Skip to Content

7Katu gaztetxearen 5.urteurrena!

2012/01/26
2012/01/29

Urtero lez, urtarrilaren 13an, 7Katu gaztetxeak 5 urte bete ditu! Bai, bai, 5 urte! Pairatutako eraso guztien ostean (4 desalojo 5 okupazio) hemen jarraitzen dugu bizirik, sentituz, pentsatuz eta okupatuz!

bomInoiz baino esfortzu handiagoa egiten ari gara aurten urteurrenarekin. Kukutza III-ko gertakarien ostean, okupazio mugimenduak hartu duen gorakadaren erdigunean kokatzen gara gaur egun. Esan dezakegu, gutxinaka gutxinaka, Kukutzaren lekukoa hartzea tokatu zaigula. Bilboko eta auzoko herri mugimenduak gune aske eta autogestionatuak behar ditu eskeintzen diguten eredu pribatu eta kapitalistaren aurrean, eta hor gaude gu, Bilboren erdialdean, Alde Zaharrean taupadaka jarraitzen dugu, zuri beltza kolorezatuz.

Oraingo honetan, kriston kultur eskaintza antolatu dugu urtarrilaren 13 (urtebetetze eguna) eta ondorengo 26-27-28-29 egunetan. Bizi eredu honetan sinisten ez dugun jendea gara, era bolondrez batean amesten gauden gazteak, elkarlanean eta elkartasunez, bakoitzak daukana emanez lanean gabiltzan gazteak. Ondokoari lagunduz, guztion ekarpenarekin, bizitzeko beste era bat eraikiko dugu, herri bat eraikiko dugu!

Ez da ospakizun sinple bat, askoz gehiago da. Kukutzaren desalojotik 4 hilabetera milaka gazte batuko ditugu berriro ere Bilbon, gaztetxeen beharra aldarrikatuz, bizirik gaudela esanez eta lan egiteko eta okupatzeko inoiz baino indar gehiago daukagularen bozgoragailu bihurtu nahi dugu urteurren hau.

Egitaraua:

Urtarrilak 26, osteguna

  • 18:00etan,  KUKUTZA ” Ellos por dinero, nosotras por placer”.
  • 20:30etan, Sarrionaindiaren Kartzelako poemak: Gotzon Barandiaran, Mikel Etxaburu, Lutxo Egia, Sonia Gonzalez eta Katamaloko musikarietako batzuk.
  • 22:00etan, ESNE BELTZA SOUND SYSTEM.

Urtarrilak 27 , ostirala

  • 18:00etan, “La casa de los gatos” (Katalunya-ko etxe okupatuaren desalojoa)
  • 19:00etan, HIPHOPOTEOSOUNDSYSTEM.
  • 21:00etan, Indarrap, Emauseko raperoak eta Norte Apache.

Urtarrilak 28, larunbata: Okupazio eguna Bilboko Okupazio Mugimenduaren eskutik 

  • 11:00etan, okupazio topaketak.
  • 13:00etan, Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen arteko olinpiadak.
  • 15:00etan, bazkaria.
  • 17:00etan,  MANIFESTAZIO nazionala Arriagatik “Gure ametsak dirauen bitartean zuenak egin du!” lemapean.
  • 19:00etatik aurrera Alde Zaharra okupatuz! (Kale animazioa, bertsolariak, djak…)
  • 22:00etan, ITZIARREN SEMEAK

Urtarrilak 29, igandea

  • 13:00etan, bertso saioa Santiago plazan: Andoni Egaña, Sustrai Colina, Oihana Bartra eta Jon Maia.
  • 15:00etan, auzo bazkaria
  • 18:00etan, kantautore sorpresa