Gaztetxe martxa Ezkerraldean
Eskualdeko gaztetxe eta gazte asanbladek antolatuta hurrengo maiatzaren 15ean eskualdeko gaztetxe eguna ospatuko da Ezkerraldean Santurtzitik irten eta Barakaldon amaituko den martxa batek lau herriak zeharkatuko dituelarik.
Oharra:

Barakaldoko Gazte Asanblada, La Kelo gaztetxea, Portugaleteko Gazte Asanblada, Sestaoko Gazte Asanbladak antolatuta, hurrengo maiatzaren 15ean, zapatua, eskualdeko gaztetxe eguna ospatuko da Ezkerraldean. Santurtzitik irten eta Barakaldon amaituko den martxa batek eskualdeko herriak zeharkatuko ditu, hauetako bakoitzean zenbait ekimenen bidez gazteriari sistema zirikatzeko deia eginez. Hurrengo astean, maiatzaren 22an, Altsasun egingo den Euskal Herriko gaztetxe egunaren aurrekari bezala ospatuko da eskualdeko ekimena.
Egitaraua:
SANTURTZI La Kelo gaztetxea (Las Viñas 63)
- 11:30 hamaiketakoa eta ondoren martxaren hasiera
PORTUGALETE Koskoenea gaztetxea (Koskojales, 11)
- 13:30: Poteo musikatua eta ondoren bokatak eskuragai gaztetxean.
SESTAO Hiru kontzejuen plazan (Txabarri)
- 18:00: Herri jolasak eta askaria.
BARAKALDO Oleta gaztetxea (Oleta, 28)
- 21:00: Kontzertua SAGARDOLE taldearekin eta Bertso afaria.
Bazkari eta afariak prezio herrikoietan izango dira. Bertso afarirako izena eman beharko da herri bakoitzean zehaztuko duten tokian.











