Skip to Content

Presoak

Preso gaixo larrien egoeraz ohartarazi eta beraien berehalako askatasuna exijitzen dugu Etxerat elkartetik

Gasteizen eskainitako agerraldian, preso gaixo larrien egoera larria azaldu eta beraien berehalako askatasuna exijitu du Etxerat elkarteak. Preso gaixo larrien senideekin batera, preso gaixo larrien osasun egoera larriaz mintzatu da Miren Arana osasun aroloko profesionala, eta Ainhoa Baglieto abokatuak aipatu presoei ukatzen zaien askatasuna aipatu du besteak beste, eta gaiaren inguruko irakurketa juridikoa egin du.

 Agerraldian, gaixo larriei ezartzen dieten espetxe politika kriminalaren pauso berritzat azaldu dira Mikel Ibañez preso gaixo larriaren espetxeratzea edota Gotzone Lopez de Luzuriagari bizi arteko zigorra ezarri izana.

Mari Feli Etxeandia (Etxerat elkarteko kidea):

Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal preso politikoak

Etxeratek Euskal Herriko hondartzak elkartasunez bete ditu

Beste urte batez, gure herriko hondartzetan hainbat ekimen eta mobilizazio burutu ziren gure senide eta lagun preso politikoen egoera salatzeko. Argazkiak barruan.

Abuztua, opor eta hondartza garaia askorentzat. Abuztua, bidai eta bisita garaia guretzat. Euskal preso politikoen senide eta lagunentzat ez da oporrik. Espetxeratuak dauden gure ahaideen eskubideak etengabe baitira zapalduak. Horregatik, beste urte batez, egoera hau salatzeko Euskal Herriko hondartza eta kosta eremuetara gerturatu gara gaurkoan ere.

Sakabanaketak indarrean jarraitzen du, Bizi Osorako Zigorra aplikatzen jarraitzen dute, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak ere ez dituzte askatzen. Senide eta lagunon kontrako jazarpena ere gero eta handiagoa da. Katxeo umiliagarrien saiakerak, ehunaka aurrez aurreko galdu dira azken hilabetetan, zigorrak edota kontrol zorrotzak espetxeetako atarietan. Hori da gure eguneroko ogia.

Euskal Herriko errepideak Euskal Presoen Euskal Herriratzearen aldeko aldarriaz bete dira

ARGAZKI GALERIA

Urtero Etxerat elkarteak antolatzen dituen Udako Ekimenen baitan, gaur larunbata, ehunaka eta ehunaka lagun bildu dira Euskal Herriko errepideetan Euskal Preso Politikoen eskubideen defentsan. Presoen Euskal Herriratzearen aldeko banderolak, zubietan jarritako pankartak eta ikurrinak izan dira nagusi. Deskantsu guneetan ere lau hizkuntzetako eskuorriak banatu egin dira. Gure senide presoei aplikatzen zaien espetxe politika kriminalarekin amaitu eta Euskal Herrian dagozkien eskubideen jabe egon daitezen izan dira ekimen honetako aldarri nagusiak.

Azken ostirala, presoen eskubideen aldeko mobilizazioak burutuko dira herri eta auzoetan

2010/07/30
Euskal preso politikoen eskubideen aldeko ekimenak burutuko dira gaur Euskal Herriko hainbat herri eta auzoetan. Hilero burututako ekimen jendetsu honetara joateko dei berezia egiten dugu Etxerat elkartetik.

Azken Ostiraleko irakurgaia:

Jon Anzari omenaldi nazionala

2010/07/24 16:30

Datorren ostiralean ekarriko dute gorpua Ziburuko belatokira eta bertan egingo zaio lehen harrera, arratsaldeko 16:30etan.

Momentuz egin beharreko froga medikuak amaitutzat eman dira eta goroua senideen esku uztea onartu du epaileak. Ostiralean hartu dute Tolosan gorpua senide eta lagunek eta arratsaldean Ziburuko belatokira eramango dute. Han lehen harrera egingo zaio ostiral arratsaldean. Larunbatean ezker abertzalearen omenaldia jasoko du.

