Skip to Content

HASI DIRA JADA MENDIAUNDIKO (Aurizberri-Espinal) HARROBIRAKO ZUNDAKETAK EGITEN, EZARRITAKO ERREKURTSOAK EBATZI GABE

SEO/Birdlife eta Monte Alduide koorinadorak, ohar honen bitartez, euren kezka plazaratu nahi dute, izan ere, Nafar Gobernua sostengua ematen ari zaio Piriniotako europar espazio babes sarean bultzatzen
ari diren harrobi proiektuei.

Silice Navarra S.L. entrepresak ikerketarako zundaketa lanekin hasi da Mendiaundin (Aurizberri, Erroibar), ezarritako errekurtsoak ebatzi gabe daudelarik.

arg

Aurreko astelehenean, hilak 14, Mendiaundiko hegomendebaldeko magalean zundaketa lanak hasi ziren, Silice Navarra S.L.ren ikerketa proiektuaren barnean. Mendiaundi Aurizberri-Espinal udalerrian dago (Erroko bailara) Monte Alduide Babes Bereziko Eremuan, eta Red Natura europar eremuetako sarean dagoen babes mailarik altuenaren baitan dago.

SEO BirdLife eta Monte Alduide koordinadorak, beste hainbat talde eta kolektiboekin batera, aurreko urriaren 10ean hainbat Gorako Errekurtso aurkeztu zituzten aurretik aipatutako zundaketan baimentzen zituen Nafar Gobernuaren ebazpenaren aurka. Zundaketa horien asmoa harrobia ireki aurretik dagoen materialaren kantitatea eta kalitatea aztertzea da, baina harrobi hori irekitzea Nafar Gobernuak berak onartutako Arauen kontra doa, hau ireki ezkero ez baita posible bertan dauden habitat prioritario eta desagertzeko arriskuan dauden espezieen bizirautea bermatzea.

Nahiz eta aurkeztutako errekurtsoak erantzun gabe egon, sustatzilea azkar hasi da lanak egiten, berez lur hauen babesa eta biziraupena bermatzen jardun beharko luketen Departamentuekin elkarlanean.

Behean sinatzen duten erakundeek zera ohartarazi nahi dute. Nafar Gobernuak berak duela urte batzuk oraingoaren antzeko entrepresa bati, eta hau bezalako proiektu bati, natur eremu berberean, ezetza eman zion, eta une hartan emandako babes argudioak dira orain guk aldarrikatzen ditugunak. Are gehiago, Nafarroako Administrazioak zundaketak baimentzeko erabili duen txostenean, Ebazpen proposamen bat badago, non Ikerketaren Proiektua deuseztatzen da, eta egun gutxi barru, denon harridurarako, baimen batetan bilakatzen da, oinarrizko argudio teknikoak aldatzeko lana ere hartzen ez dutelarik.SEO/BirdLifek eta Alduide Mendia Koordinakundeak, berriz ere, nafar Administrazioak promozio pribatuei ematen dien babesa salatzen dute. Oinarri legalarik ez duten erabaki politikoak hartzen ditu, eta aldi berean bere Zerbitzu Teknikoek egiten dituzten txostenak, non zalantzarik gabe proiektu hauen bideraezinak direla behin eta berriz argudiatzen den, saihestu egiten ditu.

Nafarroan argitaratutako ikerketa soziologikoetan, Pirinio aldeko populazioak bere ingurumena hondatuko ez duen garapen baten nahia garbiki adierazten du. Inguru naturala eta paisaiaren kontserbazioa ondasunik garrantzitsuena da. Asmo honek, gure legediarekiko errespetuarekin batera, egitasmo berrien bultzatzailea izan beharko luke, gaur egun pairatzen ditugun gizarte mailako arazo larrietara ekarri gaituzten erabaki okerrak jarrai ez daitezen.

Aurizberrin, 2013ko urriaren 23an

Informazio gehiagorako:
Ramón Elosegui (SEO/BirdLife): 608 578223
Xabier Errea (Alduide Mendia Koordinakundea): 679 635320
Juan Luis Martinez (Alduide Mendia Koordinakundea): 605 602399