Skip to Content

Italian atxilotutako AHT-ren aurkako lagunei elkartasuna

aht ezSusa-ko bailara Italiako ipar-mendebaldean dagoen eskualdea da. Bertan, 90. hamarkada ezkeroztik, Abiadura Haundiko Trenaren aurkako erresistentzi indartsua garatu da. Harrezgero, egitasmoa salatzeko herritarren babesa izan duten hainbat mobilizazio erraldoi burutu dira. Lur sailak okupatu izan dira, bailarako sarbideak blokeatu eta Seghino-ko zubian carabinieriei bidea moztea lortu zen. 2005-ko bukaeran Venaus Errepublika Independiente bezala izendatu zen, beronen desalojoak bailararen militarizazioa ekarri zuen.

Matrikulazio kanpainan, euskarazko ereduaren alde!

euskarazko ereduaren alde!

Euskal Herrian, derrigorrezko hezkuntza-aldia amaitzen duen orok euskaraz ondo moldatzeko gai izan behar luke; euskara izanik Euskal Herriko hizkuntza, hezkuntzaren bidez gaitasun hori eskuratu behar luke euskal herritar orok. Hainbatetan aipatu ditugun ikerketen arabera, gaur egun existitzen diren ereduen artean D eredua da ikasleen euskalduntzea bermatzen duen bakarra (honek ere hutsuneak dituen arren). Euskal Herriak eta euskarak benetan euskaldunduko duen eskola behar du, ereduen sistemaren gainetik, hori da benetan behar duguna.

 

Matrikulazio aldian sartuta gaude bete-betean eta asko izan dira gai honen inguruan entzundako iritzi eta deialdiak.

“Herrikoi” lokal autogestionatu berriaren ateak zabaldu ditu Portugaleteko Gazte Asanbladak

Koskoenea gaztetxetik desalojatu ostean, Azetako Herrikoi Auzo Elkarteak haien lokala kudeatzeko gonbidadapena luzatu zion Portugaleteko Gazte Asanbladari. Hau garbitzen eta atontzen jardun dira eta jada ateak zabalik daudela adierazi dute hainbat tailer aurkeztuz: patchwork, panderoa, bertso eskola eta zirko jolasak. 

Portugaleteko Gazte Asanbladaren oharra: 

Portugaleteko Gazte Asanblada orain 4 urte sortu zen, gazteok herrian genituen arazo, gabezi, kezkei aurre egiteko. Bertatik Truke Azoka, Solstizio Gaba, bideo emanaldiak, tailerrak, hitzaldiak eta kritika ekintzak burutu ditugu. Asanbladak bi urtez, Bultzaka hiruhilabetekaria kaleratu du. 2010an, espazio libre baten beharra aldarrikatuz, Koskoenea Gaztetxea okupatu genuen Alde Zaharrean.

2011ko ekainean Koskoeneatik desalojatuta, lanean jarraitzeko leku baten premia genuen. Azetako Herrikoi Auzo Elkarteak haien lokala kudeatzeko gonbidadapena luzatu eta ezin izan genien ezetz esan. Udaz geroztik, hau garbitzen eta atontzen gabiltza. Orain ateak zabalik ditu edozein ideia gauzatzeko…

HERRIKOI –Herri Lokala-

Espetxean beren ekintza politikoengatik. Etxean nahi ditugu

2012/02/06 12:15

Espetxean beren ekintza politikoengatik. Etxean nahi dituguMilitantzia politikoagatik jazarpena jasan duten gazte batzuen gurasoak gara. 2008an hasi ginen elkartzen, atxilotuak izateko arriskuan zeuden 20 bat gazte “zerrenda beltz” batean agertu zirenean. Ordutik hona, gazte horiek bakean uzteko eta pertsona guztiek politikan askatasunez aritzeko aukera izan dezaten eskatzeko lan egin dugu.