Ezker Abertzalearen oharra:

ISTILU LARRIAK IRUÑEAKO TXUPINAZOAN

Gazte bat atxilotu du Udaltzaingoak osasun zentro batean
Istilu larriak izan dira gaur eguerdiko txupinazoan. Udaltzainek ikurriña erraldoi bat ateratzen saiatzen ari ziren gazte batzuen aurka oldatu dira eta egoera oso arriskutsua sortu dute Iruñeako Udal plazan. Zauritu ugari izan dira udaltzain uniformatu eta kalez jantzitako polizien interbentzioagatik. Borrekin kolpatu dituzte gazteak, batzuk zauri larriak sufritu dituzte. Luzatzen diren borra ilegalak erabili dituztela ere argiki ikusten da bidaltzen dizkizuegun argazkien loturetan ( http://www.flickr.com/photos/nafarroan/ ).
Gazte bat atxilotu dutela ere jakin izan dugu. Imanol Salinas izan da, osasun zentro batean atxilotu duten gaztea. Zauri ezberdinekin osasun zentro batera joan da eta bertan atxilotu dute.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren irakurketa:

73 destinu aldaketa 40 egunetan eta kotxe istripu larria asteburuan

Hilargi Jaunarena (Etxerat elkarteko kidea):

"Etxeratetik, beste behin ere, indarrean dagoen espetxe politika kriminalaren ondorioak berriz ere salatzera behartuak gaude. Maiatzean, hamarnaka euskal preso politiko trasladatuak izan ziren. Rubalcaba ministrariak 14 kasu konfimatu zituen aurreko astean eta espetxe batzuk laborategi gisara erabiltzen ari zirela aipatu zuen. Lotsa gutxi behar da!

Gezurretan ari da beste behin ere. Maiatza osoan zehar eta ekaineko lehen astean zehar emandako destinu Leku-aldatzeak 73 izan dira. Horien artean, hamarnaka euskal preso politiko are gehiago urrundu dituzte. Beste batzuk, borrokaldiren bat burutzen ari zirenean trasladatu dituzte, Jaenen kasurako. Eta ezin dugu ahaztu, leku aldatze batek sekulako ezinegona eta kezka sortzen duela senide eta lagunon artean.

«Aski dela esateko garaia heldu da. Basakeri hauei hesia jartzeko unea da»

Natxi Aranburu (Etxerat elkarteko kidea):

Egunon guztioi eta mil esker beste behin ere gure deiari erantzun izanagatik

Azken asteetan, euskal preso politikoen eskubideen kontrako erasoak etengabeak izan dira, baita senide eta lagunon aurkako jazarpena ere. Horren lekuko dira, Sergio Polok, Diego Ugartek bitan eta konortea galtzerarte, Unai Bilbaok eta Arkaitz Bellonek jaso dituzten jipoiak. Baina ez hori bakarrik, Oihana Garmendia santurtziarra hiltzear izan zen Fleuryko espetxean. Sutea eman zen espetxean eta kea eta sugarrak bere ziegara iristen zela ikusita, Oihanak oihu egin eta eskumuturrak mintzerarte atea kolpatu zuen, baina funtzionariek gehiegi tardatu zuten bera ateratzen. Partida bat ikusten baitzeuden.

Espetxe politikaren balorapena egin eta ostegunerako elkarretaratzea deitu du Sasoia elkarteak

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

Egun hauetan, "Garzon" eta "Kataluniako" gaiak direla eta, jende asko ohartzen ari da Judikaturan dagoen frankista-faxisten kopuru altuaz. Hau bada Judikaturaren aurpegia jendaurreko agerraldietan,  nolakoak izanen dira ordenaren zaindariak estatuaren kloaketan, alegia, kartzela sisteman? 

Egun espainiar estatuaren kartzeletan 750 baino euskal preso politiko  gehiago dago, kasu askotan PSOEren karnetadunak diren faxistek antolatutako kartzela-erregimenen pean eta, borra duten boli-luma ezaguna bakarra kartzelarien begiradaren pean.

Olatz Izagirre, Gaizka Likona, Asier Coloma eta Carlos Renedo atxilotu ditu frantziar poliziak

Urriaren amaieran gazte independentisten aurka buruturiko polizia operazio zabalean lau gazteak atxilotzen saiatu ziren.

Azken albistea: Asier Coloma eta Gaizka Likona gazteak ere atxilotu dituzte. Coloma Hendaian bizi zen eta Likona berriz Kanbon.

