Skip to Content

Udalbiltza – Elkartasuna ekimena

Gaur goizean Donostiako Amara  Plaza hotelean Udalbiltza-Elkartasuna ekimena aurkeztuko da.

Egun gutxi barru Egunkaria auziaren oso antzeko bati emango zaio hasiera. Antzekoa, aku-sazioaren hasierako izaeran; antzekoa, frogatzerako orduan akusazioak azaldutako gabezian.

Udalbiltza auziaz hitz egiten ari gara. Auzipetuak 22 dira denera, udaleko kargu publikoak, horretarako demokratikoki aukeratuak, lau alkate eta hamabost zinegotzi, baita ere beste hiru la-gun, erakundearen egitura funtzionalari loturikoak.

KONPARTSERO EGUNA

2010/07/17

Uztailaren 17an, larunbata, Bilboko Areatzan Konpartsero Eguna ospatuko dugu. Egun horretarako Konpartsen Federakundekook prestatu dugun egitaraua hauxe da:

  • 11:00 Musika
  • 12:00 Puzgarriak
  • 12:00 Pintxo lehiaketaren hasiera (prestakuntza)
  • 12:00 Eusko label produktuak: Txistorra jana herrikoia eta piper dastaketa
  • 13:00 Pintxoen aurkezpena
  • 14:00 Pintxo lehiaketaren sari banaketa
  • 14:30 Konpartsen Bazkaria
  • 17:00 Berbena GOZATEGI taldearekin bere disko berria aurkeztuko dutelarik
  • 19:30 Kalejira Alde Zaharretik ORKRESTA taldeareakin

Pintxo lehiaketaren arauak

EUSKAL SINDIKATUEN ADIERAZPENA BDZ KANPAINAREN 5. URTEURRENEAN.

01 Aurrekariak: Israeldarren Palestinaren okupazio koloniala eta Boikot, Desinbertsio eta Zehapen Kanpaina Orokorra

Nelson Mandelaren esanetan, Palestinako Herriarentzako justizia "gure garaiko kasu moral nagusi bilakatu da". Israelek egun Gazari eragiten dion jazarpen basatia Palestinako Herriaren aurka abiarazi duen bidegabekeriarik latzena eta premiazkoena da; izan ere, jazarpen horren ondore gisa, hainbat eta hainbat aldiz urratu ditu Israelek Giza Eskubideak, eta bai Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa ere.

Hizkuntza-eskubideen urraketen aurrean kezka agertu dio Behatokiak EAEko Arartekoari

Garbiñe Petriati Ijurra zuzendaria urteko txostenaren aurkezpenekin jarraituz, EAEko Ararteko Iñigo Lamarcarekin bildu da Gasteizen. “Behatokiak argitaratzen duen Urteko txostena herritarrek helarazitako bizipenen bidez osatutako hizkuntza-eskubideen egoeraren erradiografia erreala dela kontuan harturik, eskubideen defentsan lan egiten duten erakundeek ere kontuan hartu behar dutelakoan gaude” azaldu du Petriatik.

Petriatik gogorarazi du 2009an inoizko kexa gehien bideratu zuela Behatokiak. "Horrek Euskararen telefonoa zerbitzuaren eraginkortasuna agerian jartzeko datua bada ere, hizkuntza-eskubideen egoerari dagokionez pozteko elementurik ez dagoela islatzen du" adierazi du Behatokiko ordezkariak.

 "Ez da inolako aldaketarik gertatu hizkuntza-eskubideak bermatzeko mekanismoetan, defentsa-gabeziaren aurrean neurri eraginkorrik ez da hartu; beraz, beste urte batez, antzeko zioak zituzten kexak bideratu behar izan ditugu, eta horien konponbideari begira antzeko erantzunak jaso ditugu" azaldu du zuzendariak.

We need

Ikastera joateko, lantokira hurbiltzeko, erosketak egiteko eta beste hainbat zereginetarako gero eta urrutiago mugitu behar izatea da garaiotako bizimodua gehien baldintzatzen dituen faktoreetakoa. Hortik garraio publiko zerbitzuak duen berebiziko garrantzia bizi-kalitatea hobetzeari begira. Herritarrek behar dituzten zerbitzu eta ekipamenduen kokalekuak bizilekuetatik urruntzea kalterako joera izan da, lurralde antolamendu eredu okerrak ekarri duena. Azken hau nola zuzendu beste baterako utzita, garraio publikoa hobetzeko aukerei erreparatuko diegu.

100 pertsona bildu dira gaur goizean Baionan Udalbiltza auzia salatzeko

100 pertsona bildu dira gaur, larunbata, Baionako Espainiako Kontsul Etxearen aurrealdean, Ipar Euskal Herriko Bai Udalbiltzari sostengu Sareak auzia salatzeko antolatutako elkarretaratzean.

