Skip to Content

“Selektibitateari ez!” esango diogu ikasle eta abertzaleok

Selektibitatea eta baxoari ez!!!Erreforma, murrizketak, jai egun arrotzak, curriculum inposatuak, hizkuntza sapaldua… eta orain SELEKTIBITATEA. Ikasle eta abertzaleok, ezezko borobila emango diogu aurten ere azterketa basati eta espainol honi ekainaren 6, 7 eta 8an.

IRAKURKETA OROKORRA:

Selektibitatearen ez!

Ikasleok, Euskal Curriculuma!!!

Heldu da berriz ere ikasleon etorkizuna jokoan jartzen duen azterketa: SELEKTIBITATEA. Urtetik urtera esan dugu azterketa basati honen kontra gaudela, eta urtetik urtera arrazoiak gehituz besterik ez doaz. Ikasle eta abertzaleok, selektibitatea, baxoa, edota gisa honetako ebaluazio sistemak salatu egiten ditugu.

Bi urtetan zehar batxilergoko ikasle batek “ikasitakoa”, 3 egun luzatzen den azterketa itogarrian birproduzitu behar du. Honek, ikaslea beraren garapena eta barneratutakoa neurtzeko balio behar du. Hala ere, hau ez da horrelako azterketa batekin neurtzen, are gutxiago, honek ikasle robotizatu, akritiko eta sumiso baten figura besterik ez du bultzatzen.

Gainera, egungo sistema kapitalista eta patriarkarrak biziraun dezan inposatzen dizkiguten edukiak dira kontutan hartzen direnak. Sistemaren beharretara egokitutako froga da hau. Euskal ikasleoi, ez dagokigun curriculum arrotz bat inposatu, berau gure hezkuntza zikloan zehar barneratzeko agindu, eta unibertsitaterako sarrera azterketan horren gaineko “testa” egitera kondenatzen gaituzte. Gureak ez diren eduki eta nortasunak inposatu nahi dizkigute.

Gainera, egungo ebaluazio sistema basati honek, ikasleon gaitasunak ebaluatzetik at edota herriaren mesede egongo den unibertsitatearen mesedeei egokitu baino, ikasleon banaketa sistematiko besterik ez dakar. 3 egunetan burututako azterketa baten lortutako nota izango da etorkizunean gauza bat edo beste ikasteko aukera emango duen bakarra.

Inposaketa eta eraso hauen aurrean, urteetan zehar selektibitatearen kontra ikasleok darabilgun borroka ezinbestekoa da. Azken urteetan gainera, Baionako Bernat Etxepara lizeoko ikasleek baxoa euskalduntzeko darabilten borroka eredugarria ekarri nahi dugu gogora.

Guzti honekin, aurten ere, ikasle eta abertzaleok selektibitatea eta baxoa bezalako azterketa arrotz eta basatiei gure ezezko borobilena eman nahi diegu. Curriculum espainol eta frantsesa, ebaluazio sistema bidegabea, hizkuntza arrotzak eta Euskal Herriaren mesedera ez dagoen azterketa oro salatu nahi dugu.

Guk gurea. Ikasleok euskal curriculuma!

Selektibitatea eta baxoari ez!!!


Bidali zure diseinuak eta publikatuko ditugu!