Iazko urtarrileko polizia operazioaren ondorioz, hamar atxilotu eta tortura salaketa gehiago ekarri baitzituen, erabaki genuen bilkura egitea astero PSOEren egoitzaren aurrean, ASKI DA aldarrikatzeko, gazteen kontra jotzeari utz diezaiotela eskatzeko. Astelehenetan egitea erabaki genuen, polizia operazio gehienak astelehen gauean gertatu baitira.

Espainiako Gobernua aldatu ondoren, bilkura PPren egoitzaren aurrera eraman dugu, politika egiteagatik jendea jazartzen segitzen dutelako: atxiloketak, epaiketak, espetxeratzeak…

2012ko Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (AES) eskatzeko prozesua astelehenan hasiko da Bilbon.

Bilboko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak datorren astelehenean, otsailaren 6an, 2012ko Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (AES) jasotzeko tramitazio prozesua abiaraziko du eta hilaren 26an bukatuko da epea. Aurten 3.866.687 euroko aurrekontua dago.

[A.E.S.] Leer presentación en castellano.

2012 urte honetan, 8.000 eurotik gorako ondarea duten pertsonek ezin izango dituzte laguntza hauek eskuratu. Ondare txikiagoa eta Profesioarteko Gutxieneko Soldataren antzeko sarrerak (hilean 641,40 euro) dituzten pertsonek, eskatutako laguntzarako ezarritako gehienezko kopuruaren %25 eta %40 artean jaso ahal izango dute.

Bilboko Gizarte Ekintza Sailak kalkulatu du 2012an 4.000 baiezko eskaera inguruk GLLk jasoko dituztela.

2011n, GLLen tramitazioa egiteko 9.500 pertsonari deitu zitzaien. Horietatik 6.050 pertsonek formalizatu zuten eskaera, eta 3.528 GLL onartu ziren.

GANEKOGORTA AURRERA PLATAFORMAK BATZAR NAGUSIEK HARTUTAKO ERABAKIA POZGARRIA DELA USTE DU

GANEKOGORTA AURRERA PLATAFORMAk Bizkaiko Batzar Nagusiek Ganekogortako Parke Eolikoaren inguruan atzo hartutako erabakia modu positiboan baloratzen du. Bi izan ziren proiektu honen inguruan aurkeztutako proposamenak, horietako bat Alderdi Popularraren eskutik ailegatu zen eta bestea, EAJ eta Bilduren eskutik.  Proposamen bien artean desberdintasun nabariak dauden arren, biek badauzkate amankomuneko zenbait puntu; alde batetik, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari Ingurumen Inpaktu Deklarazio negatiboa egiteko eskatzen diote eta beste aldetik, 2008an Eusko Legebiltzarrak hartutako erabakiari so eginez, ingurumen aldagaiak kontuan hartuko dituen Energia Eolikoaren Lurralde Plan Sektoriala berria onartzea.   

Txus Martini askatasun eskaera ukatu diote

Txus MartinTxus Martin 2002ko urtarrilean atxilotu zuten, Estatu Frantziarreko espetxeetan 8 urte igaro ondoren Espainiara eraman zuten. 8 urte hauetan erabat bakartua egon zen espetxean, eta egoera honek eragin zuzena izan du egun duen gaixotasunean. Txus Martinek nahasmen eskizo-afektiboa du, delirio osagarriekin. 2010. urtean bere buruaz beste egiten ere saiatu zen. Bere egoera ez da batere ona. Izan ere, espetxearen aldetik jaso duen eta jasotzen duen jarrera bortitzak are gehiago eragiten du bere osasun mentalean.

Txus Martinek hiru prozedura ditu irekita Audientzia Nazionalean. Hiru prozeduretan prebentibo dago, hau da, ez dago sententziarik. Hiru prozeduratako bitan oraindik ez da epaitua izan; 2011ko urrian prozedura bategatik epaitua izan zen, baina abokatuek ez dute oraindik sententziaren berririk.

ERANTZUNA gure esku ERABAKIA

2012/02/11

Mundu mailako krisi sistemiko baten aurrean gaude. Ongizate sistema, elikadura, ingurumena, bizitza baldintzak eta giza eskubideen urraketa eta xahutzea herrialde desberdinetan etengabe ematen ari da.