Epaiketaren aurreko azken elkarretaratzea honetan Udalbiltzako auzipetuekin batera, Euskal Herriko zenbait politikari, parte hartu dute, guztira 100 pertsona: Ruben Gomez, Ligiko alkatea; Mertxe Kolina, AB; Xabi Larralde, Ezker Abertzale; Dominique Agergarai, ELB; Pattizia Ameztoi, Uztaritzeko hautetsia izan dira, beste askoren artean.

Israelek 62, BDS-k 5

israeli boikotBost urte pasa dira Israelen kontrako boikot deialdia zabaldu zenetik, eta ekintzak gora doaz emaitzak doazen bezala. Baina kontutan hartu behar da Hegoafrikaren aurkako boikotak 40 urte iraun zituela, bidea luzea dela alegia. Honen inguruan Ruben Sanchez, Askapenako kideak gako batzuk argitu eta urte hauetako balantzea eskeintzen digu artikulu hontan. Gara eta Berrian ere irakurgai dago.

Hedabideetan sarritan agertzen diren guda, sarraski, okupazio ala hondamendien aurrean elkartasun sentimenduak loratzen zaizkigu baina gehienetan ez dakigu nola gauzatu elkartasun hori, ez bada, inoiz edo behin kontu korrontoren batean edo GKEren bati laguntzek o sartuko genuen dirua...

Nazioa gara, Autodeterminazioa

2010/07/10 18:00

Kataluniako herritarrek onarturiko Estatut-aren aurka Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ebatzitako epaiak berriro ere agerian utzi du Espainiako Konstituzioa herrien eskubideen eta aspirazio demokratikoen ukazio tresna dela. Horren aurrean, Kataluniako herriak erabakitze eskubidea aldarrikatuko du uztailaren 10ean “Som una nació. Nosaltres decidim” lelopean manifestazioa burutuz.

Auzitegi Konstituzionala esparru juridiko eta politiko ukatzailearen tresna da. Herri borondatea giltzapetu nahi duen aparatu inposatzailea. Herritarren borondatea ezin da bahitu edo ezabatu gehiengoaren nahiarekiko arrotza den Konstituzio edo esparru juridikoaren eskutik.

ISTILU LARRIAK IRUÑEAKO TXUPINAZOAN

Gazte bat atxilotu du Udaltzaingoak osasun zentro batean
Istilu larriak izan dira gaur eguerdiko txupinazoan. Udaltzainek ikurriña erraldoi bat ateratzen saiatzen ari ziren gazte batzuen aurka oldatu dira eta egoera oso arriskutsua sortu dute Iruñeako Udal plazan. Zauritu ugari izan dira udaltzain uniformatu eta kalez jantzitako polizien interbentzioagatik. Borrekin kolpatu dituzte gazteak, batzuk zauri larriak sufritu dituzte. Luzatzen diren borra ilegalak erabili dituztela ere argiki ikusten da bidaltzen dizkizuegun argazkien loturetan ( http://www.flickr.com/photos/nafarroan/ ).
Gazte bat atxilotu dutela ere jakin izan dugu. Imanol Salinas izan da, osasun zentro batean atxilotu duten gaztea. Zauri ezberdinekin osasun zentro batera joan da eta bertan atxilotu dute.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren irakurketa:

BILBOKO KONPARTSEK ERABAKI DUTE... ASTE NAGUSI EZBERDINA BULTZATZEA

Gaurko honetan azalpen oso berezi eta garrantzitsua luzatu nahi dugu, eta eskertuko genizueke ahalik eta fidelena den irakurketa publikatzea.

Ikasturte honen hasieran 2009ko aste nagusian gertatutakoaren inguruko irakurketa egin genuen eta ondorio argi bat plazaratu genuen: Bilboko Udaletxeak erabakitako bi konpartsen aurkako zigorrarekin beste batzuetan bezala urte luzeetan landu eta lortutako eredu herrikoi eta partehartzailearen aurkako jarrera argi bat ikusten genuen. Horrela azaldu genion ere Bilboko herriari eta atez ate gainera, buzoneo bat eginez eta galdera honekin: 2010ean Aste Nagusia izango dugu?

Eta galdera honekin batera irailetik maiatzera izugarrizko lan plangintza egin dugu bi helbururekin:

Erreskateko zipaiaok Itsasondoko meatzetan

Azken bi ekintzaileAzkenik, arratsaldeko 19:30 aldera oraindik mehategietan zeuden bi ekintzaile desalojatu dituzte Ertzaintzak. Ekintzaileak lehendik Beasaingo osasun-etxera, eta gero komisaldegira eraman dituzte. Akusazioa "desórdenes públicos, resistencia y desobediencia a la autoridad" omen da.

