Ibarrako jaietan Ikurriña balkoian jartzeko deia
Ibarrako BAI EUSKAL HERRIARI ekimenak agerraldia eskaini zuen uztailaren 14ean, Batetik, Ibarrako jaietan Ikurriña balkoietan jartzeko deialdia zabaltzeko eta bestetik, aurten Lizarran irailaren 18an ospatuko den Euskal Herria egunera bertaratzeko deia luzatuaz.
Ibarra eta Lizarra senideturik dira 2009an Ibarran buruturiko Euskal Herria egunetik.
Adierazpena
Euskal Herria, Euskararen herria, 21.000km karratutako lurraldea, zazpi herrialdek osatua eta euskal herritarren bizilekua.
Gehiegitan, mapetan ez gara aurkitzen, baina ukaezina da, hemen gaude eta bagara. Gure izatea bera zalantzan jartzen duten horiek, gure nortasunak nolakoa izan behar duen ezarri nahi digute.
IZAN GINELAKO GARA euskal nortasuna, kultura eta ohiturek mendez mende eta belaunaldiz belaunaldi iraun dute. Komunitate kontzientzia, egitura eta burujabe izateko borondateak ez du etenik izan Euskal Herrian. Horren lekuko gara gaur egun.
GARELAKO IZANGO DIRA gure arbasoek utziriko oinordekotzari eutsiko diogu. Gure nortasuna, ohiturak, kultura eta nazio identitatea garatuz, zabalduz eta indartuz.
Gaur egun euskal nortasuna eta izatea desitxuratzeko helburua duen estrategiaren baitan, gero eta nabarmenago inposatzen dizkigute gureak ez diren nortasun ikurrak. Hor dugu EITBk azken hilabetetan hartu duen bidea edo espainiar banderak euskal instituzioetan zintzilikatzeko ildoa.
Garai berriak datoz gurera, esperantza eta ilusioa zabaltzen ari dira. Baina hau dena bideratzeko konpromezua eta elkarlana ezinbesteko lanabesak izango dira. Euskal Herria maite dugun ibartarrok ere, esfortzu bat egin beharra daukagu, elkartu, eta hainbatetan burutu dugun auzolana lantzeko.
Ideia hau oinarritzat hartuta ibarrako argazki zabal eta anitz bat egin nahi dugu, hausnarketa hau zabalduko dugu eta 2 deialdi egingo ditugu:
- Herriko jaietan balkoietan ikurriña jartzeko deialdia herritar guztiei.
- Irailaren 18an Lizarrara, Euskal Herria egunera, lizarra eta ibarra herrien senidetze festara, ibartar guztiei gonbidapena zabaldu (egitaraua aurkeztu).
Ideia honekin bat egin ezkero, zabaldu mezu hau familian, lagunartean, lanean, dendan, tabernan… eta azaldu, zu ere beharrezkoa zara.











