Emakume gazteon III. Topaketak Hernanin
Maiatzaren 7tik 9ra emakume gazteon III. Topaketak ospatuko dira Hernanin.
Azken hamarkadetan emakumeon bizitzak jasan dituen aldaketak kontuan hartuta, helburu potoloak ditu oraingo edizio honek. Besteak beste, emakume gazte eta euskaldunen ikuspegitik feminismoa aztertzea; ikuspegi historikoa eta esperientziak partekatzea... Guztia ondo pasatu eta harremanak estutzeko espazioak sortuz.
Horretarako egitarau zabala osatu dute asanbladetako lagunek. Ostiral arratsean Mugimendu feministaren ibilbidea eta sexualitate jolasekin abiatuko dira Topaketak. Larunbatean berriz, autodefentsa feminista eta indarkeria, harreman ereduak, hezkidetza, King eta Queen tailerrak eta pantojismoak izango dute bere espazioa hernanin zehar. Igandean azkenik, arte sorkuntzari buruz arituko dira eta bazkari berezia ere izango da.

Egitaraua, Topaketen berri eta izen emateko forma zehatza ezagutzeko sartu Topaketen Blogean: http://gaztefeministak.blogspot.com
KULEROAK BURURA ETA SALTO MUNDURA!!!