 

Oraintxe bertan jakin dugunez, leizezuloan AHTri desobedientzia eta erresistentzia ekintzan ostegunetik dauden lau ekintzaileetatik BI ATERA DITUZTE. (17:43)

ELAk eta LABek eten egin dute Osalanen zuten parte hartzea

ELAk eta LABek Osalanen zuten parte hartzea etetea erabaki dute, honako arrazoiak direla eta:

1.- Eusko Jaurlaritzak batertu egin du lan-osasunaren arloan zinezko politikarik egiteko aukera. Laneko istripu eta gaixotasunen benetako zergatiei, hots, enplegu- eta lan-baldintzei, ez die ekin nahi, horrela patronalaren interesen aurka jo beharko bailuke (prekarietatea, kontrolik gabeko azpikontratazioa eta arau bihurtutako aldi baterako enplegua borrokatuz). Ondorioz, erakundeek ez dute aintzat hartzen gai honetan gertatzen diren arauhausteak behatu, kontrolatu eta zigortzeko betebeharra: ez Lan agintzaritzak, ez Lan-ikuskaritzak, ezta Osalanek ere.

2.- Osalan erakunde burokratizatu eta ezgauza bihurtu da; soilik patronalaren esanetara dago, eta bere egitekoak betetzeko adina bitartekorik ez dauka. 2010ean bere aurrekontua aurreko urtearekiko %43 jaitsiko da. Murrizketa eskandaluzkoa da, berez aurrekontua barregarria baitzen, BPGaren %0,02ra ere iristen ez zelarik. Politikarik ez, eta ezertarako balio ez duen propagandaz estali nahi dute gabezia.

200 pertsona Udalbiltzako auzipetuekin Iruñeako elkarretaratzean

Iruñeako agerraldi honetan, Udalbiltzako auzipetuekin batera, Euskal Herriko zenbait ordezkari eta politikari, parte hartu dute, guztira 200 pertsona, bertan Jesús Urra, Txentxo Jimenez, Sagrario Alemán, Fernando Armendariz, Sabino Cuadra, Patxi Urrutia, Txelui Moreno, Joseba Eseolaza eta Teresa Saez izan dira, beste askoren artean.

Hala ere, jakinarazten dizuegu datorren astean, uztailak 10ean, larunbata, elkarretaratzea Baionako, Espainiako kontsul etxearen aurreran izango dela goizeko 11:00etan eta deialdi zabala “euskal herritar guztiendako”.

Bestalde bihar, uztailak 3an, larunbata, eguerdiko 12:00etan, Martin Ugalde Kultur parkean Udalbiltzaren abesti aurkezpena izango da.

X. MENDI MARTXA

2010/07/31
2010/08/08

Baionan egin da aurtengo edizioaren aurkezpena" Bertan, Txiki Falero, Asier Ibaibarriaga eta Ellande Alfarok egongo dira.

Txostena:

14 urte daramatza ESAITek Euskal Herriko Selekzioen alde lanean. Geroz eta ozenago dira euskal gizartearen nahiak eta aldarriak euskal selekzioen alde baina politikariek muzin egiten diete herriaren nahiei. Udara honetan esate baterako, ez gara izan Hegoafrikako munduko txapelketan, Gasteizko jaietan Espainiako selekzioak jokatuko du Buesa Arenan, Tourrean Euskaltel-ek Espagne- Spain eramango du bere auto garraioetan. Halere, guk tinko segituko dugu herriaren ametsa egia bihurtu dadin eta horren harira, 10.
Mendi Martxa aurkeztera gatozkizue.

Euskal Herria Zuzenean 2010

2010/07/02
2010/07/04

Bere 15. edizioarentzat, Euskal Herria Zuzenean festibalak programazio aberatsa eskainiko du uztailaren 2tik 4a arte. Euskal artistak ere hor izanen dira, Mikel Urdangarinetik Berri Txarrak-era. Mister Saguak taldearen itzulera ahantzi gabe.

Heletan iraganen den bigarren edizioarentzat, aurten 15 urte ospatuko dituen Euskal Herria Zuzenean festibalak biziki programazio erakargarria apailatu du.

Aurten ikusten ahalko diren nazioarteko talde garrantzitsuenen artean :

  • Rachid Taha
  • Izia
  • Alpha Blondy
  • 2 Many DJ's

Hala ere, urte guziz bezala, euskal talde andana bat ikusteko aukera izanen da, horien artean :

2010eko EHZ festibalaren afitxa

Berri Txarrak : euskal musika esparruko ezinbesteko talde honek poparen gozotasuna, metalaren indarra, hardcorearen amorrua eta punk-rockaren bizitasuna bikain uztartzen ditu.

