Skip to Content

Presoak

Pilotariak Ines del Rioren askatasuna eskatzeko ekimena egin du Iruñeko Auzitegian

pilotariak

Pilotariak kolektiboko aktibista talde bat Nafarroako Entzutegi Probintzialera sartu da gaur goizean, Ines del Rioren askatasunaren aldeko ekimen bat burutuz.

Goizeko 11etan, hiru ekintzaile kateatu dira Entzutegiaren lehenengo solairuko gela batean, beste batzuek biziarteko zigorraren aurkako eskuorriak bota eta pegatinak itsasten zituzten bitartean.

Ekimen honen  bidez, Ines del Rio tafallarraren egoera salatu nahi izan dute. Del Riok 25 urte daramatza espetxean eta aske egon beharko luke, zigorra bete duelako eta Europako Giza Eskubideen Auzitegiak bere kaleratzea agindu duelako. Bere egoera berdinan dira Europako Giza Eskubideen Auzitegiak errefusatu duen 197/2006 doktrina aplikatuta duten beste 66 euskal preso politikoak. Horien artean, batzuk gaixotasun larriak pairatuz gainera.

Celestino Galan errefuxiatu politikoa hil da Venezuelan

Celestino Galan errefuxiatu politiko bilbotarra irailaren 22an hil zen Venezuelan, 53 urte zituela. Istripuz hil zen, auto batek harrapatuta. Celestino Venezuelako Carabobo estatuko Valentzia hirian bizi zen, eta bertan seme bat ere bazuen, 5 urtetakoa. Guztira 30 urte baino gehiago zeramatzan Celestinok etxetik kanpo.

Une honetan Etxerat elkarteak bere babesa eta elkartasuna adierazi nahi die Celestino Galanen senide eta lagunei. Eta era berean, horrelako egoerak errepika ez daitezen euskal errepresaliatu politikoek Euskal Herrian bizitzeko duten eskubidea aldarrikatzen dugu.

Azken urteetan jasandako jazarpen politikoaren ondorioz eta torturak jasateko beldurraren ondorioz, gure senide eta lagun askok ihes egin behar izan dute euren etxeetatik; ez dakigu non bizi diren ez eta zein bizi baldintzetan bizi diren. Egoera hau bereziki zaila da euren senitartekoak non eta nola dauden ez dakitenentzat.

2012-09-24- Kontzentrazioa Iruñean, PPren egoitzaren aurrean

Astelehenero bezala, arratsalde honetan, 87 pertsona elkartu dira Iruñean, PPren egoitzaren aurrean,

Euskal preso politikoak Euskal Herrian bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko, Hurrengo lelopekin:

“En la cárcel por su actividad política - Etxean nahi ditugu”

“La dispersión mata - Euskal Presoak Euskal Herrira”

Kontzentrazioa Iruñean

Txomin Lesende presoaren senideek sakabanaketak eragindako hamabigarren istripua pairatu dute

Pasa den larunbatean, hilaren 15ean, Elorrioko Txomin Lesende presoaren amak, bi arrebek, eta hauetako baten 4 urteko haurrak istripu bat izan zuten, Badajozeko espetxera bisitan zihoazela. Istripua Ruta de Plata izeneko autobian gertatu zen. Lesenderen senideek kotxearen kontrola galdu zuten. Zoritxarrez autobiako erdibitzailearen zati bat falta zenez, beste noranzkoa gurutzatu zuten, eta azken momentuan lubeta baten mugan gelditu ziren.

Azkenean espetxera iristea lortu zuten. 11:00etan zuten aurrez aurreko bisita atzeratzea lortu zuten, eta 18:00etan bisita hori burutu ahal izan zuten. Zorionez senideak ondo daude.

Sakabanaketa politikak 2012. urtean eragin duen hamabigarren istripua da honakoa. Behin eta berriz salatu dugun sakabanaketak eragindakoa, eta ondorio larriak izaten dituena gainera. Horren erakusle, azken urteetan errepidean bizia galdu duten 16 senide eta lagunak. Baina, argi dugu gutako edonor izan daitekeela errepidean  bizitza galtzen duen hurrengoa. Gainera, senideok astebururo milaka kilometro egiten ditugu kezka hau buruan dugula, eta honek etengabeko tentsioan bizitzea eragiten digu.

