Skip to Content

Herri Mugimenduak

MENDIA ETA KALEAK OKUPATZERA GOAZ

2013/05/25 08:30

prentsaurreaBadakizuenez Bilboko Konpartsakeko lagunok gauzak gure “erara” egiteko joera daukagu. Eta oraingo honetan ez ginen gutxiago izango:

Zer daukagu begien aurrean? Krisia! Eta ez edonolako krisia ... Baina konpartserook ez gara eztabaida antzuetan eroriko. Ez dugu diskurtso luzerik botako: krisiaren arduradunak eta bla bla bla ... Gauza bat baino ez dugu buruan: gauzak gure “erara” egitea!

Eta horregatik Bilbotarrei deialdi argi bat luzatzera goaz: mendia eta kaleak okupatzera goaz!!

Baina ez dugu egingo orain modan dauden formatuetan, ez! Ez dugu ospitalea inguratuko, edo eta koloretako zutabeak antolatuko ...

Gu mendira igoko gara eta Bilboko kaleak kantuz beteko ditugu!

Eta ez gara edonolako mendira igoko! Aurkikuntza zoragarri bat egin dugu: Bilbo inguruan Txosnagane mendia daukagu! Bai bai! Ez da gure irudipen zoro bat! Txosnagane mendia: Biderdi, Ganetxiki, Larrentxu izenarekin ere ezagutua, Pagasarri eta Ganekogorta artean dagoen mendia, 877 metroko altuera duena.

11koloreFEST

2013/06/01 17:30

kartela11koloreFEST Aniztasunaren aldeko danbor martxa egingo dute ekainaren 1ean, Donostian.

Aniztasunaren Alde 11 Kolore Fest eguna egingo du Euskal Herria 11 Kolore egitasmoak, ekainaren 1ean, Donostian.

Bai aniztasuna! Gora aniztasuna! izango da jai eta aldarrikapen egun horren leloa, eta atzo egin zuten aurkezpena. «Bada garai herri gisa aniztasunaren alde oihu egiteko», adierazi zuen Xabier Mendiguren Bereziartu bozeramaileak.

Danbor martxa izango da eguneko ekitaldi nagusia.

Abenduan sortu zen EH 11 Kolore egitasmoa, eta dagoeneko 600 atxikimendu jaso ditu aniztasunaren alde aurkeztu zuten manifestuak. Atzoko agerraldian Mendigurenek gogorarazi zuen Euskal Herria beti izan dela herri plural bat. «Jatorri anitz dituen herria gara, eta etorkizun berbera duena. Euskal jendartearen asimilazio edo zatiketa juridiko, ekonomiko, kultural edo jatorrizkoak bilatzen dituzten jarrerak alde batera uzteko unea da». Krisi garaian aniztasuna eta elkartasuna are beharrezkoagotzat jo zituen.

Danbor martxa izango da eguneko ekitaldi nagusia. «Ez dago hizkuntz unibertsalagorik perkusioa baino. Gainera, ez dezagun ahaztu Donostia danborren eta danborradaren hiriburua dela». Hala, dei egin dute egun horretan danbor eta perkusio tresnekin bertaratzeko.

Gune baten aldeko mozioa onartu da osoko bilkuran

Gaurko Iruñeko Udalean ospatutako osoko bilkuraren ondoren, non datozen Sanfeminetan Gora Iruñea! Plataformak gune bat kudeatzea eskatu den, ondorengo hausnarketa zabaldu nahi dugu.

Beste behin ere argi geratu da iruindarron nahia zein den instituzioetan ditugun ordezkarien bidez.

Nabai, PSN, Bildu, Aralar eta I-Ek aurrera eraman duten mozioaren arabera, gauzatuko balitz, egi bihurtuko luke iruindarron nahia eta datozen Sanferminetan gune herrikoi, parte hartzeile, parekide eta euskaldun bat izanen genuke.

Iruñeak urteak darama gune hau aldarrikatzen. Urteak dira Iruñeko Udaleko osoko bilkurak gune hiritar horri bere babesa eman diola, eta urtero erantzun bera; batzuetan beharrezko baimenak ukatuz, eta besteetan, lehiaketaren iruzurraren bidez. Baina azkeneko emaitza beti berbera izan da.