 

Iruñeako Peñak eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak gaur emandako prentsaurrekoaren edukinak

1978ko uztailaren 8an Sanferminak doluz jantzi ziren, beltzez, espainar poliziaren eskutik hiri honek jasan zuen erasoaren ondorioz. Eraso horretan German Rodriguez hil zen, eta hamarnaka zauritu egon ziren. Ondoren Oreretan, Joseba Barandiaran eraila izan zen eraso hau salatzeagatik.

Garai bereziak ziren, zeren Franco-ren heriotzaren ondoren, jendartearen gehiengoak aldaketa sakon baten gura zuen, diktadurak urteetan ukatu zizkion oinarrizko eskubideak berreskuratzearen alde borroka egiten zuen

Oinarrizko eskubideak aldarrikatzen zituen pankarta bat, preso politikoentzat Amnistia, zezen plazan atera izana aitzaki bihurtu zuten estamentu ofizialek, botereak alegia, Iruñeako, Nafarroako, Euskal Herriko herritarren aurka eraso bortitz hau egiteko.

Lau lagun AHTri erresistentzia eta desobedientzia eginez

Gaur goizean lau pertsonak Itsasondoko meategietako haitzulo batean Abiadura Handiko Trenari erresistentzia eta desobedientziari ekin diote. Ezin dute handik atera eta une honetan, AHTren Ordizia-Itsasondozatiko lanek eragina izan dezakete bertan.

Prentsaurrean emandako Komunikatua.
Ingeniariaren txostena.

ITSASONDOKO MEATEGIETATIK ABIADURA HANDIKO TRENAREN AURKA

Gaur, uztailak 1, lur azpian sartu gara, AHTaren obrak eta honek dakarren triskantza gelditzeko eta bultzatu nahi duen eredu soziala salatzeko. Itasondoko meategietan, 4 lagun lur azpian itxita, atera ezinik. Baina ez daude bakarrik, kanpoan ere jende ugari bildu baita babesa emateko.

Udalbiltzak lagunduriko eragileek sostengua adierazi diete epaituei

«Laguntza ekartzeagatik» epaituko dituztela gaitzetsi dute, tartean Seaskako Bernat Etxepare lizeoak eta Euskal Irratiek.

Udalbiltzaren aurkako auzia gaitzetsiko dute uztailaren 10ean, Baionan

«Laguntza ekartzeagatik gara epaituak» dio Udalbiltzako kide izandako eta Lekuineko hautetsi ohi den Dominika Duhaldek. Hain zuzen, izan diruz ala aholkuz zazpi lurraldeetako hainbat eragilek jaso zuten Udalbiltzaren laguntza.

Tartean, Ipar Euskal Herrikoek, eta horiek zuten atzo Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituzten 22 lagunei elkartasuna adierazi, Baionan egin prentsaurrekoan.

Gure ikurren aldeko manifestaldia

2010/07/03 18:30

Gaur hemen bildu garen hiritarrok gure herriaren sinboloen aurka Amejoramenduaren Bunkerretik sustatzen den erasoaren larritzearen aurrean gure kezka agertu nahi dugu 

Antza, Barcina eta bere lagun politikoek (UPN dela, PSN dela edota PPN dela) Sanferminetan ere erasoen soka luzea berriz astindu nahi dute. Baina hau ez da kasuala izanen; gure herriaren nortasunean sinboloek sustrai sakonak dituztela badakite, beraz, bere helburua berezko euskal nortasun hori deuseztatzea izanik, harekin loturik diren sinboloak ere ezabatu behar dituzte.

Eskuin nafarraren arbaso politikoek frankismoan marraztu eta erabili zuten taktika bera da: gure sinboloak debekatu eta Espainiarenak inposatu; tamalez, zaharrak berri.

EUSKAL GEHIENGO SINDIKALA, OSO POZIK GREBA OROKORRAK IZAN DUEN OIHARTZUN HANDIAREKIN

Industriako enpresen %65a, itxita
Hamarna milaka langilek hartu du parte manifestazioetan

Gaurko deituta zegoen grebak oihartzun handia izan du Hego Euskal Herriko sektore eta enpresetan. Horrek esan nahi du EAE mailan greba orokor handi bat izan dela, eta Nafarroan emaitza zabala lortu duela.


 

Greba egin duen enpresa kopurua eta lanuztea zenbatekoa izan den kontutan izanik, greba orokorrak arrakasta izan du sektore honetan. 

Izan den lanuzte mailari buruzko informazioa ERANSKINean zehaztu dugu; EAEko 50etik gora langile duten enpresen zerrenda bat jaso dugu, lantoki bakoitzean zenbateko lanuztea izan den adieraziz. 

Syndicate content