Europan eta Euskal Herrian eraikuntza eta ekonomia espekulatiboaren inguruan sortutako burbuilak eztanda egin du eta jada hiru urte luze pasatu dira egoera berriari buelta eman ezinik. Eta nola ez, guzti hau, naturaren errekurtso mugak kontutan izan gabe garatu da.

Euskal Herriaren kasuan guzti horri zera gehitu behar zaio: burujabetza politiko eta ekonomikoaren ukazioa. Espainiar konstituzioaren aldaketak, edota Grezian gertatutakoak argiki uzten du zein tamainakoa den merkatuen diktadura. Baina herri bati estatu batek dituen baliabide politiko, instituzional eta ekonomikoak ukatzen zaizkionean areagotu egiten da menpekotasun hori, are gehiago eta gure kasuan Raxoiren jarrerak ezagututa.

Ibaiondoko mila haur eta gazte baino gehiagok ez dute inguruan ikasteko plazarik.

Eusko Jaurlaritzari kalitatezko hezkuntza publikoa bermatzeko eta eskola mapa berraztertzeko eskatu dio auzokide eta irakasleek sortutako plataformak.

Iaz 2 eta 5 urte bitarteko 100 haur baino gehiago tokirik gabe geratu ziren Miribillan.

 

Arazo larri dute Ibaiondo barrutiko haur eta gazteen gurasoek. Izan ere, barrutia osatzen duten auzoetako biztanle kopuruak gora egin du nabarmen azken urteotan, eskola publikoak eskaintzen duen plaza kopuruak, baina, bere horretan jarraitzen du. Ondorioz, mila haur eta gazte baino gehiagok ez dute auzoko edo inguruetako eskoletan ikasteko aukerarik.

Ibaiondon 19 urte baino gutxiagoko 10.000 gazte inguru daude, baina hezkuntza zentro publikoek eskaintzen dituzten plazak ez dira 9.000ra heltzen.

Bi aktibista epaitu dituzte BBVAren krimenak salatzeagatik

Otsailak 1ean, BBVAren aurkako plataformako bi aktibista epaituko dituzte Bilboko Instrukzio Epaitegiko hamargarren aretoan, leporatuta desobedientzia eta kalteak ondasun publikoa zikintzeagatik . 2011ko martxoaren 11n Bilboko Euskalduna Jauregiaren kanpoaldean gertatutakoak epaituko dituzte.

Egun hartan, Jauregiaren barrualdean banketxeko Francisco Gonzálezek aurkeztu zuen erakundearen 2010eko emaitza ekonomikoa; 4.606 milioi euroko irabaziak, hain zuzen ere. Kanpoaldean, banketxeak dirua irabazteko erabiltzen dituen bideak salatzeko, margo gorritan blaitu ziren BBVAren aurkako plataformako bi kide.  Margo gorriaren bidez, bankuek eragindako hainbat bidegabekeri irudikatu nahi izan zituzten: krisiaren ondorioz etxe barik geratu diren milaka pertsonen egoera larriak; BBVAk finantzatzen dituen arma nuklearrak, barreiatze-bonbak edo uranio gutxituzko armak, eta proiektu erraldoietan egindako inbertsioen ondorioz munduko hainbat tokitan haien lurretatik kanpora bidaltzen dituzten komunitate indigenen samina, ingurumen-  nahiz giza-kalteak.

Azken egunetako adierazpenen balorazioa

Ezker Abertzaleak maiz salatu izan du Estatu espainiarrak blokeo estrategiarekin erantzun izana gure herrian irekitzen joan den agertoki berriari.

Gure herrian gauzatzen joan diren aldaketen aurrean, immobilismoa eta errepresioaren moduko tresna zaharren erabilpena izan dira Estatu espainiarraren politikaren oinarriak. Euskal Herrian immobilismoaren estrategia bere egin dutenak zein estrategia horren bidaide izan direnak, ordea, erabat gainditurik ikusi dira gure herrian irekitako agertoki berriarengatik eta demokrazia eta eskubideak aldarrikatzen dituen gehiengo sozial horrengatik.