Olatz Izagirre eta Carlos Renedo atxilotu dituzten Ziburun:

Eragile politiko, sindikal eta sozialek beren babesa adierazi diete hainbat erakundeei

Azken operazioaren ondoren hainbat herritar eta talde errepresioaren jomugan jarri dituztela salatu dute agerraldian.

INPLIKATURIKO HERRITARREN ADIERAZPENA:

Hemen atzean batu garen herritarrak hainbat talde eta mugimenduetako partaideak gara.

Gure lana Euskal Herrian gertatzen den errepresioari eta eskubide urraketei loturikoa da. Horren aurrean jarrera aktiboa hartu genuen bere garaian eta horri lotzen gatzaizkio gaur ere.

Torturaren salaketa, preso politikoen defentsa juridikoa, elkartasuna, espetxe politika ankerraren salaketa, polizia bortizkeriaren salaketa,  gerra zikinarena, eta oro har, eskubide eta askatasun demokratikoen, eskubide politiko eta zibilen aldeko lana egiten dugu.

ikasteko eskubideari buruzko mahai-ingurua UPNA/NUPen

2010/05/06 11:30

Datorren ostegunean, maiatzak 6, euskal preso politikoen ikasteko eskubideari buruzko mahai-inguru interesgarria burutuko da UPNA/NUPen. Ekimena 11:30etan abiatuko da Aulategiko 05 ikasgelan.

Parte-hartzaileak:
- Patxi Abasolo (UPNA/NUPeko Ekimena)
- Eguzkiñe Aiesa (Elkartasun Taldea)
- Iker Ariztu (Ikaslea eta preso ohia)
- Iñaki Gonzalez Murua (UPV/EHUko Ekimena)

azken ostirala, euskal preso politikoen Euskal Herriratzearen aldeko ekimenak egingo dira herrietan

2010/04/30

Etxerat elkartearen irakurketa apirileko Azken Ostiralerako:

Udaberria heldu da, baina udaberri berririk ez euskal preso politiko eta euren senide eta lagunentzat. Apirila hilabete beltza izan baita. Beste bat. Hilabete honetan, bihotza hoztu ziguten bi istripurekin hasi genuen. Manex Castro preso villabonarra Valentziara ikustera zihoazen bi lagunek ezbeharra izan zuten, baita Igor González Sola preso bilbotarra Badajozera ikustera zihoan lagun batek ere. Zorionez, ez zen kalte fisikorik egon... kotxeak txikituta geratu ziren arren. Jada bost dira aurten senide eta lagunok pairatu behar izan ditugun kotxe istripuak 

IBAI AZKONA Iturraman elkarretaratzea

2010/04/29 20:00

Entzutegi Nazionaleko epaile batek Ibai Azkona urtebeterako espetxeratzeko aginduaren aurrean

Ibai Azkona Espainiako Entzutegi Nazionalean epaitua izan zen pasa den urtean eta epaileak urtebeterako espetxe zigorra zion. Normalean espetxe zigorra bi urte baino gutxiagokoa denean ez da zigorra bete beharrik izaten, baina kasu honetan Ibai Azkona pertsona arriskutsua dela iritzita urtebeteko espetxe zigorra betetzera behartu du epaileak.

Ibai 2008. urtean atxilotua eta torturatua izan zen, hainbat hilabete espetxean eman zituelarik.

Amnistiaren Aldeko Mugimendutik argi esan nahi dugu Euskal Herrian arriskutsuak tortura eta espetxea erabiltzen duten horiek direla. Datorren ostegunean arratsaldeko 20:00etan Iturramako Eskirotz kalean burutuko den elkarretaratzean parte hartzeko deia egiten dugu.


Euskal presoen ikasteko eskubidea defendatu dute unibertsitatean

apirilaGasteizHilabeteko Azken Asteazkenarekin bat eginez, euskal preso politikoen ikasteko eskubidearen aldeko ekimen desberdinak burutu dira Euskal Herriko campus eta fakultate anitzetan.

Kontzentrazio bana burutu dituzte UPNA/NUP, Ibaeta eta Leioako campusetan eta Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Bitartean, Bilboko Magisteritza Eskolan (Arangoiti) eta Ingeniari Teknikoen Eskolan (La Casilla) panel informatiboak eta kartelak jarri dira.