Gogoan izan behar da aurreko urtean Gora Iruñea! Plataformak lehiaketa batean parte hartu behar izan zuela Sanferminetan gune bat izatearren. Horren emaitzak harridura sortu zuen iruindarron artean. Egitarau anitza, non era guztietako ekitaldiak eskaintzen ziren, adin tarte guztiei zuzendua, azpiegituretan sekulako inbertsioa egiten zuena,...eta ezer ezean geratu zen. Ez dugu sinisten gure proposamenak okerrena zenik, baina hala erabaki zuen epaimahaiak.

“Ni ere egon nintzen” kanpaina jendarteratu dute Kukutzarekin Elkartasuna taldeko kideek

Atzo arratsaldean “Ni ere egon nintzen” kanpainaren nondik norakoak aztergai izan zituzten 7 Katu Gaztetxean. Kolektibo, eragile eta norbanakoei proiektuaren aurkezpen formala eskaini zieten Kukutzarekin Eltartasuna Taldetik eta parte hartu zuten lagunen artean ideiak landuz joan ziren.

“Ni ere egon nintzen” kanpaina Kukutzaren hustean gertatutako liskarren ondorioz ematen ari diren epaiketak salatzeko eta elkartasuna zein duintasuna aldarrikatzeko abiatu dute Kukutzarekin Elkartasun Taldeko kideek. Plataformaren baitan Kukutzarekin elkartasuna adierazi zuten pertsona eta kolektibo ezberdinek batzen dira eta bertan, atxilotuei elkartasuna eta babesa adieraztea dute helburu.

Helburu horiei erantzuteko hainbat ekintza prestatu dituzte eta prestatuko dituzte; besteak beste, epaiketen aurrean elkarretaratzeak, jaiak, materialaren salmenta, deialdiak edota prentsa oharrak. Horien berri izateko blog bat ireki dute, kukutzarekin.wordpress.com.

Atzo hainbat lagun bildu ziren 7 Katu Gaztetxean kanpainaren berri izateko eta nola lagundu jakiteko.

 

ATEAK IREKI 10.000 EURO LORTZEKO CROWDFUNDIG KANPAINA ABIAN JARRI DU CANen INGURUKO DOKUMENTALA FINANZIATZEKO

Ateak Ireki Nafarroan emandako ustelkeri kasuen inguruko trilogia bat egiten ari da. "Nork eraman du dirua" izenburua du trilogia honek, eta lehenengo zatia egina dago, "Los Trileros Forales".

Orain bigarren zatiarekin lanean ari gara, eta honetan CANen desagerpena aztertzen dugu. Horretarako, "lapurketa" honen lekuko nagusiak elkarrizketatuko ditugu: oposizioan dauden alderdi politikoen lagunak, auzi hau ikertu duten kazetariak, CANen langile ohiak, Nafarroako intelektual batzuk, abokatuak, Kontuz taldeko kideak...

Dokumental hau egin ahal izateko, sortutako gastuei aurre egiteko, 10.000 euro lortu nahi dugu nafarren ekarpen ekonomikoen bidez. Horretarako crowdfunding kanpaina bat jarri dugu martxan. Ekarpen ekonomikoak 10, 20, 30, 100 edota 500 eurkoak izan daitezke, eta horien truke ordain-sari ezberdinak lortuko dira. Webgune honetan informazio guztia aurki daiteke.

Lortutako diruarekin hauxe egingo dugu: alde batetik, euro bakoitzeko dvd bat ekoiztuko dugu eta Nafarroa osoan zabalduko dugu, era masiboan. Eta bestetik, dokumental hau finaziatzeaz gain, trilogiaren 3. zatiaren finanziazioa posible egingo dugu.

Ikusi hemen promoziorako erabiliko den bideoa .
Informazio gehiagorako:
- ateakireki@gmail.com

Sanfeminetako mahai herrikoia

mahai herrikoia

Apirilaren 3an herri Sanferminen mahaia osatzeko lehen urratsa eman genuen. Hamarnaka lagun bildu ginen egungo jai ereduaren inguruan aritzeko. Eragile ezberdinetako pertsonen arteko elkarrizketa, eztabaida eta hausnarketa sanoa eman genuen.

Lehen harremana baino ez da izan, baina ondorio nagusia hiri honek benetako Sanferminetako mahai baten beharra duela izan da. Mahai bat non hiritar guztion artean instituzioekin batera Sanferminak antolatuko ditugun. Eta hori izango da gure helburu estrategiko bat datozen urteetan, Iruñeko Jaietako Sanferminetako mahai herrikoia osatzea.

