Skip to Content

7 katu gaztetxearen kanta kalean da!

7katuZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO DENOI!

Sentituz: Proiektu hau sentitzen dugun gazteak gara. Bizi eredu eta ideia batzuen alde nahi duguna egiteko eta lortzeko gai garela sentitzen dugunak. Sentituz, sinetsiz gauza ikaragarriak egiteko gai garela ikusi dugu. Autogestioaren bidetik, asanbladen indarrez eta denon parte hartzearekin geldiezinak garela erakutsiko dugu berriro ere, eman dizkiguten golpeen gainetik, desalojo eta erasoen gainetik gure ametsek eta sentimenduek dirauten bitartean gelndiezinak garela erakutsiko diegu.

Pentsatuz: 5 urte hauetan koherentziaz jarduten ahalegindu gara, auzoarentzako zer nahi dugun eta zer behar den pentsatuz. Lan modu ezberdinak sortuz batzutan, proiektu berriak aurrera eramanez bestetan…. Eta beste gauza batzuetan pentsatzen askotan, (fatxadaren kolorea, kartelen diseinua, egindako afarien menuak... Hau ere konstruktiboa izan daiteke...). Ez dira gutxi izan pentsatu gabe egindako gauzak eta nola ez akatsak izan ditugulaz  ere kontziente gara, baina badakigu pixkanaka ikasi eta osotuz goazela, bide onetik goazela eta hau hasiera besterik ez dela. Lokalak itxi dizkigute, identifikatuak, erasotuak eta epaituak ere izan gara,  baina gure pentsamendu eta ideiak ez dira aldatu, horretan datza gure indarra!

Okupatuz: Okupazioa da, izan da eta izango da gure sentipen eta pentsamendu guztiak adierazteko tresna. Okupazioa ezarritako sistemari aurre egiteko, beharrrezkoa den alternatiba eskaintzeko, gazteon antolatzeko eta autogestiorako ahalmenari bide emateko. Azken finean gu geu izateko!

Behar bati emandako erantzuna da okupazioa, eskaintzen ez diguten guzti hori lortzeko bidea, sisteman lekurik ez duela suposatzen den guzti hori biltzeko gai dena, eta ilusioz eta lanaren eraginez edozein gauza lortzeko tresna indartsua.

Desalojoen gainetik 7 katu gaztetxeak bizirik dirau, inoiz baino indar gehiagorekin eta gehiago hazteko asmoz. Olatu geldiezina sortzera goaz. Presta daitezela...

Okupazioa da bidea!!
Gaztetxe eta gazte asanbladak aurrera!

7 Katu gaztetxean, 5 urte Sentituz, Pentsatuz… OKUPATUZ!!

 
7 Katu gaztetxean, 5 urte Sentituz, Pentsatuz… OKUPATUZ!!

---------www.7katugaztetxea.com---------