Atzo, berriz, Araban ospatzen den San Prudentzio eguna dela-eta, apirileko Azken Asteazkenaren bezperan 20 bat ikasle mobilizatu ziren Gasteizko campusean euskal preso politikoen ikasteko eskubidearen alde. Bestalde, Gasteiztik salatu zutenez, mobilizaziora deitzeko jarritako kartel eta pankarta guztiak kendu zizkieten, beste kartel guztiak ikutu ere egin ez zituztelarik.

Mobilizazioetako irakurgaia:

Euskal preso politikoei ezartzen zaien dispertsio politika aztertzen duen dossierra

Sakabanaketa eskubideen urraketa etengabea da

Gure senide euskal preso politikoak beraien artean sakabanatzean -kartzela ezberdinetan nahiz kartzela barruan modulu ezberdinetan- datza sakabanaketak. Hain justu, gure senideek osatzen duten Euskal Preso Politikoen Kolektiboa suntsitzea du helburu, eta, horregatik dituzte sakabanatuta. Ondorengo dossierrean, presoak nola dituzten sakabanatuta, eta, zer nolako ondorioak dakartzan salbuespen neurri honek aztertzen dugu, besteak beste.

Presoen ikasteko eskubidearen aldeko mobilizazioak unibertsitatean

2010/04/28

28Apirilaren 28an, hilabeteko Azken Asteazkenarekin bat eginez, euskal preso politikoen ikasteko eskubidearen aldeko mobilizazioak burutuko dira Euskal Herriko campus eta fakultate desberdinetan.

Mobilizazio hauen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko hezkuntza arduradun nagusi diren Isabel Celaá Diéguez eta Alberto Catalán Higueras Hezkuntza Sailburuei Espetxeetako Zuzendaritzarekin beharrezko harremanak izateko ahalegin guztiak egin ditzatela eskatuko zaie presoek eurek nahi duten unibertsitatean euskaraz ikastea ahalbidetuko duen hitzarmena sinatzeko helburua gauza dadin.

Hona hemen deialdietako batzuk:

- UPNA/NUP: 11:30etan.

- Leioako campusa: 11:30etan, kafetegian.

- Bilboko Ingeniari Eskola (San Mames): 14:00etan, G eraikinaren sarreran

- Bilboko Magisteritza Eskola (Arangoiti): 12:30etan, eskolako sarreran.

MANIFESTAZIOA: 10 urte errepresioa, 10 urte borrokan... denak etxean izan arte

2010/04/24 19:00

10Errepresioa!!!!   Bai, hau da azkenengo urteetan donibane auzoak jasan izan duen gauza ia bakarra. Garai onak batzutan, garai txarrak bestetan, baina errepresioa da auzoan azkenengo 10 urte hauetan etenaldirik izan ez duen gauza bakarra. Euskaldun, ezkertiar, abertzale edota herri mugimenduko kide izateagatik jasandako errepresioa izan da hau, eta Nafarroako zein Espainiako gobernuak azkenengo boladan ematen ari duen erasoaldiaren barrenean kokatzen dugu.

Atzo, Apirilak 20, 10 urte bete zituen espetxeratuta Donibaneko Eneko Olza euskal preso politikoak. Zorionez, Enekoren kasuaz iraganean hitzegiteko aukera dugu, baina auzoko eta Euskal Herriko hainbat eta hainbat lagun eta senideen inguruan, ezin dezakegu gauza bera esan. 10 urte igaro dira Eneko eraman zutenetik, eta guk, auzoan, azkenengo 10 urte hauetan jasandako eraso, jarraipen eta errepresio modu ezberdinak salatu nahi ditugu.

Torturaren aurkako egun zibikoa

2010/04/24 11:00

Otsailaren 13an, Nafarroako Gobernuaren debekuen gainetik, 3 Reyes Hotelean hitzaldi bat burutu zen torturaren gaia aztertzeko. Bertan Amnistia Internacional, Coordinadora para la Prevencion de la Tortura, TAT, Martxelo Otamendi, abokatu bat eta mediku batek parte hartu zuten. Hitzaldi horretan bi gauza garbi geratu izan ziren:
-Hemen torturatzen dela
-Instituzioek orokorrean torturarekin bukatzeko duten borondate eza.

Syndicate content