Skip to Content

ISTILU LARRIAK IRUÑEAKO TXUPINAZOAN

Gazte bat atxilotu du Udaltzaingoak osasun zentro batean
Istilu larriak izan dira gaur eguerdiko txupinazoan. Udaltzainek ikurriña erraldoi bat ateratzen saiatzen ari ziren gazte batzuen aurka oldatu dira eta egoera oso arriskutsua sortu dute Iruñeako Udal plazan. Zauritu ugari izan dira udaltzain uniformatu eta kalez jantzitako polizien interbentzioagatik. Borrekin kolpatu dituzte gazteak, batzuk zauri larriak sufritu dituzte. Luzatzen diren borra ilegalak erabili dituztela ere argiki ikusten da bidaltzen dizkizuegun argazkien loturetan ( http://www.flickr.com/photos/nafarroan/ ).
Gazte bat atxilotu dutela ere jakin izan dugu. Imanol Salinas izan da, osasun zentro batean atxilotu duten gaztea. Zauri ezberdinekin osasun zentro batera joan da eta bertan atxilotu dute.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren irakurketa:

BILBOKO KONPARTSEK ERABAKI DUTE... ASTE NAGUSI EZBERDINA BULTZATZEA

Gaurko honetan azalpen oso berezi eta garrantzitsua luzatu nahi dugu, eta eskertuko genizueke ahalik eta fidelena den irakurketa publikatzea.

Ikasturte honen hasieran 2009ko aste nagusian gertatutakoaren inguruko irakurketa egin genuen eta ondorio argi bat plazaratu genuen: Bilboko Udaletxeak erabakitako bi konpartsen aurkako zigorrarekin beste batzuetan bezala urte luzeetan landu eta lortutako eredu herrikoi eta partehartzailearen aurkako jarrera argi bat ikusten genuen. Horrela azaldu genion ere Bilboko herriari eta atez ate gainera, buzoneo bat eginez eta galdera honekin: 2010ean Aste Nagusia izango dugu?

Eta galdera honekin batera irailetik maiatzera izugarrizko lan plangintza egin dugu bi helbururekin:

Erreskateko zipaiaok Itsasondoko meatzetan

Azken bi ekintzaileAzkenik, arratsaldeko 19:30 aldera oraindik mehategietan zeuden bi ekintzaile desalojatu dituzte Ertzaintzak. Ekintzaileak lehendik Beasaingo osasun-etxera, eta gero komisaldegira eraman dituzte. Akusazioa "desórdenes públicos, resistencia y desobediencia a la autoridad" omen da.

 

Oraintxe bertan jakin dugunez, leizezuloan AHTri desobedientzia eta erresistentzia ekintzan ostegunetik dauden lau ekintzaileetatik BI ATERA DITUZTE. (17:43)

ELAk eta LABek eten egin dute Osalanen zuten parte hartzea

ELAk eta LABek Osalanen zuten parte hartzea etetea erabaki dute, honako arrazoiak direla eta:

1.- Eusko Jaurlaritzak batertu egin du lan-osasunaren arloan zinezko politikarik egiteko aukera. Laneko istripu eta gaixotasunen benetako zergatiei, hots, enplegu- eta lan-baldintzei, ez die ekin nahi, horrela patronalaren interesen aurka jo beharko bailuke (prekarietatea, kontrolik gabeko azpikontratazioa eta arau bihurtutako aldi baterako enplegua borrokatuz). Ondorioz, erakundeek ez dute aintzat hartzen gai honetan gertatzen diren arauhausteak behatu, kontrolatu eta zigortzeko betebeharra: ez Lan agintzaritzak, ez Lan-ikuskaritzak, ezta Osalanek ere.

2.- Osalan erakunde burokratizatu eta ezgauza bihurtu da; soilik patronalaren esanetara dago, eta bere egitekoak betetzeko adina bitartekorik ez dauka. 2010ean bere aurrekontua aurreko urtearekiko %43 jaitsiko da. Murrizketa eskandaluzkoa da, berez aurrekontua barregarria baitzen, BPGaren %0,02ra ere iristen ez zelarik. Politikarik ez, eta ezertarako balio ez duen propagandaz estali nahi dute gabezia.