Hiru euskal preso politiko isolamenduan beste bi euskal presoren erasotzailea eurekin jarri izana salatzegatik

Oskar Calabozo, Josu Etxeberria "Goierri" eta Jon Urretabizkaia isolamenduan aurkitzen dira, 75.artikuluarekin, Juan Amador Moreno preso soziala euren modulu berdinean jartzeagatik protesta egin zutelako.

Gertaera ostegunean, hilaren 13an eman zen. Cordobako espetxeko modulu batean aurkitzen ziren Oskar Calabozo, Josu Etxeberria "Goierri" eta Jon Urretabizkaia euskal preso politikoak. Eta modulu honetara eraman zuten, jada bi euskal preso politiko erasotuak dituen, Juan Amador Moreno preso soziala. Hiru euskal presoek euren moduluan aurkitzen zela jakin zutenean, egoera hau ez zutela onartuko eta Amador Moreno beste modulu batetara eramateko protestan hasi ziren. Orduan, funtzionario mordoa etorri eta hirurak isolamendura eraman zituzten.

Luis eta Juan Amador Moreno anaiak jada hiru euskal preso eraso dituzte. Luis Amador Morenok Aitor Fresnedo erasotu zuen Villenan labankadaz 2004an eta Juan Amador Morenok ere labankadaz eraso zuen Patxi Ruiz Almerian, handik aste batera.

Iosu Uribetxebarriaren baldintzapeko askatasuna dela eta Etxeratek egiten duen irakurketa

Azkenean, atzo iritsi zen Iosu Uribetxebarriaren baldintzapeko askatasuna. Azkenean diogu benetan berandu iritsi delako. Uztailaren 20an Iosu Uribetxebarria ospitaleratua izan zela jakin genuenetik hona, bide luze bat egin behar izan dugu. Sufrimenduz eta etsipenez betetakoa. Izan ere, Iosu egoerarik muturrenekoenera eraman dute, urteetan zehar eskatu den bere baldintzapeko askatasuna gauzatu aurretik.

Egun Iosu oso ahul aurkitzen da, eta horregatik ospitalean jarraitu beharko du denbora batez (ezin da zehaztu noiz arte izango den). Iosuren osasun egoera muturreko egoera honetara iritsi da, jada ezarria zuen eta betetzen ari zen kondena, beste zigor batekin osatu nahi zuten, bere giza eskubideak ez errespetatuz. Gainera, egoera honenbeste luzatzeak eta erabakia orain hartzeak helburu zehatz bat du: mendekuz betetako espetxe politika azkenetaraino eramatea. Eta horrek, gure senideen eskubideak zapaltzea eskatzen badu, horixe egingo dute.

Mexikon preso aurkitzen den Luis Miguel Ipiña euskal preso politikoa aske gera liteke

Abuztuaren 28an, Mexikoko Auzitegi batek, legez kanpokotzat jo zuen, 2011ko maiatzaren 20an, Luis Miguel Ipiña euskal iheslari politiko donostiarraren atxiloketan burutu zen miaketa.

Luis Miguel Ipiñaren aurka, Mexikon, ikerketa penal bat martxan dago, ustez bere etxean zegoen arma bat dela eta. Konkretuki, Mexikoko Kode Penalean arautua dagoen delitu bat egozten zaio: Ejertzitoak soilik izan dezake suzko arma bat.

Mexikoko Auzitegi Penal batek, miaketaren aurka Leonel Rivero abokatuak tarteratu zuen helegitea ontzat eman du eta legez kanpokotzat jo du bertan eginiko miaketa. Honela, Luis Miguel Ipiñaren aurka dagoen froga bakarra –arma bere etxean topatu izana- bertan behera geratu da. Fiskaltzak irailak 13 arteko epea du erabaki hau helegiteko.

Erabaki hau bigarren instantzian berresten bada, auzia bertan behera geratuko litzateke eta Luis Miguel Ipiña aske geratuko zen.

Luis Miguel Ipiñak, behin eta berriz, ukatu du arma hori berea zenik, eta bestelako arrazoi ilunei egotzi die bere etxean arma hori kokatu izana.

Azken Ziaboga ekimena Donostian

2012/09/09 13:30

Azken ZiabogaKontxako Banderaren bigarren jardunaldi erabakiaren ondoren, Herrira mugimenduak euskal preso eta iheslarien eskubideen alde boga egitera animatzen ditu herritarrak datorren igandean. Hitzordua Donostiako Boulevard-en izango da eta guztion artean jai giro ederrean burutuko dugun iniaziatiba.