 

IÑAUTERIAK 2013 BALORAZIOA

alkateaBilbo hiribilduan zein auzoetan zorioneko eta dotore izandako aratustetatik errekuperaturik, eta Berorren Udal Gorentasunaren (hemendik aurrera BUG) omenez, Munduko Alkaterik Onenaren omenez beraz, ekitaldi ospetsu hauen balorazioa helarazten dizuegu.

Eguraldi txarra izan arren, ziurtatu dezakegu 2011ko Inauteriak Bilbon arrakastatsuak izan direla, kaleak jendez gainezka egon dira Inauterietan parte hartzen eta guretzat hori da garrantzitsuena. Berriro ere Bilbotarrek eguraldiari aurre egin diote eta ozen aldarrikatu dute jai parte-hartzaileak nahi dituztela

Berotzen hasteko, Inauterien aurreko igandean bigarren urtez jarraian ospatzen dugun pontxe eta tostada lehiaketa egin genuen, aipagarria da pasaden urteari dagokionez herriko partaidetza bikoiztu egin zela

Ostegunean Farolin eta Zaranbolasen epaiketaren ostean Trapu-zaharren kalejira eta txorizo banaketa hasi zen, giro polita sortu genuen Alde Zaharrean. Hurrengo egunean eguraldiaren erruz umeen desfilea bertan bera gelditu arren txokolatada ez genuen galdu nahi eta han egon ginen egun iluna koloreztatzen ( Txokolatada eta epaiketa jai batzorde mistoarekin batera antolatzen dira)

Ezbiolentzia jardunaldiak 2013

2013/02/20
2013/02/23

kartelaBilboko KEM-MOCek  Ezbiolentzia jardunaldiak antolatu ditu. Azken eguneko tailerra, larunbata goizean, 4 txoko egongo dira, bat mugitu!mugimendutik eramango duguna. Aurreko egunetan artsaldean izango dira bideoforum, hitzaldi eta mahai-inguruak.

EGITARAUA

Otsailaren 20, 21 eta 22an, Bidebarrieta Liburutegia (Bidebarrieta, 4. Bilbao)

Otsailak 20, asteazkena 19:00etan

Mediterraneoko alde bietako hiritar ekimenak krisari aurre egiteko: autogestioa eta desobedientzia

Otsailak 21, osteguna 19:00etan

Desobedientzia krisi garaian

ARATUSTEAK 2013: PROGRAMAZIOA

2013/02/07
2013/02/10

    Otsailaren 7an osteguna, Plaza Berrian Farolin eta Zarambolasen epaiketa arratsaldeko 19etan. Ondoren txorizo banaketa egingo dugu eta 20:30ak aldera Alde Zaharrean zehar Trapu Zaharrak kalejirari hasiera emango diogu. Kalejira honetarako trapu zaharrez betetako kutxa batzuk izango ditugu nahi duen guztia mozorratuta joateko.

    Otsailaren 8an ostirala, eguerdiko 12etan Albiako lorategietan, txikien desfilea eta txokolatada egongo da. Eta arratsaldeko 20etan Alde Zaharreko Kalderapeko tabernatik, Bilbo Kantari izango dugu Alde Zaharrean zehar.

    Otsailaren 9an Larunbata arratsaldeko 18etan Desfilea egingo dugu (ez ahaztu gure omenaldirako sorpresa!) Plaza Zirkularretik abiatuta Buenos Aires kalea zeharkatu Udaletxeraino, hortxe desfilearen epaileak egongo dira balorazioa egiteko eta gerora banatuko diren sariak aukeratzeko, epaimahaia lehenengo Aste Nagusiko Konpartsakideek, txupinerak eta inguruko beste kide batzuek osatuko dute, aurten Aste Nagusiaren 35. urteurrena dela gogoratzeko. Hortik Arriagaraino joango da desfilea. Sari banaketa gaueko 21ak edo 21:30ak aldera izango da Plaza Berrian.

    Domekan, otsailaren 10an, berriro Plaza Berria berreskuratzen dugu Indabeen Lehiaketarako. Goizeko 9etan hasi egingo dena eta izena ematea dohakoa izango da.