200 pertsona Udalbiltzako auzipetuekin Iruñeako elkarretaratzean

Iruñeako agerraldi honetan, Udalbiltzako auzipetuekin batera, Euskal Herriko zenbait ordezkari eta politikari, parte hartu dute, guztira 200 pertsona, bertan Jesús Urra, Txentxo Jimenez, Sagrario Alemán, Fernando Armendariz, Sabino Cuadra, Patxi Urrutia, Txelui Moreno, Joseba Eseolaza eta Teresa Saez izan dira, beste askoren artean.

Hala ere, jakinarazten dizuegu datorren astean, uztailak 10ean, larunbata, elkarretaratzea Baionako, Espainiako kontsul etxearen aurreran izango dela goizeko 11:00etan eta deialdi zabala “euskal herritar guztiendako”.

Bestalde bihar, uztailak 3an, larunbata, eguerdiko 12:00etan, Martin Ugalde Kultur parkean Udalbiltzaren abesti aurkezpena izango da.

X. MENDI MARTXA

2010/07/31
2010/08/08

Baionan egin da aurtengo edizioaren aurkezpena" Bertan, Txiki Falero, Asier Ibaibarriaga eta Ellande Alfarok egongo dira.

Txostena:

14 urte daramatza ESAITek Euskal Herriko Selekzioen alde lanean. Geroz eta ozenago dira euskal gizartearen nahiak eta aldarriak euskal selekzioen alde baina politikariek muzin egiten diete herriaren nahiei. Udara honetan esate baterako, ez gara izan Hegoafrikako munduko txapelketan, Gasteizko jaietan Espainiako selekzioak jokatuko du Buesa Arenan, Tourrean Euskaltel-ek Espagne- Spain eramango du bere auto garraioetan. Halere, guk tinko segituko dugu herriaren ametsa egia bihurtu dadin eta horren harira, 10.
Mendi Martxa aurkeztera gatozkizue.

Euskal Herria Zuzenean 2010

2010/07/02
2010/07/04

Bere 15. edizioarentzat, Euskal Herria Zuzenean festibalak programazio aberatsa eskainiko du uztailaren 2tik 4a arte. Euskal artistak ere hor izanen dira, Mikel Urdangarinetik Berri Txarrak-era. Mister Saguak taldearen itzulera ahantzi gabe.

Heletan iraganen den bigarren edizioarentzat, aurten 15 urte ospatuko dituen Euskal Herria Zuzenean festibalak biziki programazio erakargarria apailatu du.

Aurten ikusten ahalko diren nazioarteko talde garrantzitsuenen artean :

  • Rachid Taha
  • Izia
  • Alpha Blondy
  • 2 Many DJ's

Hala ere, urte guziz bezala, euskal talde andana bat ikusteko aukera izanen da, horien artean :

2010eko EHZ festibalaren afitxa

Berri Txarrak : euskal musika esparruko ezinbesteko talde honek poparen gozotasuna, metalaren indarra, hardcorearen amorrua eta punk-rockaren bizitasuna bikain uztartzen ditu.

 

Iruñeako Peñak eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak gaur emandako prentsaurrekoaren edukinak

1978ko uztailaren 8an Sanferminak doluz jantzi ziren, beltzez, espainar poliziaren eskutik hiri honek jasan zuen erasoaren ondorioz. Eraso horretan German Rodriguez hil zen, eta hamarnaka zauritu egon ziren. Ondoren Oreretan, Joseba Barandiaran eraila izan zen eraso hau salatzeagatik.

Garai bereziak ziren, zeren Franco-ren heriotzaren ondoren, jendartearen gehiengoak aldaketa sakon baten gura zuen, diktadurak urteetan ukatu zizkion oinarrizko eskubideak berreskuratzearen alde borroka egiten zuen

Oinarrizko eskubideak aldarrikatzen zituen pankarta bat, preso politikoentzat Amnistia, zezen plazan atera izana aitzaki bihurtu zuten estamentu ofizialek, botereak alegia, Iruñeako, Nafarroako, Euskal Herriko herritarren aurka eraso bortitz hau egiteko.

