Euskal Herria Helmuga-Llegar a Euskal Herria" dokumentala Deustun
Poz handia da Zirikatzen!entzako "Euskal Herria Helmuga-Llegar a Euskal Herria" dokumentala aurkeztu ahal izatea eta gainera gure auzokide den Patrizia Muñoz zuzendariarekin egitea. Beraz, baduzue hitzordu saihestezina, OSTEGUNEAN 19:30etan Deustuko Herriko Tabernan. Animatu eta zabaldu mezua.
Gure lurraldeak gizon emakume asko bidali ditu atzerrira eta gizon emakume asko ekarri ditu atzerritik. Patrizia Muñozek bi pertsona esanguratsu elkarrizketatzen ditu migrazio bien artean dauden puntu komunak azalarazteko. Alde batetik, Luz Amparo Pimiento agertzen zaigu. "La posada de los abrazos" izeneko egitasmoaren asmatzaile eta partaidea. Luz Amparok azken urteetako migrazioaren gainean hitz egiten du: arazoak, emigratzeko arrazoiak, Euskal Herrira iristea, ea. Beste aldetik, Periko Solabarria, langile, sindikalista eta diputatu ohia. Perikok 1960. hamarkadako migrazioaren gainean ari da.











