Skip to Content

VI Bilbogune - Kolektiboen Merkatua

2011/12/17

bbKolektiboen merkatuaren VI. edizioa Areatzan burutuko dugu abenduaren 17an eta bertan, hainbat eragile sozialok, sindikatuek eta gobernuz kanpoko erakundek hartuko dugu parte.

Merkatuaren VI. edizioa Areatzan izango da eta feminismoa landuko duten ekintza ezberdinak egongo dira egun osoan zehar.

Txupinazoak emango dio hasiera egitasmoari goizeko 11:00etan.
Ondoren, 12:30ean, Euskal Herriko Mugimendu Feministak “Indarkeria Sexistak mila aurpegi. Erantzun!” egitasmoa burutuko du.
13:30etan “Pasarela de moda” tailerrean parte hartu ahalko dute bertaratzen direnek.
Bazkaltzeko orduan indabada beganoa egingo da eta arratsaldeko 16:30ean, Asociación de Trabajadoras del Hogar (ATH-ELE) eta Munduko Emakumeak eragileek pobreziaren eta bazterkeriaren feminizazioa landuko dituzte.
Arratsaldeko 18:00etan “Indarkeria sexistak mila aurpegi: Erantzun !!”lemapean Arriagatik aterako den manifestazioak emango dio bukaera Bilboguneri.

Bilbogunen 30 eragilek parte hartzen dugu. Herri-ekimen honek hiru hilabetero gutxi gora behera gai ezberdinak lantzen ditu. Aurreko edizioan Kukutzaren defentsan izan zen egitasmoa.

Larunbateko programa

Bilbo, Abenduak 17
Egun osoan zehar Bilbogune Kolektiboen Merkatua Arenalean

11:00 - Txupin
12:30 - Indarkeria Sexistak mila aurpegi. Erantzun! -  E.H.ko Mugimendu Feminista.
13:30 - Pasarela de moda tailerra.
16:30 - Pobreziaren eta bazterkeriaren feminizazioa - Trabajadoras de Hogar (ATH-ELE) , Munduko Emakumeak.
18:00 - Mania Arriaga antzokitik. — con Ath-ele Etxe Barrukoak.