Lau lagun AHTri erresistentzia eta desobedientzia eginez

Gaur goizean lau pertsonak Itsasondoko meategietako haitzulo batean Abiadura Handiko Trenari erresistentzia eta desobedientziari ekin diote. Ezin dute handik atera eta une honetan, AHTren Ordizia-Itsasondozatiko lanek eragina izan dezakete bertan.

Prentsaurrean emandako Komunikatua.
Ingeniariaren txostena.

ITSASONDOKO MEATEGIETATIK ABIADURA HANDIKO TRENAREN AURKA

Gaur, uztailak 1, lur azpian sartu gara, AHTaren obrak eta honek dakarren triskantza gelditzeko eta bultzatu nahi duen eredu soziala salatzeko. Itasondoko meategietan, 4 lagun lur azpian itxita, atera ezinik. Baina ez daude bakarrik, kanpoan ere jende ugari bildu baita babesa emateko.

Udalbiltzak lagunduriko eragileek sostengua adierazi diete epaituei

«Laguntza ekartzeagatik» epaituko dituztela gaitzetsi dute, tartean Seaskako Bernat Etxepare lizeoak eta Euskal Irratiek.

Udalbiltzaren aurkako auzia gaitzetsiko dute uztailaren 10ean, Baionan

«Laguntza ekartzeagatik gara epaituak» dio Udalbiltzako kide izandako eta Lekuineko hautetsi ohi den Dominika Duhaldek. Hain zuzen, izan diruz ala aholkuz zazpi lurraldeetako hainbat eragilek jaso zuten Udalbiltzaren laguntza.

Tartean, Ipar Euskal Herrikoek, eta horiek zuten atzo Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituzten 22 lagunei elkartasuna adierazi, Baionan egin prentsaurrekoan.

Gure ikurren aldeko manifestaldia

2010/07/03 18:30

Gaur hemen bildu garen hiritarrok gure herriaren sinboloen aurka Amejoramenduaren Bunkerretik sustatzen den erasoaren larritzearen aurrean gure kezka agertu nahi dugu 

Antza, Barcina eta bere lagun politikoek (UPN dela, PSN dela edota PPN dela) Sanferminetan ere erasoen soka luzea berriz astindu nahi dute. Baina hau ez da kasuala izanen; gure herriaren nortasunean sinboloek sustrai sakonak dituztela badakite, beraz, bere helburua berezko euskal nortasun hori deuseztatzea izanik, harekin loturik diren sinboloak ere ezabatu behar dituzte.

Eskuin nafarraren arbaso politikoek frankismoan marraztu eta erabili zuten taktika bera da: gure sinboloak debekatu eta Espainiarenak inposatu; tamalez, zaharrak berri.

EUSKAL GEHIENGO SINDIKALA, OSO POZIK GREBA OROKORRAK IZAN DUEN OIHARTZUN HANDIAREKIN

Industriako enpresen %65a, itxita
Hamarna milaka langilek hartu du parte manifestazioetan

Gaurko deituta zegoen grebak oihartzun handia izan du Hego Euskal Herriko sektore eta enpresetan. Horrek esan nahi du EAE mailan greba orokor handi bat izan dela, eta Nafarroan emaitza zabala lortu duela.


 

Greba egin duen enpresa kopurua eta lanuztea zenbatekoa izan den kontutan izanik, greba orokorrak arrakasta izan du sektore honetan. 

Izan den lanuzte mailari buruzko informazioa ERANSKINean zehaztu dugu; EAEko 50etik gora langile duten enpresen zerrenda bat jaso dugu, lantoki bakoitzean zenbateko lanuztea izan den adieraziz. 

ARMONIA TXANTREANA ETA SAN FERMIN PEÑEN KONTRAKO AUZIA UTZI DUTE

Arratsaldeko lehenengo orduetan, Armonia Txantreana eta San Fermin peñen kontrako auzia utzi izan dute. Iazko sanfermin ondoren, Iruñeko udaltzaingoa Iruñeko Udalaren gobernuaren taldearen babesarekin, salakte jarri zuen pankarteengatik. Hilabete batzuk pasa ondoren eta bi peñen presidenteak eta marrazkilariak Auzitegi Nazionalean aitortu eta gero, epaileak auzia artxibatzea erabaki du. Horregatik San Fermin Peña eta Armonia Txantreana hau adierazi nahi dugu:

1.Eskertu nahi ditugu jasotako babes guztiak, kolektiboetatik jaso ditu¡gun eta auzokideetatik ere bai.