Urtetan, euskal jendarteak itsaso zakarrari aurre egin behar izan dio. Enbatari, kontra jotzen zuen haizeari, olatu bortitzen ura euskal jendartearen traineruan sartu zen norabidea erraztu ezinik. Baina, guztion ekarpenarekin, egoera irauli eta eguzki izpiak zabaldu dira Euskal Herrian.

Giza eskubideen errespetuari, konponbidera eta bakera eramango gaituen ibilbidea eta regata osatzen ari gara. Baina, azken ziabogari ekin baino lehen badugu euskal jendartearen baitan sufrimendua eta samina eragiten duen afera, preso eta iheslarien egoerarena. Bada garaia egungo espetxe politika iraganeko mamu beltz bat bihurtzeko.

Etxeratek Iosu Uribetxebarriaren baldintzapeko askatasuna dela eta egiten duen irakurketa:

Atzo bertan jakin genuen Espainiako Auzitegi Naizonaleko Jose Luis Castro epaileak Iosu Uribetxebarriaren baldintzapeko askatasuna onartu zuela. Badirudi azkenean hainbeste aldarrikatu dugun askatasuna izango duela Iosuk, nahiz eta ezin den ahaztu baldintzapean izango dela. Iosuri 2005 urtean giltzurruneko minbizia zuela jakinarazi zioten, eta 2006ko abenduan jada eskatu zen bere baldintzapeko askatasuna. Azkenean, baldintzapeko askatasun hau sei urte beranduago iritsi da, jada ezer egin ezin den unean. Eta hala ere, ezin dugu ulertu Iosuk beste bost egun igaro behar izatea preso. Iosuren askatasuna ezin da beste egun batez ere atzeratu, berehala aske behar du.

PreSOS 2012/08/28

Txus Martin gaixo larria bakarrik dago

Txus Martin gaixo larriari aplikatuta duen Laguntza Protokoloa (bere buruaz beste egiteko arriskua dutenei ezartzen zaiena, eguneko 24 orduak lagun baten zaintzapean egon behar dutelarik) hautsi diote.

Txus Zaballako espetxean dago 2011ko abenduaren 12tik. Bertan beti egon izan da beste preso batekin (soziala edo politikoa) protokoloak agindu bezala, baina, orain bat-batean eta Txusi inolako abisurik eman gabe protokoloa hautsi eta bakarrik utzi dute. Txusek, ordea, ezin du bakartua egon espetxean, egoera hau izan delako egungo gaixotasuna eragin duena. Eta, azken 2 urtetik hona laguntza Protokoloaren pean dago, hain zuzen ere, bere buruaz beste egiteko arrisku errealean dagoelako. Hortaz, onartezina da Zaballako espetxeak Laguntza Protokoloa hautsi eta egoera larrian aurkitzen den presoa bakarrik uztea. Benetan larria da Txus dagoen egoeran egonda, bakarrik aurkitzea.

Gotzone Lopez de Luzuriaga ospitalean izan da

2012-08-27- Kontzentrazioa Iruñean, PPren egoitzaren aurrean

Kontzentrazioa IruñeanGaur, astelehenero bezala, arratsalde honetan, 76 pertsona elkartu dira Iruñean, baina baimenik ez zegoenez, 19 pertsoneko lau talde egin dituzte eta lau punto desberdineko elkartu dira PPren egoitzaren aurrean, UPNren egoitzaren aurrean, Gobernu Delegaritzaren aurrean eta Gaztelu enparantzan Diputazioren aurrean.

 Euskal preso politikoak Euskal Herrian bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko, Hurrengo lelopekin:

“En la cárcel por su actividad política - Etxean nahi ditugu”

“La dispersión mata - Euskal Presoak Euskal Herrira”

Iosuk aske behar du, legez eta eskubidez

2012/08/25
2012/08/26

Asteburu honetan, euskal geografia osoko hiriburu eta herrietan baraualdiak eta elkarretaratzeak egitera deitzen ditugu hiritarrak. Iosu eta larri gaixo dauden gainontzeko 13 euskal preso politikoen askatasunaren alde, indarrean dagoen espetxe politika krudel eta ez gizatiar honen amaieraren alde, pertsona guztien giza eskubide guztiak errespetatzearen alde eta bake eta konponbide egoera baten aldeko hautua egiten duten hiritarrei bertan parte hartzeko gonbitea luzatzen diegu.