BILBOKO KONPARTSAKEK BAZEKIEN

Azkuna Napolen World Mayor"The City Mayors Foundation" fundazioak iragarri du, Berorren Udal Gorentasuna, Iñaki Azkuna Jauna (hemendik aurrera BUG) Munduko Alkaterik onena dela. Hori sorpresa!

Ondorio honetara ailegatzeko luze ibili dira eztabaidan eta are lotsagarriagoa dena, BUG beste Munduko Alkateekin alderatzen ibili dira! Gauza guztiz zentzugabea dena, Begoñako Ama errekako itsas-arratoiekin alderatzea bezain zentzugabea.

Bilboko Konpartsakek, bilbotar guztiek bezalaxe, bagenekien BUG Munduko Alkaterik onena dela. Mundukoa, Eguzki-Sistemakoa, Galaxiakoa eta hortaz Unibertsokoa. Eta ez soilik Alkaterik onena, baizik eta pertsonarik onena, dotoreena, txireneena, eskuzabalena, apalena eta ederrena baita.

Eta hona arte helduko gara, zeren jakin badakigu BUGek ez duela koipetua izatea batere gustuko eta ez dugu nahi “tiralevitas” delakoak garela entzutea.

Gaur guztiz bilbotarra eta adierazgarria den Arte Ederretako Museoan elkartu gara Bilboko Konpartsakeko Inauterietarako programazioa ezagutarazteko. Zuek asmatutako polemika batez markatutako programazioa izango dena, bai, zuek prentsa “canallesca” delakoaren parte zareten neskato eta mutilkoak.

Gernika "atzo eta gaurko" genozidio eta holokaustoaren kontra

2013/01/27

mani

Gaur Gernikan, Sare Antifaxista eta Gernika Batzordea kolektiboak, holokaustoaren biktimen oroimeneneko egun internazionala oroitu dugu.

Euskal Herria-tik Oroipen honi batzen gatzaizkio, egiten ditugun 'faxismoaren, sexismoaren, homofobiaren eta arrazismoaren kontrako Nazioarteko Egunean' azaroaren 9an bezala.

Egun honetan,munduan zehar, gaur egun gertatzen diren genozidioak ere oroitu ditugu, Palestinar herrian gertatzen ari dena adibidez.

Urtarrilak 27; “Holakaustoren biktimak oroitzeko nazioarteko eguna”

2005eko azaroak 1ean, Nazio Batuen Batzar Orokorrak onartu zuen urtarrilaren 27aren data urteroko Oroipeneko Nazioarteko Eguna Holokaustoko biktimen memorian izendatu zuen 60/7 erabakia.

Iazko Inauterietan apurtutako txalupen konponketa ordaintzeko zozketa egingo du Algortako Jai Batzordeak

txalupa Algortako San Inazioetako Jai Batzordea arduratuko da bigarren urtez herriko Inauteriak antolatzeaz. Haurrei zuzendutako jarduerak otsailaren 8an eta 9an izango dira; eta koadrilentzakoak hurrengo asteburuan. 2012ko Aratusteek utzitako zapore onak animatu gaitu berriro ere antolaketa lanetan aritzera. Hala ere, egon zen gora beherarik iaz: Portu Zaharrean egindako kontzertuetan ezezagunek bost txalupa apurtu zituzten.

Aseguruak bere gain hartzen ez duenez eta Udalak momentuz dirurik ez daukanez, Algortako Jai Batzordeak eta Itxas Egurra Haizean elkarteak bat egin dugu herritarroi zuon laguntza eskatzeko. Gauzak horrela, "Gure ondarea direlako, ez utzi hondoratzen" lelopeko kanpaina abiatu dugu. Batetik, Portu Zaharreko txalupak herritar guztion ondarea direla aldarrikatu eta, horiek zaintzen, Itxas Egurra Haizean elkarteak egiten duen lana goraipatu nahi dugu. Bestetik, apurtutako ontziak ordaintzeko dirua biltzeko zozketa abian dugu.

Dagoeneko Algortako tabernetan salgai daude bi zenbaki daroaten txartelak, euro baten truke. Saria bi lagunentzako afaria izango da, Getxo Rugby tabernan, Gaztelugatxe kalean. Zozketa otsailaren 16an egingo dugu, Inauteriekin batera, Telletxe plazan, goizaldeko ordu bietan.