2.Gure alaitasuna erakutsi nahi dugu ere bai, oso momentu zailak izan direlako.

3.Alkatesa eta zinegotzi batzuen adierazpen publikoak entzun ondoren, ZUZENDU PUBLIKOA eskatzen dugu. Gure izenei kalte larria egin du eta.

4.Deaialdia luzatu nahi diogu Iruñeko jendeari aurtengo sanferminetan gozatzeko eta herri ekimenei babes osoa emateko.

IRUÑEAN, 2010KO EKAINAREN 28AN

ARMONIA TXANTREANA PEÑA ETA SAN FERMIN PEÑA

AHT GELDITU! ELKARLANAREN PRENTSA OHARRA EKAINAREN 29KO GREBA OROKORRAREN DEIALDIAREN INGURUAN

ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek ekainaren 29rako egin duten greba deialdiari AHT Gelditu! Elkarlanak bere babesa adierazi nahi dio, jardunaldi horretarako antolatu dituzten mobilizazioetan parte hartzeko deia eginez.

 

Botere ekonomiko eta politikoa menderatzen duten sektoreek KAPITALISMOA MUNDU MAILAN pairatzen ari den atzeraldi ekonomikoa, beste behin ere, politika ekonomikoak doitzeko aprobetxatu nahi dutela salatu nahi dugu, hautatu duten bide horrek prekarietatea, lan-esplotazioa eta gutxieneko diru-sarrera duinen gabezia AREAGOTU besterik ez baitu egiten. Gobernu, banku eta ugazaben helburua aberastasun beren eskuetan metatzea, sektore publikoa desegitea, oinarrizko zerbitzuak etengabe pribatizatzea eta eskubide sozialen esparrua murriztea besterik ez dela ikusi ahal izan dugu.

29KO GREBA EGUZKI IRRATIAN

Ekainaren 29ko greba deialdia dela eta, Eguzki irratiak, aurreko alditan bezalaxe, programazio berezia eskainiko du greba egunean berean. Goizeko 8etatik aurrera orduero eskainiko ditugu informatiboak, eta informatibo hauetan jasoko dugu Iruñerrian, Nafarroan edota Euskal Herrian gertatzen ari den guztia.

Eguerdiko ordu bietan informatibo berezia eginen dugu non eguneko gertaeren laburpena eta grebaren eragina jasoko dugun.

Era berean, deia egiten diegu gure entzule guztiei greba egunean gurekin parte har dezaten, bere iritzia emanez edota kalean gertatzen dena kontatuz. Horretarako 948 220758 telefonora dei dezakete edo eguzki@eguzki.net helbide elektronikora idatzi.

Eguzki irratia FMko 107n edota www.eguzki.net helbidean entzun daiteke.

Ekainak 28 kontzentrazio zaratatsua Gasteizen

2010/06/28 19:00
2010/06/29 23:59

ERREFORMA ETA MURRIZKETEN AURREAN, EUSKAL HERRIAK SUBIRAUTZA EKONOMIKOAN OINARRITUTAKO ALDAKETA SOZIALA BEHAR DU

Jai Batzordeen Koordinadora prentsaurrekoan irakurri den balorazioa

Gaur hemen bildu zaituztegu Jai Batzorde guztien ordezkariok auzoetako jaien balorazioa aurkeztera eta bide batez Udalak jaien aurretik, jaiak izan diren bitartean eta jaiak eta gero izan duen jarrera autoritarioa salatzeko.

Lehenik eta behin txalotu nahi dizuegu gure auzoetako jaietan parte hartu eta gozatu duzuen guztioi, eta bereziki, jaiak antolatzea posible egin duzue guztioi. Ezin dugu ahaztu lagun hauek egiten duten lan desinteresatuari esker aurrera ateratzen direla hamaika ekitaldi urte osoan zehar, ez gara nekatuko langile hauen jokabidea goraipatzen.