Aranjuez espetxean isolamenduarekin lotutako muturreko egoerak errepikatzen ari dira

Urtarrilaren 26an, ostegunean, Igarki Robles presoak iskanbila bat izan zuen espetxeko funtzionario batekin. Iskanbila honegatik Robles isolamenduan sartu dute, eta lehenengo gradura pasa dute. Gainera, 9. modulura eraman dute, modulu hau errespetu modulua da eta bertan ez dago beste euskal preso politikorik. Ia egun osoa zeldan pasatzen du, 14:30etatik 17:00etara soilik ateratzen dutelarik patiora.

Iskanbila gertatu zen unean Roblesen kideek protesta egin zuten, eta honegatik 3 egunetan ezin izan dute inolako komunikaziorik izan. Hau da, ezin izan dute deitu edo bisitarik jaso.

Gertakari hauen ondoren, Aranjuezen dauden euskal preso politiko guztien zeldak miatu zituzten, inoiz izan duten miaketarik gogorrena; eta bertan zituzten hainbat tresna kendu zizkieten (telebistak, irratiak...).

Nafarroako Gobernuaren inbertsio politikak herri ekimenez sortutako proiektu estrategiakoak itotzea izan du helburu

kontseiluaKontseiluak azken urteotan euskarari eskainitako aurrekontuen inguruko hausnarketa egin du Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordean. Nafarroako Gobernuak azken urteotan sektorerik garrantzitsuenetan egin dituen diru-inbertsioen inguruan hausnarketa egin eta txostena osatu du Kontseiluak. Paul Bilbao idazkari nagusiak esan duenez, "frogatu nahi dugu egin diren inbertsioak ez direla nahikoak izan euskararen normalizazioaren beharrak asetzeko eta areago, herri ekimenez sortutako proiektu estrategikoak itotzea edo gutxienez haien bilakaera normala eragoztea izan duela helburu inbertsio politikak".

Okupazioa aldarrikatu dute ehundaka gaztek Bilbon

800 gazte inguru batu dira Bilbon burutu den okupazioaren aldeko manifestazio nazionalean. Kontzertu ibiltariak musika jarri dio ibilbide guztiari, tarteka “Okupazioa!” oihuak entzuten ziren bitartean.

 Okupazioa aldarrikatzeko  asmoz 800 gazte hurbildu dira Euskal Herri guztitik Bilbora. 17:30ak aldera hasi da manifestazioa Arriagatik gaztetxe ezberdinetako kideek “Gure ametsak dirauen bitartean zuenak egin du!” zioen pankarta eskuetan zutela.

Bidean zehar kamioiaren gainean kontzertu ibiltaria izan da Bad Sound Systemen eskutik. Banderola andanaren artetik “Okupazioa!” eta ” Okupazioa delitua bada, gora delinkuentzia!” moduko oihuak entzun dira.

Espetxetako gertaren berri ematen duen txostena argitaratu du Etxerat elkarteak

etxeratEtxerat Elkartearen helburuetako bat gure senideek eta lagunek bizi duten salbuespeneko egoeraren berri ematea da, izan ere, gu gara gure senide preso eta iheslariek bizi duten egoeraren berri dugun lekuko zuzenenak. Berri hauek behin eta berriz erakusten dute euskal preso politikoek muturreko egoerak bizi dituztela, eta sarri euren oinarrizko eskubideak urratuak izaten direla.

Faltzesen euskaraz bizitzeko ekimena

Faltzes.JPGMezu honen bidez Euskal Herrian Euskaraz (EHE) herri mugimenduko eragile euskaltzaletik Faltzeseko herritarrek abiatu duten ekimenaren berri eman nahi dizuegu zuen hedabideen bitartez zabalpena eman diezaziozuen.