ALGORTAKO JAI BATZORDEA

Inauteriak

 Datozen inauteriak direla eta, udal gobernuak Jai Batzorde Mistoan adierazitako jarreraren aurrean Bilboko Konpartsok gure harridura adierazi beharrean gaude. Bertan udal gobernuak jakinarazi zigun azken urteotan udalak Kale Nagusian antolatu izan duen alde bakarreko desfilea bertan behera utzi beste erremediorik ez zuela jasaten ari garen ekonomia-krisiaren ondorioz.

Bilboko Konpartsok adierazi genuen antolakuntza ahalegina eta diru ahalegina egiteko prest geundela Bilboko inauteriak desfile bakarra egin ahal izan zezan, Jai Batzorde Mistoak antolatua eta, ohiturari jarraituz, Kale Nagusian behera ibil zedin.

Proposamen hau Batzorde Mistoko gehiengoak babestu zuen, baina zinegotziak azaldu zuenez, desfilerik antolatu ez arren, udalak ez zuela baimenduko konpartsak Kale Nagusitik igarotzeko, desfilea udalak antolatuko dituen zehaztu gabeko bestelako ekitaldiekin bateragarria izango ez delako.

Egoera absurdo hau behingoz bukatzeko ordua dela uste dugu, bilbotar guztiei desfile bakar bat Kale Nagusian eskaintzeko, udalarena edo konpartsena baino, bilbotar guztiena izango den desfilea antolatzeko, hasieratik behar zuen legez.

2012ko Tomas Deuna

2012/12/21

Abenduaren 21ean Tomas Deunaren azoka ospatzen da eta urtero legez, 1980tik, Bilboko Konpartsak hor egongo dira jai herrikoiak bultzatzen. Txosna eta eszenatokia San Nikolas elizaren ondoan egongo dira eta han giro ona topa dezakezue: txalapartariak, erromeria, txerri pintxoak, indabak, etabar. Aurten txerriaren protagonismoa berreskuratzen saiatu nahi dugu eta Euskal txerri "zoriontsu" baten produktuen zozketa egingo dugu. Hurbildu eta goza ezazue!

KLIN-KLON SARIEN II. EDIZIOA

Tomas Deunaren azokaren data gainean dugularik, eta iaz hasitako ibilbideari jarraituz, aurten ere Bilboko Konpartsakek eta Txarriduna Txerri Akademiak deituta Klin-Klon sarien bigarren edizioa ospatuko da.

1915. urtean Félix Garci-Arcéluz kazetari bilbotarra, Klin-Klon bezala ezaguna, Tomas Deunaren Merkatua martxan jarri zuen. Sari hauen bitartez merkatu honen hasierako espiritua gogoratu nahi dugu, eta azken urteotan asmo hori desitxuratu bada ere egun Bilbon herri honen ohituren berreskuratze eta bultzatze lanean garrantzi berezia duen ekimena dugu.

Zentzu honetan deialdi berezia luzatu nahi diogu Bilbotar orori abenduaren 21an euskal jantziekin apainduta merkatura jaisteko.

Sariekin batera Klin-Klon-i omenaldia egingo diogu igande honetan, abenduaren 16an eguerdiko 13etan Plaza berrian Fueros kaleko sarbidean, Félix Garci-Arcéluzen oroimenez jarritako armarriaren oinetan.

Aurtengo Tomas Deunaren merkatuan Klin-Klon sariak, kategoria ezberdinak edukiko ditu:

Prentsa argazkiarena eta Merkatuko postuena.

Euskal txerri zoriontsu baten produktuen zozketa

Gaurkoan Bilboko Konpartsak, Txarriduna txerriaren akademia, Makilaren kofradia, Erriberako Merkatua eta Alde Zaharreko ostalari eta dendariak, Bilbon azken urteetan galdutako ohitura bat berreskuratzera gatoz.

Tomas Deunaren egunean gure herrian txerriaren inguruko ohitura berreskuratu nahi dugu, baina gaur egungo egoerari egokituta. Hau da; animalien zainketa egokia bultzatzeko eta ekoizpen eta elikadura eredu berri baten aldeko apustua eginez.

Aurten talde guzti hauek batera euskal txerri zoriontsu baten produktuak zozketatuko ditugu.

Zozketa honen tiketak bereziak izango dira ere eta zenbakiak Bilboko Konpartsetako egutegiekin banatuko dira 0,50 zentimoetan Bilboko hainbat denda eta tabernetan.