Hitzordua: Udaletxeen aurrean, larunbatean 11:00tan, elkarretaratzeak, barauak, propaganda banaketa, ekimenak... egun osoan zehar eta igandean berdin, 11:00tatik 19:00tara. Iruñekoa izanen da Nafarroako hitzordurik garrantzitsuena, baina baraualdiak eta auzolanak gauzatuko dira hainbat herrietan.
Iruñean, 11.30etan, Sergio Labayen Herrirako kideak adierazpenak egingo ditu hedabideen aurrean.

Iosuk aske behar du, legez eta eskubidez. Testigua gurea da. Giza eskubide, bakea eta konponbidearen testigua herritarroi dagokigu, goazen hartzera!

Kontzentrazioa Iruñean, PPren egoitzaren aurrean

Kontzentrazioa

Astelehenero bezala, arratsalde honetan, 110 pertsona elkartu dira Iruñean, PPren egoitzaren aurrean, Euskal preso politikoak Euskal Herrian bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko, Hurrengo lelopekin:

“En la cárcel por su actividad política - Etxean nahi ditugu”

“La dispersión mata - Euskal Presoak Euskal Herrira”

PPk Iñaki Erro urrundu du berriz: 25 urte daramatza kartzelan, zigor osoa bete zuen 2010ean eta gaixotasun larri bat dauka

Inaki Erro AskatuIñaki Erro Donibaneko preso politikoa urrundu dute berriz gaur goizean, printzipioz Almeriako kartzelara, 1.000 kilometrotara, baina momentu honetan datu hori ez dugu konfirmatuta. Iñaki Erro Iruñeko espetxean zegoen, bere amaren gaixotasun larria zela eta. Ama pasa den ostiralean hil zen.

Iñaki Errok 25 urte bete ditu kartzelan, zigor osoa bete zuen 2010ean eta gaixotasun larri bat dauka, kardiopatia iskemikoa, eta orain peninsularen beste puntara eraman dute berriz.

PPk hartu duen erabakia oso larria da. Azken egunetan ugari izan dira Erro ez urrundu eta libre uzteko tramiteak has daitezen eskatu duten ahotsak, baina Gobernuak preso honen eskubideak behin eta berriz zanpatzea erabaki du.

Sakabanaketaren tropelak 800.000 km egiten ditu astebururo

Peloton dispersionEgun on, Herrira mugimendua gara, eta hau sakabanaketaren tropelaren ordezkaritza txiki bat da. Iruñeko Ppren egoitzara etorri gara gaur, talde honek egiten duen esfortzua eta lana nabarmentzeko. Gure taldea euskal preso politikoen milaka lagun eta senitartekok osatzen dute.

Astebururo, talde honek 800.000 kilometro egiten ditu, Frantziako Tourra eta Espainiako Itzulia batera halako 100, eta 1.000, 1.500 edo 2.000 kilometroko etapak, banaka edo taldeka.

Hamarkadak daramatza bidaiak planifikatzen, urruneko errepideetan ibiltzen, ahal duen tokian jaten eta lo egiten. Kartzela berriak, tren-geltokiak, aireportuak...

LABek sakabanaketarekin eta salbuespen neurri guztiekin amaitzeko exijitzen du

Ezer baino lehen, elkartasun besarkada estu bat helarazi nahi diegu Mikel Egibar preso politikoari eta bere familia osoari momentu samin hauetan.
Mikel Egibarren familiak izan duen istripua aurtengo bederatzigarrena izan da eta, beste guztiak bezala, hau ez da ezbehar hutsa, baizik eta bulegoetatik diseinatutako euskal preso politikoen kontrako mendeku politika argi baten ondorio larria.

Uribetxeberria aske uzteko irmo eskatu du LABek eta datozen egunetan egingo diren mobilizazioetan parte hartzera dei egiten die herritarrei.

Mikel Egibar presoaren senideek istripu larri bat pairatu dute

Mikel Egibar euskal presoaren bikoteak eta seme-alabek istripu larri bat pairatu dute, bisitatik bueltan zetozela. Mikel Egibar zizurkildarra da eta Zuerako espetxean aurkitzen da egun. Istripua gaur eguerdian gertatu da, Zaragoza inguruan. Kamioi batekin izan dute istripua eta suhiltzaileek atera behar izan dituzte autotik.