Izan ere, Faltzesen (Nafarroa) euskaraz bizi nahi dutela adierazi diote hainbat herritarrek bertako Udalari. 175 sinadura aurkeztu dituzte herriko sarreretako seinaleetan euskarazko izena agertu dadin. “Euskaldunok Faltzesen euskaraz bizitzeko eskubidea daukagula adierazi nahi dugu, Faltzes herria existitzen dela esan nahi dugu”, dio euskaltzaleek sinatutako agiriak. Seinalearena, nomalizazio bidean "lehenbiziko urratsa" izanen litzatekeela zehaztu dute.

Euskararen egunean hasi ziren sinadurak biltzen, eta lanean jarraitu dute jai-txikietan, eguberrietan, eta hainbat ekitalditan.  Urtarrilaren 23an egin zuten eskaera Faltzesko Udaleko erregistroan.

Horrat sinatutako testua:

Euskal preso eta iheslariak lantokietara!

egin dezagun bideaArgazkian, ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariak pankartari eusten.

Egin Dezagun Bidea ekimenarekin bat eginez, 200 gizon-emakume inguru elkartu gara gaur iluntzean Algortako Telletxe plazan, urtarrileko azken ostiraleko elkarretaratzean. ELA eta LAB sindikatuek egin dute oraingo honetan deialdia, euskal preso eta iheslari politikoak etxera, lantokietara ekar ditzatela eskatuz. Hain zuzen ere, herriko gatibuen senideen eskutik jaso dute elkartasunaren kinkea. Urteko azken ostiralean horien guztien maitasuna eta kemena goraipatu nahi izan genuen; baita gaurkoan ere. Egunerokotasunean, euren seme-alaba, senar-emazte, guraso, bilobak... hain urrun eta egoera latzetan mantentzen dituzten espainiar eta frantziar espetxe politika errepresiboei aurre egiteko duten adorea eredugarri delako. Beraz, eskerrik asko zuoi! 

Eskola euskaldun burujabea: elkarretaratzea UPNren egoitzaren aurrean

2012/02/03 19:00

eheHeldu den otsailaren 3an, arratsaldeko 19:00etan, elkarretaratze bat deitu du EHEk UPNren egoitzaren aurrean, "Euskaraz bizi nahi dugulako, eskola euskaldun burujabea" lelopean. Iruñerriko auzo eta herrietatik eragile eta elkarte ugarik eman dio babesa elkarretaratze honi, eta gaur eman duten prentsaurreko batean Sortzen-Ikasbatuaz, Iruñerriko AEK eta Ikasle Abertzaleak-ek ere euren babesa agertu dute.

Epaiketa politikorik EZ!!

eleakJoan den urtarrilaren 20an, 2010eko txupinazoko istiluengatik auziperatutako adingabeak errugabetzen zituen epaiaren berri izan genuen. Akusazioak istilu publikoak eta agintarien kontrako erasoa ziren, baina aske utzi dituzte frogarik ez zegoelako.

“Eleak” mugimenduak oroitarazi nahi du heldu diren hilabeteetan beste 11 gazte epaituko dituztela gertakari berberengatik. Eta berriz esan dezakegu epaiketa politikoa dela, oraingoan ikurrinaren kontrakoa. Ez dezagun ahaztu ikurrina sinbolo erabat legala dela, baina Iruñeko Udalak, eta horretan UPN buru, sanferminetatik desagerrarazi nahi izan du azken urteetan.

ENERGIA JASANGARRIAREN NAZIOARTEKO URTE

eguzkiONUak 2012a Energia Jasangarriaren Nazioarteko Urtea izatea erabaki du. Honekin batera, energia ekoizten duten enpresa handien merkatutik kanpo dauden herriek, energia lortzeko modu bakarra energia jasangarriak garatzea dela azpimarratu du ONUak. Beraz, hartutako erabakiaren oinarria energia jasangarria lortzeko aukera izateak pertsona askoren bizi kalitatea hobetuko duela da.

Hau, energia berriztagarrien alde eta energia ekoizteko metodo kutsakorrak eta energia iturri ez berriztagarrietan oinarritutakoak, alde batera uztearen alde egiten dugunontzat albiste positiboa da.

Syndicate content