala Palestinara

Bere osotasuenan iritsi da 'biladi hadi' izeneko brigada kulturala Palestinara (“biladi”-k nire herria/nire lurra esan nahi du). Atzo, uztailak 15, elkartu ziren partehartzaile guztiak, aireportu edo mugako kontroletan aparteko arazorik izan gabe Zisjordanian. Brigada berezi hau iazko 'elkartasunez tour' -aren jarraipena da. Orduan artista palestinarrak (bertsolariak, abeslariak...) izan ziren Euskal Herrian emanaldi eta harreman ezberdinak egiten. Oraingo honetan gu gara Palestinara abiatu garenak, arlo ezberdinetan lan egiten dugun euskaldunak, bertsolariak, irakasleak, ikasleak, kazetariak, musikariak eta antzerkilariak izango gara Palestinako lurretan egun batzutan.

Ibarrako jaietan Ikurriña balkoian jartzeko deia

Ibarrako BAI EUSKAL HERRIARI ekimenak agerraldia eskaini zuen uztailaren 14ean, Batetik, Ibarrako jaietan Ikurriña balkoietan jartzeko deialdia zabaltzeko eta bestetik, aurten Lizarran irailaren 18an ospatuko den Euskal Herria egunera bertaratzeko deia luzatuaz.

Ibarra eta Lizarra senideturik dira 2009an Ibarran buruturiko Euskal Herria egunetik.

Adierazpena

Euskal Herria, Euskararen herria, 21.000km karratutako lurraldea, zazpi herrialdek osatua eta euskal herritarren bizilekua.

Udalbiltza auziaren epaiketa

Gaur 11 auzipetuk [ Karmele Urbistondo, Leire Idoiaga, Oskar Goñi, Txema Jurado, Lander Etxeberria, Eider Casanova, Loren Arkotxak, Miren Josu Aranburu, Xabier Alegria, Joseba Garmendia, Imanol Esnaola] deklaratu dute Espainiako Auzitegi Nazionalean, epaiketako lehen egunean, bihar beste 9ak mintzatuko dira.

Miriam Campos  ez epaitzea erabaki du epaimahaiak, baina Xabier Alegria bai. Xarlo Etxezaharreta Hazparneko hautetsi ohia ez da azaldu auzitegira eta hura atxilotzeko agindu du epaimahaiak.

Goizeko saioaren balorazioa

Parise, euskal munduen hiriburu

Euskal kultur erakundeak "Batekmila - Euskal munduak" multimedia erakusketa ibiltaria Frantziako hiriburuan aurkeztuko du 2010eko uztailaren 16tik agorrilaren 20ra, Pariseko Euskal Etxearen eta XVII. arrondizamenduko Herriko etxearen partaidetzarekin.

 
Parise, euskal munduen hiriburu

Estrenatu denetik 2007an "Batekmila - Euskal munduak" erakusketa (ikus aurkezpen orria) 13 tokitan erakutsia izan da. Euskal Herrian (Baionan, Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean besteak beste), Frantziako Bordelen, Albin eta Ambarès & Lagraven baita Katalunian, Bartzelonan. Herri guzi horietan arrakasta gaitza bildu du, gazteenen ganik batez ere, bere alde elkarreragile eta ludiko direla medio.

Nazkatuta gaude! Emakumeon aurkako erasorik ez!

"Nazkatuta gaude! Emakumeon aurkako erasorik ez!" irakur zitekeen pankarta inguruan batu dira 350 bat gizon-emakume, gaur iluntzean, Itzubaltzeta / Romoko Kolas eta Santa Eugenia plazen artean. Bertoko 29 urteko emakume batek igande goizean pairatutako bortxaketa salatu dute horrela auzokideek eta inguruko herrietatik gerturatutako lagunek. Anitzak izan dira Itzubaltzetako Emakume Gazteon Asanbladak egindako deialdiarekin bat egin duten eragileetako ordezkariak. Bertan ziren, besteak beste, Leioa, Algorta eta Erandioko Emakume Gazteen Asanbladak, Bilgune Feminista, Gizatiar, LAB, ezker abertzalea, Ikasle Abertzaleak, Itzubaltzeta gaztetxea, Itzubaltzeta / Romo eta Pinuetako Jai Batzordea, eliza katolikoa, Bizarra Lepoan eta beste hainbat erakundeetako kideak. Baita dozenaka tabernari, dendari, etorkin, gazte koadrila eta kirolari ere. Argazkian, arratsaldeko kontzentrazioa Itzubaltzetan.

Udalbiltzako epaiketa

ELDH (Demokraziaren eta Munduko Giza Eskubideen Aldeko Abokatu Europearren Elkartea) nazioarteko abokatu elkarteak, pasa den 2010.eko martxoko CONSEUk Donostian antolatutako konferentzian parte hartu zuen, eta bidai horretan aukera izan zuten lehen eskuz hainbat epaiketen berri izateko, inputatu beraien eskutik.

Horrela, Madrileko Entzutegi Nazionalean hainbat elkarte eta antolakundeen ilegalizaziorako egingako epaiketen inguruko detaileak ezagutu zituzten, eta elkarte horien aurretiazko lana eta nola afektatu duen ilegalizazioak bere eguneko jardunean. Udalbiltzaren aurkako epaiketaren berri izateko aukera izan zuten baita ere, zeinak paper zentrala jokatu zuen martxoko bidai horretan. Bisita horren ondorioa den konklusio txostena argitara eman berri dute, non Euskal Herrian gertatzen diren hainbat giza eskubideen urraketagatik beraien kezka azaltzen duten, txosten honen aurretik hainbat nazioarteko erakundek salatu bezala.

Syndicate content