Hirurak ospitalean aurkitzen dira. Bikotea eta hamalau urteko semea Zaragozako Klinikan aurkitzen dira; eta hamabi urteko alaba Miguel Servet ospitalean aurkitzen da. Bikoteak eta semeak jasan dituzte istripuaren ondorio larrienak; larri daude, baina, egonkor. Alaba ere egonkor dago.

Sakabanaketa politikak 2012. urtean eragin duen bederatzigarren istripua da honakoa. Behin eta berriz salatu dugun sakabanaketak eragindakoa, eta ondorio larriak izan dituena gainera. Ezin dugu horrela jarraitu, senideok gure bizitza etengabe arriskuan jartzen dugu, eta kasu honetan argi erakusten du sakabanaketak ez duela inor kanpoan uzten, ezta umeak ere.

Hamalau orduko mobilizazioa larri gaixo dauden hamalau presoen askatasuna eskatzeko

Iosu Uribetxeberria espetxean izanda “giza eskubideak” urratzen ari dela gogorarazi dio Espainiako Gobernuari Herrirak. Minbiziak jota dago Uribetxeberria. Ospitalaren atarian jarrita zeuden gaixorik dauden presoei buruzko panel informatiboak kendu egin ditu Ertzaintzak “delitu zantzuak” zituztelakoan.

elkarretaratzea Herrira

*Gaixotasun larriak dituzten 14 presoak

 

Herrira 14 orduko mobilizazioa ari da burutzen Donostia Ospitalean Iosu Uribetxeberria, larriki gaixo dagoen presoaren, zein gainerako 13 preso gaixoen askatasuna eskatzeko.

Iosu Uribetxebarria Donostiako Ospitalean aurkitzen da

Iosu Uribetxebarria, preso gaixo larria, Donostiako Ospitalera ekarri dute gaur, eta bertan proba batzuk egiten ari zaizkie. Iosuri 2005eko apirilean, giltzurruneko minbizia diagnostikatu zioten. 2006ko abenduan, legean onartua dagoen baldintzapeko askatasuna eskatu zen, bere gaixotasun larri eta sendaezina dela eta. Baina, 2007ko uztailan askatasun eskaera horren ukapena jakinarazi zioten. Egun beste bi nodulu aurkitu dizkiote, eta metastasia du.

Honegatik guztiagatik, Etxeratek beste behin ere bere berehalako askatasuna exijitu nahi du, bai pasa den larunbatean Arrasaten egin zuen bezala eta baita gaur goizean Loiolan egin duen bezala ere.

UPNk eta PSNk Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Inés del Ríori buruz emandako epaia betetzeko eskatzen zuen mozioa blokeatu dute

Tafallako Udalaren Osoko Bilkurak, atzo, UPNk eta PSNk kontrako botoa emanda (7 eta 2), ezezkoa eman zion Herrira mugimenduaren mozio bati. Bertan, eskaera egiten zitzaion Espainiako Gobernuari Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 2012ko uztailaren 10ean onetsitako epaia onar dezan, eta, hortaz, libre utz dezala, ahalik lasterrena, Inés del Río Prada bertako herritarra, zeinak 2008an bere zigorra erabat beteagatik giltzapean jarraitzen baitu 197/2006 doktrinaren ondorioz. Mozioaren alde Bilduk (6) eta Iniciativa por Tafallak (1) egin zuten.

Osoko Bilkuraren aurreko egunetan, Herrirak udaleko talde guztiekin elkartu zen, baita Cristina Sota alkatearekin. Hori, berez, positiboa da, ateak irekitzea eta kontsentsu berriak bilatzea erabaki baitu. Gainera, jarrera ona sumatu genien alderdi guztietako zinegotziei.

Hala ere, bozketaren emaitza etsigarria izan da, eta ez  da Tafallako herritarren sentimenduaren adierazgarri. Aitzitik, Madrilen gure lurrean gatazka eta inposizioa betikotzea nahi dutenen aginduen ispilua da botazioa. Eta horrela bukatu dute UPNk eta PSNk: “Madrili men eta Estrasburgori gaitzespen”.

Syndicate content