Esan bezala hamaika ekitaldi burutzen ditugu urte osoan zehar, hauen islada auzoetako jaiak izanik. Hilabeteak eta hilabeteak ematen ditugu hauek prestatzen, azkenean maila oneko ikuskizunak jendearteari aurkeztu ahal izateko.

ESPANIAR ESTATUAN 2009 URTEAN EMANDAKO TORTURA KASUEN URTEKO TXOSTENAREN INFORMEA.

Ekainak 25an, Madrilen, Torturaren aurkako Koordinadorak (CPDT-ak) 2009. urtean Espaniar Estatuan emandako tortura kasuen txostena aurkeztu egin du urteko legez. Bertan, 2009ko informeak dionez, 242 tortura salaketa aurkeztu egin dira 624 tortura kasuen artean. Jorge del Curak Koordinadorako bozeramaleak azaldu egin ditu txostenaren datu inportanteenak zeintzuk diren, besteak beste; Espaniar Estatuko tortura datuak non ematen diren gehien edota geografikoki non kokatzen diren tortura kasu gehien.

 

Sarrera honen ostean, datu konkretuagoak azaldu egin dira txostenaren inguruan: Euskal Herriko Koordinadorako bozeramaleak, Carlos Hernandezek, 2000 eta 2009 tartean komisaldegietan, espetxeetan eta adingabeko zentruetan emandako 140 sexu salaketa aurkeztu egin ditu. Carlos Hernandezek esan duenez, salaketa hauek nabarmenki igo egin dira beste urteetatik hona, batez ere emakumeek inkomunikazio egoeran pairatzen duten sexu jasarpenak.

HEGO AFRIKAKO BILBOKO KONTSULATUAN ESKAERA

FIFAri entregatzeko, ofizialtasuna aldarrikatuz, Kontsulatuan idatzia entregatu nahi izan dugu baina Kontsul jaunak ez gaitu errezibitu" Ondoren, Euskal Herrian, zabalduko ditugun kartelen aurkezpena egin dugu. Idatzia: Kontsul jauna, Munduko futbol Koparen final fasean dela eta, zuregana zuzendu nahi izan dugu ESAITeko ( Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea ) kideok, Euskal herritarren gehiengo handi batek, bere selekzioa nazioartean ofizialki lehiatzeko duen desioa adieraztera, Nazio garenez, eskubide hori bai baitagokigu.

Beste hainbat Estaturik gabeko Nazioek, nazioartean lehiatzeko eskubide hori badutela ikusten dugu. Eta hori, Euskal Herritik inbidia sano batekin ikusten dugu , baina ezin dugu onartu jasaten ari garen diskriminazioa.

Ez gara ukatzen ari euskal kirolariak Espainia edo Frantziarekin lehiatzea, hori bada beraien desioa, baina uste dugu nazio garen heinean, guri ere badagokigula irrikatzen dugun selekzioarekin eta gure koloreekin lehiatzeko eskubidea; finean, hori baita euskal herritar gehiengo zabal batek desioa duguna.

UDALBILTZAKO AUZIPETUEK MANIFESTAZIO NAZIONALERAKO DEIA EGIN DUTE

2010/07/17 17:30

UZTAILAREN 17AN IZANGO DA, LARUNBATA, 17:30ean, BILBOKO LA CASILLA PLAZATIK IRTENDA

“Udalbiltza aske! Bai Udalbiltzari. Bai Euskal Herriari” izango da manifestazioaren leloa. La Casilla plazan hasiko da eta Bilboko udaletxe aurreko zabalgunean amaituko da ekitaldi labur batekin.

Gaur, ostirala, auzipetuetako asko batu dira deialdia egiteko. Beraiekin bat eginda agertu dira Bai Udalbiltzari Sareko hainbat kide. Herriz herriko sostengu sarea osotzen duten udal hautetsiak, hautetsi ohiak eta herrietako babes taldeen ordezkaritza egon dira bertan. Euskal Herriko politika, ekonomia, kultura eta kirol arloko kideak ere han izan dira, deialdiari euren sostengua emanez. Mailalen Lujanbio, José Luis Otamendi, Abelin Linazosoro, Xabier Amuriza, Txillardegi, Jesus Mari Irazu, beste askoren artean.

Syndicate content