Ekimen honetatik ateratako dirua Bizkaiko Janari Bankuari produktuak helarazteko erabilia izango da. Jakitun garelako une honetan Bilbon (beste hainbat lekutan bezala) gizarte jantokiak gainezka daudela, eta ekimen honen bitartez ekarpen txiki bat baino egingo ez dugula.

Iruñeko Eguna

2012/11/29

Iruñeko Eguna 2012: egitaraua eta Iruñeko Udalaren debekuak

Dakizuenez datorren azaroaren 29an Iruñeko Eguna ospatuko da Iruñean. Gora Iruñea! plataformak egun horretarako ekitaldiz beteriko jai egitaraua osatu du. Goizean Vistabellako karpan hamarretakoa eginen da eta hortik kalejirak abiatuko dira Alde Zaharrean murgiltzeko. Eguerdian Gora Iruñea! saria banatuko dugu Gaztelu plazan eta segituan larrain dantza herrikoiarekin dantzatuko gara. Hortik karpara itzuli eta Paris 365 jantoki sozialak prestatuko bazkarian parte hartuko dugu. Arratsaldean karpan dantzaldiarekin hasi eta kontzertuekin amaituko dugu eguna. Bitartean Anaitasuna kiroldegian Pirritx eta Porrotx pailazoen ikuskizunaz gozatzeko aukera izanen dugu. Jai giro herrikoiaz beteko dugu Iruñea Zaharra.

Olentzero eta Mari Domingi baimenak sartzen, bideoa

Gaur Olentzero aurreratu da Iruñean, hilabete faltan etorrera ofiziala egiteko auzoetako kalejirak ospatu ahal izateko baimenak eskatu dituzte udal erregistroan. Hilabete bat dute erantzuna emateko baina guk erantzuna lehenbailehen jasotzea nahiko genuke.

Urteak eman ditugu udalaren oztopoak eta mota guztietako jazarpenak pairatzen, debekuak, fidantzen ordainketak, udaltzaingoen indarkeria... Iaz normaltasun osoz ospatu genituen kalejirak eta ondorioz aurten ere normaltasun hori mantentzea da gure helburua. Horregatik gaur egindako ekitalditxoarekin normaltasun hori eszenifikatu nahi genuen, baina bideoan ikusiko duzuen bezala udaltzainak agertu eta baimenak sartzeko oztopoak jarri dituzte.

Pirritx eta Porrotx ekitaldia

2012/11/29 18:00

SentituDatorren azaroaren 29an, Pirritx eta Porrotx pailazoek eginen duten ekitaldia aurkeztu nahi dizuegu. Anaitasuna kiroldegian izanen da 18:00etan.

Sarrerak 6 euro balio du eta salmenta puntuak Abarzuza liburudenda (Santo Domingo kalean), Auzolan liburudendetan (San Gregorio eta Tutera kaleetan), Karrikirin (Xabier karrikan) eta AEK euskaltegietan dira. Aurten azaroaren 29 izanen da, Iruñeko eguna edo San Saturnino, Iruindarrontzat jai eguna den horretan festarako ekitaldiak antolatu ditu Gora Iruñea!k, horien artean Pirritx eta Porrotx ikuskizuna.

AUZOTIK AT!

2013ko urtarrilaren 1etik aurrera azken 20 urteetan Errota auzoan burutu ditugun ekintzak bertan behera gelditu daitezke, Errota Zaharra auzo elkarteak kutxa enparantzan duen egoitza utzi beharko baitdu.

Udaletxeak honen truke Loiolako Inaxio Deunaren kalean 16 m2 dituen bulegotxo batera bidaltzen gaitu, auzotik kanpo.

Aldaketa hau aurrera eramatekotan dohainik burutzen ditugun ekintzak ezingo ditugu gauzatu lokalik gabe:
- KIMUAK: Umeentzako aisialdi euskal taldea.
- TAILERRAK: Euskal dantzak, panderoa, gitarra, truke azoka…
- BILERAK: Bizilagunek eta auzoko eragile ezberdinek  bilerak egiteko lokala.
- JAI BATZORDEA: Urtero berritzen den taldea eta material ugari duena.

Udaletxeari exijitzen diogu ekintza guzti hauek burutzeko espazio duin bat, auzoan bertan egon beharko litzatekeena.

Syndicate content